artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ines Medinaren dimentsioen arteko geometriak bildu ditu Artium museoak

Artista plastikoaren lehen bi hamarkadetako praktikari buruzko erakusketa zabaldu du Artiumek. Esperimentazio monokromoetatik hiru dimentsiora egindako ibilbidea ikus daiteke A3 aretoan.

ines-medinaren-dimentsioen-arteko-geometriak-bildu-ditu-artium-museoak
Ines Medina artista, gaur, Artiumen. RAUL BOGAJO/ FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 12 de Marzo 2025

Marrazkia, margolaritza eta eskultura diziplinei lotutako kontzeptu klasikoak albo batera utzi, eta kolorearen bidezko adierazpen abstraktuan murgildu zen Ines Medina artista (Caceres, Espainia, 1950) 1979. urtean. Pigmentu garbiak mihise gordinen gainean jarrita, bere ibilbide artistikoaren beste etapa bati ekin zion hala: "Paper zuriak zikintzen hasi ahala hasi nintzen sentitzen, eta jabetu nintzen artearekin nuen harremana erabatekoa zela". Artium museoak ikusgai jarri du artista plastikoak bi hamarkada luzetan kolore, dimentsio eta abstrakzio geometrikoan barrena egindako bidaia esperimentalaren bilduma bat, Ines Medina. Ikerketa analitiko-plastikoa erakusketan. Medinak 1978tik 1995era arte egindako obrak ekainaren 1era arte egongo dira ikusgai.

Margolaritza, instalazioa eta eskultura barne hartzen dituen obra mardula egina du Medinak. EHUko Arte Ederren Fakultatean ikasketak egiten ari zela, artearen funtzioa zein zen aztertzea erabaki zuen, eta, ikerketa prozesu luze baten ondotik ondorioztatu zuen artea "ezagutza tresna" bat zela: "Ikasteko eta naizena izateko pintatzen dut", azaldu du artistak erakusketaren aurkezpenean.

Artearen funtzioaren etengabeko bilaketa horrek gidatu du bere lana 1978tik gaur egunera arte, Beatriz Herraez museoko zuzendariak esplikatu duenez. Eta ezagutza bilaketa horretan, ikerketa formala eta psikoanalitikoa uztartu ditu: lehen etapan, hiru dimentsioak eta kolore primarioak erabilita, eta gerora, sinbolismoa eta psikoanalisia ikuspegi formalarekin nahastuta. Era berean, genero arrakalari eta introspekzioari ere arreta berezia jarrita garatu du bere lana.

Artistaren ikerketa plastikoaren lehen etapan murgiltzeko era ematen du erakusketak: 1978an egin zituen lehen esperimentazio monokromoetatik hasi, eta 90eko hamarkadaren erdialdera arte ordenagailuak bere lanetan izan zuen eragin nabarmenera arte. Denbora tarte horretako pinturak eta instalazioak bederatzi serietan antolatu zituen artistak, eta era berean sailkatu ditu lanak Artiumek ere A3 aretoko erakusketan.

Medinak urtebete eskas eskaini zion kolorearen ikerketa abstraktuari: 1978tik 1980rako tartea, zehazki. Garai hartakoak dira kolorearekin eta materiarekin izandako harremana islatu zuten tamaina txiki eta ertaineko hainbat koadro —Horiak eta Gorriak, besteak beste—, eta, hain justu, lan horiek zabaltzen dute erakusketa: espresionismo abstraktuaren etapa laburraren baitan egin zituen formaren erabateko abstrakzioa erakusten duten lan nagusiek. Ondoren, espazioaren kontzeptuan murgildu zen, kolore hori biziko koadro bat pintatzeko "behar bizi batek" bultzatuta. Horretarako, formak tenkatu zituen, horiek erabat desagertu edo muga abstraktu geometriko bihurtu arte, Medinak azaldu duenez. Zuri ezberdinak, Gorri ezberdinak, eta Gris bateragarriak koadroak dira horren adibide.

Psikoanalisitik sortuak

1981etik aurrera, "psikoanalisi pertsonal luze eta sakon" bati ekin zion Medinak, eta psikoanalisia bere metodologiaren parte bihurtu zen. Marren, koloreen eta formen zentzuaz eta balioaz "analisi formalak eta psikoanalitikoak" egin zituen, eta dimentsioen inguruko gogoetak margoetan islatu. Bi dimentsiotik abiatuta, hiru dimentsiorako jauzia egin zuen horrela, Jorge Oteizaren eta Eduardo Txillidaren obretan inspiratuta.

Lehen begi kolpean, Medinaren koadroek Piet Mondrian Herbehereetako margolariaren estiloa iradokitzen dute. Mondrian abstrakzio geometrikoaren erreferente handienetako bat da, eta Medinak "argi eta garbi" onartu du haren estiloak zipriztindu zituela 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hasieran pintatu zituen koadroak. Giotto di Bondone, Diego Velazquez, Paul Cezanne, Jorge Oteiza eta Jean-Michel Basquiat ere aipatu ditu inspirazio iturri gisa, baina aitortu du Mondrianen "neoplastizismoaren" arrastoa nabaria dela bere etapa horretan. Marren konposizio karratuekin eta koloretsuekin osatutako Irudi potentziala serieko koadroak dira horren lekuko.

1980ko hamarkadaren hasieran hasi zen ordenagailua eta inprimagailua erabiltzen hiru dimentsioko irudiak lortzeko, baina 1990eko hamarkadan New Yorkera joan zen arte ez zen hasi ordenagailua propio erabiltzen artea egiteko; zehazki, "mugaren" kontzeptuan sakontzeko eta planoaren gainazala eta kokapena etengabe neurtzeko erabili zuela kontatu du artistak.

Erakusketaren erdialdean jarritako bitrina batean bildu dituzte lan guztietako prozesuen zirriborroak, eta baita artistaren ikerketa hobeto ulertzeko materiala ere.


essence

Essence

Exposición colectiva

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Septiembre 2026
Al 04 de Noviembre 2026

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 02 de Noviembre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 15 de Mayo 2026
Al 04 de Abril 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).