artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Totalitarismoa(k) hizpide

MEMORIAREN BASOAK | Artista: Hainbat artista. | Non: Donostiako San Telmo museoa. | Datak: 2025eko otsailaren 22tik maiatzaren 11ra.

totalitarismoa-k-hizpide
'Memoriaren basoak' erakusketako irudi bat. JON URBE / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 19 de Abril 2025

Iraganera bota du begirada San Telmo museoak urte honetan areto nagusian aurkeztu duen lehen erakusketan. Mabel TapiaMadrileko Reina Sofia museoko zuzendariordea izandakoaketa Mira Bernabeu artistak elkarlanean komisariatu duten mostra da Memoriaren Basoak izenekoa; haien hitzetan, estatu totalitarioek, eta bereziki frankismoak, gizartean utzitako oinordekotza edo memoria aztertzea xede duen proiektua.

Gerra Zibilaren eta frankismoaren baitako gertakarien eta hark utzitako memoria-trazu, bizipen-arrasto, eta gauzatze-marken arkeologiak eta berrirakurketak egin dituzten hainbat erakusketa-proposamen izan dira azken urteetan. Eta zer ikusia izango du seguruenik une honetan, hain zuzen, gertakari haiekiko bizpahiru belaunaldiko tartea egonik, garai haiek edesteko beharrezko adina tarte edo distantzia izateak, baina era berean, baita hura gorputzean pairatu zutenen ahotsak behin betiko itzaltzen doazen garaia ere izateak. Memoriak berridazteko beharra eta oroitzapenen galera-arriskuaren arteko bidegurutzean-edo gaude.

Ezinbestean datorkit burura, adibidez, 2018an Leongo MUSACen aurkeztutako Cómo vivir con la memoria. Actitudes artísticas ante arquitectura y franquismoizeneko erakusketa, frankismoaren totalitarismoaren baitan eraikitako arkitekturen inguruko berrinterpretazioak proposatzen zituena. Eta baita, geografikoki gertuago dugun Donostiako Cristinaenean, urte hartan bertan aurkeztutako Uraren memoriak. I. Pausuakizeneko proiektua ere; kasu honetan ura aitzakiatzat hartuaz —zentzu metaforiko zein fisikoaren hibridazio batean—, XX. mendeko 30. eta 40. hamarkadetara begiratu zuena. Eta ezinbestean datozkit biak ala biak burura, nahita edo nahi gabean, ez soilik komisarioek San Telmoko erakusketa honetarako planteatutako ildoekiko hurbiltasunagatik, baizik eta baita artisten eta proiektuen aukeraketak ere aurreko erakusketetan aurkeztu zirenen oihartzun zuzena dutelako —kasuren batean, berdinak izateraino iritsiz—.

Hori horrela izanik, erakusketan zehar halako errepikapen edo déjà vu sentsazioa izan nuen zenbaitetan, hasiera esperantzagarria izan arren Anna Lopez-Lunaren Familia-artxiboaikus-entzunezkoaren bidez. Literalki terrorismoaren ondorio zuzenak irudikatzen dira artistak amonari egindako elkarrizketa saiakeran: hezurretarainoko beldurra; eta isiltasuna. Seguruenik etxean ikasitako eta ezin hobeto barneratutako defentsa-estrategia. Hemen, hainbeste urte atzera egin gabe, belaunaldi gazteagook ere ikasitakoa.

Lehen espazio hau igaro ostean, ordea, betekada sentsazioa dator; gauza asko; gauza gehiegi daudenaren sentsazioa, eta begirada galdu egiten da guztien artean ikus-ardatzen faltan. Instalazioan Bernabeuren eskua antzematen da, hainbat proiektu horizontalean bata bestearen gainean ipintzeko joeran horma guztia hartuaz eta beteaz. Eta hala, adibidez, goialdean dagoen Alan Carrascoren En ese claroscuroproiektutik zenbakiak soilik identifikatzen dira, eta ondorioz, hura zer den ulertzeko horman ipinitako argibide-testua irakurtzea besterik ez da gelditzen. Tapiaren eskua berriz, artxiboen gehitzean antzematen da. Eta bien joeren baturaren ondorioz, erakusketa objektu txikien konpilazio gisara hautematen da; bertan landu nahi den tesia azpigaietan edo ildo ezberdinetan artikulatzeko ere izenburu edo testurik gabe, nahas-mahas irudipena sortuz.

Erakusketaren berritasuna, frankismoari erreferentzia egiten dieten zenbait proiekturekin batera beste herrialde batzuetako totalitarismoak elkarrizketan jartzeko nahian egon liteke. Baina sortzen den elkarrizketa nahiko anekdotikoa eta asimetrikoa gelditzen da, frankismoari buruzko proiektu andanaren aurrean gutxi batzuk soilik baitira latinoamerikarrak eta bakarra italiar faxismoari buruzkoa. Eta are gehiago kontuan izanik frankismoari buruzko berrirakurketa gehienak ondorengo belaunaldietatik egindakoak direla —Lazkaoko beneditarren artxiboaren zati baten aurkezpena izan ezik—; eta aldiz, Latinoamerikako kasuen artean, Tucumán Arde eta C.A.D.A. aurkezten direla; biak ala biak, errepresio garaian artistek burututako erresistentzia ekintzak. Bisitaria pentsatzera daramalarik frankismoaren baitan Estatuan artistek inolako erresistentzia-egoerarik garatu ez zutela.

Hori bai, hasiera bezala amaiera ere dotorea du bederen erakusketak Txuspo Poyoren Expediente: Túnel de la Engaña lan ezagunarekin; ezaguna bada ere, ikuslea behin eta berriz harrapatzen duen elefantearen konpainian.

memoriaren-basoak

Memoriaren basoak

Exposición colectiva

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 22 de Febrero 2025
Al 11 de Mayo 2025


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 25 de Octubre 2026

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).