artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ertibil lehiaketaren 41. aldiko erakusketa ikusgai jarri dute Getxon

Leo Burge, M. Benito Piriz eta Lucia Jaio Altamirano izan dira aurtengo edizioko irabazle nagusiak. Erakusketa ibiltaria izango da: irailetik aurrera, Bizkaiko beste herri batzuetara eramango dute.

ertibil-lehiaketaren-41-aldiko-erakusketa-ikusgai-jarri-dute-getxon
Ertibil lehiaketaren 41. edizioko erakusketaren aurkezpena, Getxoko Punta Begoñako galerietan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]
| 22 de Julio 2024

Ereagako hondartzarako (Getxo, Bizkaia) bistak dituen leihate batetik sartutako izpiek argiztatzen dute Ertibil lehiaketaren 41. aldiko erakusketa gela. Getxoko Punta Begoñako galerietan dago, etabeste artelan batzuk ikusgai badaude ere, ingurua apaintzen duten obretako hiruk pizten dute bereziki arreta:Entre murmullos y cabello marrazki sortak, Abrazoeskulturak eta You'll Never Guessarte plastikoetako piezak. Leo Burgeren, M. Benito Pirizen eta Lucia Jaio Altamiranoren sorkuntzak dira, hurrenez hurren, eta Ertibil lehiaketakoirabazle nagusi izendatu dituzte aurten. Guztira, hamazortzi obrak osatzen dute erakusketa, eta irailaren 2ra arte egongo da zabalik,Punta Begoñako galerietan.

"Gauza konplikatuetatik kontu soiletara igarotzea dut nik gustuko", ziurtatu du Burgek.Entre murmullos y cabello marrazki sortari begira bota du hausnarketa. "Hori bai, izenburuaren inguruan ez galdetu ezer, bat-batean etorri zitzaidan burura". Marko zuriz inguraturiko zortzi marrazkik osatzen dute artelana, bata bestearen gainean dauden lau piezatako bi ilaratan bananduta. "Marrazkien ordena mantentzen laguntzen dute markoek", azaldu du artistak. Oro har, zuria, grisa eta hori leuna dira nagusi marrazkietan, eta marra xeheak erabili ditu irudi abstraktu bakoitzaren formak zehazteko. Materialei dagokienez, azetato plastiko gogorra, papera eta makila mekanizatuakerabili ditu tintaz osatutako collage bat sortzeko. Ametsetako pasarteak izan ditu inspirazio iturri.

Benitoren kasuan, piercing-ak dira bere obra eskultorikoaren protagonistak. "Tatuajeekin lan egitetik nentorren, eta, beraz, trantsizio logikoa iruditu zitzaidan piercingekin saiatzea", azaldu du. Sudurraren erdian jartzen diren septum-en antza duten bi eskultura egin ditu, "tribuetan erabilli ohi dituzten elementuei" zentzu artistikoa emateko helburuarekin. Aluminiozko eta eskaiolazko egitura dute, eta, astunak diruditen arren, hutsik daude barrutik. Pintura akriliko beltza erabili du horiek margotzeko, eta silikona zeharrargiarekin estali ditu. "Denborarekin, silikona kolorea galtzen doa, eta gero eta zuriagoa doa bihurtzen. Ez da nahita lortu nahi izan dudan efektua, baina aitortu behar dut beste zerbait gehitzen diola artelanari". Formagatik eta helarazi nahi duenagatik, Abrazo izendatu du.

You'll Never Guessizena du Jaioren lanak. Praka bakeroen argazkiekin eginda dago, eta, paperaren erabileraren bitartez, hainbat efektu optiko eragitea lortu du. "Bigarren eskuko arropa erosteko aplikazioetako bakeroen argazkiekin obsesionatu nintzen duela ez asko, eta artean erabiltzea erabaki nuen, arropa pieza horien itxuraksentiarazi zidan frustrazioairudikatzeko". Bakeroen esanahi historikoa alde batera utzi du, etaurdin koloreko prakak aukeratu ditu erakusketako argazkia osatzeko, estetikoki "bestelako aukera batzuk" eskaintzen zizkiotelako. "Eta ehun baino gehiago ditudalako jada etxean!".

Irailetik aurrera, herriz herri

Aurten, 149 lan aurkeztudituzte Ertibil lehiaketara, "askotarikoak eta teknika ugariren bitartezegindakoak", azaldu du Leixuri Arrizabalagak, Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak. Hain zuzen, eledunaren ustetan, oraingoan Ertibil lehiaketan parte hartu duten artelanek erakusten dute Bizkaiko arte garaikidea askotarikoa dela. "Aurkezturiko obra guztien artean, hamazortzi hautatu behar izan dira, kontu handiz. Aukeratutako horiek Bizkaian sortzen ari den talenturik onena erakusten dute", ziurtatu du.Epaimahaiari dagokionez, Jon Ander Garcia Benitez Ertibil sariketako iazkoirabazleak, Andrea Estankona Loroño Arte Ederretako irakasleak, Sahatsa Jauregi artistaketa Helena Lopez Camacho Bilbo Arteko arduradunak osatu dute.

Euren sorkuntzak erakusteko aukera duten sortzaileen artean, artearen munduan hasiberriak diren artistak eta ibilbide artistiko luzeagoa dutenak daude. Lucia Jaio Altamiranok, esate baterako, lehen aldiz eman du izena lehiaketan, eta hirugarren saria eskuratu du. M. Benito Pirizek, ordea, Ertibil lehiaketa irabazteko urtero aurkeztu izan du lanen bat ikasketak amaitu zituenetik, baina orain arte ez dute saritu; bigarren saria eman diote aurten. Leo Burge sortzailearentzat izan da lehenengoa. "Iazko irabazleei bezala, Japonian egonaldi bat egiteko aukera emango die sariak", azaldu du Arrizabalagak.

Bien bitartean,Ertibil lehiaketaren 41. aldiko erakusketako artelan guztiek Bizkaiko hainbat herri zeharkatuko dituzteurte amaiera bitarte. Hala azaldu du aldundiko bozeramaileak: "Punta Begoñako galeriak erakusketa ibiltari horren lehenengo geltokia izango dira". Izan ere, Getxoko erakusketa itxi ostean, Arizko Dorretxera (Basauri) eramango dituzte artelanak,irailaren 4tik urriaren 3ra arte. Ondoren, Igorreko Lasarte aretoan erakutsiko dituzte, urriaren 5etik 31ra; Derioko Kultur Birika aretoak ere hartuko du segidan erakusketa, azaroaren 4tik abenduaren 2ra; eta Amorebietako Zelaieta zentroan egongo da azkenik ikusgai, abenduaren 3tik 30era.


paraleloak-eta-meridianoak

Paraleloak eta meridianoak

Iberdrola bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 29 de Abril 2026
Al 30 de Agosto 2026

azkenean-hondartza

Azkenean hondartza!

Claude Nori

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 19 de Julio 2026

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 01 de Noviembre 2026

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 de Junio 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 de Junio 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 de Junio 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).