artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hotaru Visual Guerrilla kolektiboaren Lurrazala obra kursaaleko fatxadan proiektatuko dute

Artista kolektibo donostiarrak tabakaleran sortutako pieza bisuala da eta irailaren 12tik 15era izango da ikusgai Irekiak Gallery Weekend ekimenaren parte gisa. Tabakalerak eta Kursaalek laugarren urtez jarraian lan egin dute arte digitalaren proposamen berritzaile bat sortzeko.

hotaru-visual-guerrilla-kolektiboaren-lurrazala-obra-kursaaleko-fatxadan-proiektatuko-dute
Iker Goikoetxea, Ander Ugartemendia, Jone Vizcaino, Irma Vilà i Òdena, Edurne Ormazabal, Cristina de la Fuente eta Gregorio Cibrián

| 11 de Septiembre 2024

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Kursaal Kongresu Jauregiak indarrak batu dituzte proposamen artistiko berri bat eskaintzeko. Asteburu honetan, Rafael Moneo arkitektoak diseinatutako Kursaaleko fatxada ikonikoa mihise sortzaile bihurtuko da.

Elkarlanaren laugarren urte honetan, Lurrazala lana aurkeztuko da, arte digitala eta argazkigintza artistek eurek Kursaal inguruko kostaldean jasotako irudiekin uztartzen dituena. Sorkuntza bisual honek gure munduaren interkonexioari eta etengabeko eraldaketari buruz hausnartzera gonbidatzen du publikoa, eta Hotaru Visual Guerrilla talde donostiarrak sortu du, Irma Vilà i Òdena arte, zientzia, teknologia eta gizarteko proiektuetan ibilbide luzea egin duen komisario eta ikertzaileak lagunduta. Kursaal Kongresu Jauregiko fatxadarako propio sortutako "site-specific" obra bisuala, irailaren 12tik, osteguna, igandera, irailak 15, 20:30etatik 22:00etara izango da ikusgai.

Lurrazala terminoak esanahi desberdinak hartzen ditu testuinguruaren arabera, planetaren espazio ikusgarriari erreferentzia eginez: mendiak, haranak, ibaiak eta lakuak. Hotaru Visual Guerrilak sortutako lanak aztertzen du nola mundu naturaleko gure esperientziak sarritan zatikatuak eta osatugabeak diren, eta errealitatea hainbat lente eta bizipenen bidez berrinterpretatzea proposatzen du. Piezak paralelismo bat ezartzen du Rafael Moneoren ikuspegiarekin, zeinak Kursaaleko kuboak honela deskribatu zituen: "geografiari pleitesia ematen dioten hondartutako bi arroka erraldoi". Horrela, Lurrazalak Gipuzkoako kostaldeko irudiak txatalez osatutako mosaiko bihurtzen ditu, iraunkortzat jotzen dugunaren hauskortasuna azpimarratzen duen ikuspegi bisual berri bat eskainiz. Obraren zati bakoitzak erronka egiten dio publikoari irudiak bere buruan berreraikitzeko, edertasuna gure pertzepzioen konplexutasunean eta subjektibotasunean azaleratuz. Piezak naturaren aberastasun mugagabea eta harekin dugun harremana aztertzera gonbidatzen ditu ikusleak, esperientzia bisuala zein introspektiboa eskainiz.

Lurrazala Tabakalerak ekoiztutako eta Irekiak Gallery Weekend-en testuinguruan Kursaaleko fatxadan proiektatuko den seigarren obra da. Aurreko elkarlanetan Jaime de los Ríosen Crimson Waves, Karlos G. Liberalen Denbora Latente, Alba G. Corralen Entremaliat eta Estel lanak eta Playmodes kolektiboaren Gradients ikusizko sorkuntzak daude.

Artista kolektiboa eta Komisarioa

Hotaru Visual Guerrilla Donostian kokaturiko diseinu eta arte digitalean espezializatua den sormen estudio independente bat da, Ander Ugartemendiak eta Jone Vizcainok zuzenduta. Beraien lana estetika futurista eta ikuspegi esperimentalagatik nabarmentzen diren ikus-entzunezko esperientziak garatzean oinarritzen da. Estudioak zientzia, natura eta teknologiaren arteko konbergentzia ikertzen du, ikusleari errealitate alternatiboak irudikatzeko aukera ematen dioten elementu organiko eta digitalen arteko harmonia bilatuz. Euren proiektuak hainbat alditan sarituak izan dira eta nazioartean erakutsi dira Australia, Txina, Arabiar Emirerri Batuak, Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Norvegia, Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika, besteak beste.

Irma Vilà i Òdena bitarteko berrien artean espezializatutako komisario, ikertzaile eta kultur ekoizlea da. Zientzia eta ingeniaritzan oinarrituta eta praxi sortzailearekin lotura sakona izanik, Irmak artea, zientzia eta kultura barne hartzen dituzten nazioarteko proiektuetan parte hartu du. Irakaslea da Universitat Oberta de Catalunyan (UOC) eta Mosaic aldizkariko zuzendaritzako kidea. CCCB, ArtFutura jaialdia eta Arts Santa Mònica erakundeekin lan egin du, eta ISEA2022 Bartzelonako arte-batzordeko zuzendariorde eta kide izan da, besteak beste. Iaz Playmodes kolektiboaren Gradients lana komisariatu zuen Kursaaleko fatxadarako.


airearen-harea-erlojua

Airearen harea-erlojua

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).