artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gizaki izatearen garrantzia

L'Art de ser humans (Gizaki izatearen artea) David Bueno biologo kataluniarraren liburuak arteen defentsa sutsua egiten du. Neurozientziaren ikuspuntutik arteek jendeari ekarri diezazkioketen abantailak aztertzen ditu era dibulgatibo batean idatzitako liburuan.

gizaki-izatearen-garrantzia
© Michel Royon / Wikimedia Commons

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 27 de Marzo 2025

Ikerlariak neurozientzia eta heziketa lotu izan ditu bere ibilbidean. Buenorentzat, arte ezberdinen trebatzeak onurak ekartzen dizkio giza burmuinari, batez ere ume eta nerabe garaietan. Ikasketa prozesu etengabean bizi garen animalia bakarrak garenez, arteek laguntza ezinbestekoa ematen digute bizitza osoa izateko. Bide batez, gustatu zait zoriontasunaren eta bizitza oso baten artean Buenok egiten duen bereizketa.

Egileak arteak berezkoak ditugula azpimarratu du liburuan, ez direla ikasitako zerbait besterik gabe. Gure burua arteentzat prestatuta dago, eta garrantzi handikoa da alderdi horiek garatzea eta bultzatzea pertsona osoak izateko. Ideia hori egiaztatzeko ume garaira jotzen du, eta esperimentu batzuen bidez azaltzen du artea egitea instintiboa dela, homo sapiens-ak berezko duen zerbait. Guztiok kantatzen dugu edo erritmoa eramaten dugu umetan, edo zirrimarrak egiten ditugu arkatza eskuan hartuz gero. Gauza bera gertatzen da antzerkiarekin edo forma eta koloreekin. Agian ikasitako arte bakarra idazkerarekin eta irakurmenarekin lotutakoa izango litzateke, eta horrek ere berezkoa dugun beste zerbaitekin harremana izango luke, hots, hizkuntzarekin.

Hala ere, liburuan aurkeztutako ideia harrigarriena zientzia eta filosofia arteen atalean sailkatzea da. Buenorentzat, gizaki zientifikoak eta filosofikoak gara berez; ezer ikasi gabe modu instintibo batean zientziarako eta filosofiarako joera izango genuke, eta horregatik arteei buruz hitz egiten duenean zientzia eta filosofia bertan sartzen ditu. Arrazionalismotik zetorren eta Entziklopediak egindako bereizketa historikoari aurre egiten dion ideia honek klasikoengana hurbiltzen gaitu, greziarrek-erromatarrek arteei buruz hitz egiten zutenean, gure artea, artisautza eta teknikak zaku berean sartzen baitzituzten, eta noski, Buenok egiten duen bezala, arteei buruz hitz egiten zuten, eta ez arteari buruz, guk egiten dugun bezala.


Beraz, sarritan kontrajarrita aurkezten zaizkigun jakintza esparruak uste baino hurbilago daudela esatera dator ikerlari katalana. Askotan behartuta ikusi dugu geure burua zientzien eta letren artean aukeratzera; gaur egungo nerabeei, gainera, hirugarren aukera eskaini zaie: artea. Eta heziketa integrala eman beharreangazteek egin beharreko aukerak alderdi neuronal baten kastrazioa eragiten badu? Hezkuntza arduradunei pentsatzeko gaia jarri die David Buenoren liburuak.


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 18 de Mayo 2026
Al 28 de Febrero 2027

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 10 de Enero 2027

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 28 de Diciembre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 26 de Noviembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).