artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalera eta Hauser & Wirth Menorca lankidetzan Eduardo Chillidaren mendeurrena ospatzeko

Bi erakundeek jarduera-programa bateratu bat garatu dute Elena Aitzkoa eta Nora Aurrekoetxea euskal artisten parte hartzearekin. Ekimen honekin Tabakalerak eta Hauser & Wirth Menorcak sorkuntza garaikideari laguntzeko eta euskal artisten lana ikusarazteko euren konpromisoa nabarmendu dute.

tabakalera-eta-hauser-wirth-menorca-lankidetzan-eduardo-chillidaren-mendeurrena-ospatzeko
Nora Aurrekoetxea, Larruak eta Izurrak erakusketako bere obren artean, Tabakaleran

| 9 de Septiembre 2024

Eduardo Chillidaren jaiotza ospatzen den urtean, Tabakalerak eta Hauser & Wirth Menorcak indarrak batu dituzte jarduera-programa bateratu bat antolatzeko irailean, Menorca uhartean. Hala, Tabakalerako Topalekuak erakusketari ꟷChillidaren lana praktika artistiko garaikidetik irakurtzea proposatzen duen egitasmoariꟷ Chillida en Menorca elkartuko zaio. 2024ko maiatzetik urriaren amaierara arte egongo da irekita erakusketa eta orain aurkeztutako jardueren programa berri hau hartzeko testuingurua izango da.

Irailaren 14an eta 21ean, Elena Aitzkoak eta Nora Aurrekoetxeak beren proposamen garaikideak aurkeztuko dituzte Menorcan, euskal artista hauen lanen eta Eduardo Chillidaren ondarearen arteko elkarrizketa bat eskaintzeko.

Tabakaleraren eta Hauser & Wirthen arteko lankidetza honi esker, Chillidaren ondare artistikoaren gaineko begirada berriak aurkitzeko eta egungo euskal eskulturaren jarrera berriekin lotzeko Tabakalerak garatutako lanak presentzia berezia izango du Menorcako zentroak eskultoreari eskaini dion erakusketan.

Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984) eta Nora Aurrekoetxea (Bilbo, 1989) izen garrantzitsuenetariko bi dira egungo euskal eszena artistikoan. Biek jaso dute Gure Artea saria: Aitzkoak 2015ean eta Aurrekoetxeak 2022an. Aurten, Aitzkoak eta Aurrekoetxeak eskulturari eskainitako erakusketa banatan parte hartu dute Tabakaleran: Elena Aitzkoak Topalekuak-en parte hartzen du, arte garaikidearen eta Eduardo Chillidaren ondarearen arteko lotura aztertzen duen proiektuan; urtearen hasieran, berriz, Nora Aurrekoetxeak Larruak eta izurrak-en parte hartu zuen, gorputzaren eta eskulturaren arteko harremana ardatz hartutako erakusketan.

Hauser & Wirth Menorcako erakusketa-aretoan, Elena Aitzkoak "Pistilos de una fuente" aurkeztuko du; Chillidaren eskulturekin elkarrizketan, gorputzaren, espazioaren eta materiaren arteko interakzioa aztertzen duen performancea. Ahotsaren, poesiaren, kantuaren eta mugimenduaren bidez, eskultorearen obrarekiko konexio sakon bat ahalbidetzea du helburu Aitzkoak.

Nora Aurrekoetxeak, bestalde, Chillidaren forma bereizgarrietan oinarritutako tailerra eskainiko du. Eskultura, performancea eta idazkera automatikoa uztartzen dituen "Mugimendua eta idazketa automatikoa" lantegiak aukera emango die parte-hartzaileei gorputzaren, espazioaren eta materiaren arteko interakzioarekin esperimentatzeko, altzarien bidez.

Bi jarduerak doakoak dira eta aldez aurretik izena eman behar da Hauser & Wirth Menorcaren webgunean. Isla del Rey uhartera iristeko ferryrako lekua eta txartela erreserbatu daitezke, Hauser & Wirth Menorcaren webgunetik ere.

Topalekuak: jarduera-programa

Tabakaleran urrira arte dago zabalik Topalekuak, Eduardo Chillidaren ondarearen interpretazio garaikidea eskaintzeko erakusketa. Intuizioa, metodo artistiko gisa, eta artearen eta ingurune naturalaren arteko konexioa nabarmentzen ditu eta Chillidaren eta Euskal Herriko eta nazioarteko artisten lanak biltzen ditu, eskultorearen ondarearen eta egungo praktika artistikoen arteko elkarrizketari bidea emateko.

Erakusketaren oinarri hartuta, Tabakalerak hainbat jarduera publiko antolatu ditu: bisita solasaldiak (irailaren 4an, irailaren 18an eta urriaren 2an); arte garaikidera hurbiltzeko Arte-Makina ikastaroa (irailaren 26an), Kanpoko Bulegoa kolektiboak zuzendua; eta Sonografia Irudipenak - Urteaga kontzertua (irailaren 14an), Garazi Navasek eta Manu Gaignek interpretatua. Kontzertuak euskal geografia esploratzen du soinuzko eboluzio baten bidez, grabazio zaharrak eta egungoak erabilita.

Erakusketa ixteko, Sokasalto pieza aktibatuko du Juf kolektiboak (Bea Ortega Botas eta Leto Ybarra); Soledad Gutiérrez komisarioak bisita gidatu bat eskainiko du eta Elena Aitzkoaren performance bat ere izango da bertan, "Toda la noche ha llovido fuera" izenburua duena.

Euskal artista parte hartzaileak

Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984). Bere praktikak eskultura, marrazkia, poesia, performancea eta zinea hartzen ditu. Zenbait proiektutan nabarmendu da, tartean Ur Aitzak (2022-2024), baita erakusketa indibidualetan ere, besteak beste La Panera Arte Zentroan (Lleida) eta Patio Herreriano Museoan (Valladolid). 2015ean Gure Artea saria jaso zuen. Bere lana nazioarteko espazioetan erakutsi da, esaterako Reina Sofía Museoan (Madril), Sonic Circuits Jaialdian (Washington) eta Tabakalera Nazioarteko Kultura Zentroan.

Nora Aurrekoetxea Etxebarria (Bilbo, 1989). Gaur egun Holandan bizi da. Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (2013), Eskultura masterra osatu zuen Royal College of Arten (2017-2019). OKELA sormen lantegiaren sortzailea da, eta ibilbide nabarmena egina du egonaldietan eta sarietan, Gure Artea saria barne, 2022an. Bere obra nazioarteko galeria eta museoetan erakutsi da, eta CA2M (Madril) eta Botín Zentroaren (Santander) bilduman dago.


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 01 de Noviembre 2026

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 12 de Octubre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 26 de Noviembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).