artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gran Casino Kursaaleko margoa izango da San Telmo Museoko hurrengo Nabarmendutako obra

Antzinako Gran Casino Kursaalerako Néstor Martín Fernández de la Torre-k 1922an sortutako Izenbururik gabe margoa izango da hurrengo Nabarmendutako obra, San Telmo Museoak duela gutxi eskuratu eta zaharberritua.

gran-casino-kursaaleko-margoa-izango-da-san-telmo-museoko-hurrengo-nabarmendutako-obra

| 11 de Diciembre 2024

San Telmo Museoak, Nabarmendutako obra programan, Izenbururik gabe lana aurkezten du erakusketa iraunkorreko arte historikoaren aretoan. Desagertutako Kursaal kasinoko Hall Handiaren hormari atxikitako lau mihiseetako bat zen margolan hau, orain koadro tankeran aurkezten dena. Jatorriz dimentsio handiko (254 x 184 cm) horma margo bat da (marouflage, kasu honetan horman itsatsitako mihise gaineko olioa). Bi pertsona irudikatzen dituen lan hau 1922an margotu zuen Néstor Martin Fernández de la Torre artista kanariarrak, eta museoak berriki eskuratu eta zaharberritu du. 2024ko abenduaren 10etik 2025eko apirilaren 27ra bitartean egongo da ikusgai.

Kursaaleko Hall Handia, Kasinoaren areto nagusienetakoa, edertzen zuen obretako bat da hau. Apaingarri aberatsez hornitutako tamaina handiko eta altuera bikoitzeko espazioa izanik, lau angeluetan Nestor Martín Fernández de la Torrek margotutako obalo bana zuen apaingarri, horietako bat orain aurkezten denIzenbururik gabe.

1972an, eraikina eraitsi behar zutenean, bere ondarearen parte batzuk gorde ziren. Besteak beste, lau obalo horiek harrizko euskarritik erauzi zituzten eta koadro gisa gordeta, hainbat tokitan barreiatu ziren. Horri esker, nahiz eta urte askotan sakabanatuta egon, eraikin ikoniko hartako obra batzuk berreskuratu ahal izan dira.

San Telmo Museoak obalo haietako bat berriki aurkitu eta erostea lortu du, zaharberritzeko eta gizartearentzat berreskuratzeko. Hori dela eta, sortu zenetik 100 urte baino gehiago bete direnean, pieza bikain horietako bat aurkezten da museoaren Nabarmendutako obra programaren barruan.

Nestor Martín Fernández de la Torrek modernismoarekin eta sinbolismoarekin harreman estua izan zuen, estilo akademizistekin apurtzen zuen pintura bat jorratuz eta arte berri askeago bat garatuz. Premisa horiek ikusgai egiten dira Izenbururik gabe obran.

Obraren deskribapena

Izenbururik gabe mosaiko bat imitatzen duen urre koloreko hondo baten gainean eta ardatz bertikal batean, monumentaltasun handiko bi irudi agerian uzten dituen tamaina handiko obra sinbolista da. Bi gorputzak androgino samarrak dira, beren garaiko moraltasunari desafio eginez, sentsualitate eta sentiberatasun handiko dantzaldi batean elkarrekin nahasten direnak.

Pertsonaiak bizitasun eta kolore saturazio handiko oihal delikatuez erdi estaliak daude, berreskuratutako aurpegietako antzerki makillajea bezala. Bere irudi luzangak neurriz kanpokoak dira, artistak perspektiba egokia kontuan hartu zuelako bere jatorrizko kokapenean, altuera handian, bistaratze egokia izateko.

Obrarekin lotutako jarduerak

Hainbat ekitaldi antolatu dira obraren inguruan. Museoko erakusketa iraunkorrean Nabarmendutako obra gisa erakusteaz gain, bisita gidatua eta obraren, kasinoko ondarearen eta egilearen xehetasunak ezagutzeko hitzaldiak ere burutuko dira.

Gainera, San Telmo Museoak eta Casino Kursaal Luckiak sinatutako hitzarmenari esker, kasinoak museoari lan honi buruzko jarduera antolatzeko babesa emateaz gain, ikus-entzunezko bat egin du antzinako Kursaaletik berreskuratutako pintura ondareari buruz. Abenduaren 12an estreinatuko da, lehen hitzaldiaren testuinguruan.

Abenduaren 12ko bisita gidatua 18:00etan hasiko da eta gaztelaniaz burutuko da. Nabarmendutako obra dagoen lekuan, Carmen Martín zaharberritzaileak obran egin diren lanak azalduko ditu. Bisitarako lekuak dagoeneko agortuta daude.

Egun horretan bertan, El Gran Casino Kursaal. Historia y recuperación de un patrimonio, hitzaldia 19:00etan hasiko da, gaztelaniaz, eta sarrera librea izango da aretoa bete arte. Ana Santo Domingo, San Telmo Museoko kontserbazio arduraduna, eta Lola Horcajo, historialaria, arituko dira. Nabarmendutako obrari buruz ez ezik, Kursaaletik errekuperatutako beste ondare elementuei buruz ere hitz egingo dute. Hitzaldian zehar, gainera, Casino Kursaal Luckiak babestutako eta Morgancreak ekoitzitako ikus-entzunezkoa estreinatuko da.

Azkenik, otsailaren 5ean, 19:00etan, Néstor: un pintor simbolista hitzaldia izango da, Nestor Martin Fernández de la Torre kanariar artistaren figura eta obra aztertzeko. Las Palmas de Gran Canariako Néstor Museoko (Nestor Martin Fernandez de la Torre) zuzendari/gerentea den Daniel Montesdeocak eskainiko du. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.


maitia-begira-nazazu

Maitia, begira nazazu

Ritha Thende Komba Mingomba

Marzana aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 30 de Abril 2026
Al 12 de Junio 2026

franco-mazzucchelli

Franco Mazzucchelli

Champ Lacombe galeria (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 26 de Abril 2026
Al 14 de Junio 2026

konstelazio-berdeak

Konstelazio berdeak

Louisa Raddatz

Salha Gaztelua (Bardoze, Lapurdi)

Desde el 29 de Mayo 2026
Al 28 de Junio 2026

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 de Junio 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 de Junio 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 de Junio 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).