artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Francok lapurtutako artelanak eta Francoren aldeko artistak

Frankistek lapurtutako Ramon de la Sota enpresariaren arte bilduma berreskuratzeko prozesua azaldu du Patricia Fernandez historialari eta abokatuak Gernikan. Ignacio Zuloagak Francoren erregimenarekin izandako harremana ere aztertu du Javier Novok.

francok-lapurtutako-artelanak-eta-francoren-aldeko-artistak
Patricia Fernandez Lorenzo, Gernika-Lumon emandako hitzaldian, atzean Ibaigane jauregiaren irudia duela. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 5 de Mayo 2025

Bilbon sartu eta bi hilabetera, tropa frankistek jadanik amaituta zeuzkaten Ramon De La Sota enpresari eta EAJko diputatu izandakoaren Ibaiganeko jauregiko ondare osoaren erregistro eta arpilatze lanak. 197 artelanez osatutako antzinako arte bilduma konfiskatu zuten bertatik. Familiak 1940ko hamarkada erdialdean bertan abiatuzituen lan haiek guztiak berreskuratzeko eskariak, eta, tantaka haietako hainbat bueltan jaso dituzten arren, gaur egun, 88 urteren buruan, oraindik ere 60 artelan inguru topatzekolanetan jarraitzen dute haren senideek. Gernikako bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira, gerra garaian ondare artistiko eta kulturalarekin gertatutakoari buruzko bi eguneko kongresu akademiko zabala antolatu dute Gernikako Bakearen Museoak eta Gernikako Bonbardaketari Buruzko Dokumentazio Zentroak, eta bertan eman du De la Sotaren bildumari buruzko hitzaldia Patricia Fernandez Lorenzok. Historian doktorea eta Zuzenbidean lizentziaduna izateaz gainera, Ramon y Cajal abokatu etxeko arte eta kultur ondarearen adarreko bazkidea ere bada Fernandez, eta, hain zuzen ere, bera izan da Ramon de la Sotaren ondarearen berreskurapena lantzen aritu den abokatu taldeko kideetako bat. Eta, Gernika-Lumon (Bizkaia) egindako hitzaldian esan duenez, oraindik ere nabarmena da informazioa lortzeko gardentasun falta.

"Mugarri bat ezarri du kasu honek", laburbildu du Fernandezek. Izan ere, oraindik ere, gaurkotasun handikoa da De la Sotaren kasua, eta hainbat albiste eman ditu azken urteetan. 1937az geroztik desagertutzat jotzen zituzten bi koadro topatu zituzten 2019an Espainiako paradore batean, eta hiru urteko prozesu judizialaren ondoren eskuratu ahal izan zituzten berriz ere, 2022an. Cornelis van der Voort artistaren 1623ko Gizon gazte baten erretratuaeta Luis de la Cruz y Riosen eta haren lantegiak 1833an Maria Kristina Borboikoari egindako erretratua ziren bi lan haiek. Eta, iazko udaberrian, Anton Raphael Mengs artistak margotutako erretratu bat ere bueltatu zien Burgosko Udalak (Espainia).

Berreskuratze lan horiek lekuan lekuko eta aldian aldiko administrazioen borondatearen araberakoak direla azaldu du Fernandezek Gernika-Lumon. Eta hainbat erakundek oraindik ere "gardentasunik gabe" jarduten dutela esan du. "Ministerioaren eta organismoaren arabera, bilatzen ditugun pieza batzuetara heltzeko zailtasunak izaten ari gara".

Fernandezek gogora ekarri duenez, 1936ko gerra hasi eta hilabetera hil zen Ramon de la Sota, eta, beraz, hila zen jadanik errepublikaren aurkako tropek Bilboko jauregiko bilduma konfiskatu ziotenerako. Historialariak dioenez, ordea, altxatutakoek lehenagotik ere "fokupean" jarria zuten enpresaria, eta haren aurkako jarreraren erakusle da haren ondarea arpilatzeko izan zuten presa. Are gehiago: akusazio eta kondena zehatzik izan baino lehen egindako "badaezpadako konfiskazioak" izan ziren 1937koak, eta denbora baten burura heldu zen enpresariaren aurkako zigor eskaera zehatza. Hilda egonik ere, 100 milioi euroko isuna jarri zion erregimenak, eta aurrez lapurtutako ondare hura guztia hartu zuten ordaintzat.

Gordailuan utzita

Baina badira De la Sotaren kasua esanguratsu egiten duten datu gehiago ere. Eta, hain zuzen ere, berezitasun horiengatik lortu dute senideek frankistek lapurtutako obrak berreskuratzea.

Konfiskatu eta gutxira, frankistek Burgosera eraman zituzten artelan haiek, eta, haietako batzuk erregimeneko goi karguen bulegoak apaintzeko baliatu zituzten arren, lekuz leku eraman zituzten beste asko. Zaildu egin du horrek bilaketa prozesua, baina badaude berreskuratze prozesuaren alde egin duten beste faktore batzuk. Familiak artelanak berreskuratzeko eskaria egiteko izan duen konstantzia da haietako bat; senideek 1945eanjarri baitzuen artelan bilduma hura berreskuratzeko lehen helegitea. Eta frankistek artelanak Burgosen "gordailuan" uzten zituztela zehaztu izana da beste datu esanguratsua, hain zuzen ere. Artelan haiek euren jabetzakoak izan beharrean, aldi baterako utzita zeudela interpretatu ahal izan dute auzitegiek. Hori gertatu zen, esaterako, sendiak jarritako lehen erreklamazioan, eta, horri esker, 1946an jaso zituzten bueltan bildumako lehen piezak.

Baina, Fernandezek azaldu duenez, erakundeek eta legelariek ez dute interpretazio horren alde egin. Eta hor sartzen da ikerlariak aipatutako erakundeen borondatea.

Oraindik ere falta diren artelanen bila jarraitzen dutela esan du Fernandezek, baina onartu du "oso zaila" izango dutela bildumako azken 50 edo 60 artelan horiek berreskuratzea. Zehaztu duenez, ez dago pieza horien argazkirik, eta, gainera, lausoak dira haiei buruzko deskribapenak ere, bai De la Sotaren ondarea biltzen duten familiaren paperetan, bai eta altxatutako tropen erregistroetan ere. "Irudirik gabe oso zaila da artelan horiek erreklamatu ahal izatea".

Zuloagaren frankismoa

Ignacio Zuloaga euskal artistak frankismoarekin izandako harremanari buruzko hitzaldia ere egin du Javier Novo ikerlariak Gernika-Lumon. Bilboko Arte Ederren Museoko Kontserbazio eta Ikerketako koordinatzailea da Novo, eta, horrez gainera, bera izan zen 2019an museoak artistari eskainitako atzera begirako zabalaren arduraduna ere, Mikel Lertxundi lankidearekin batera.

Zuloagak 1900eko eta 1910eko hamarkadetan lortutako sona neurrigabea aipatu du lehen-lehenik ikerlariak hitzaldian. Lehen lerroko artista izan zen orduan nazioartean. Novok gogorarazi duenez, gaztaroan errepublikazalea izan zen Zuloaga, eta, are, Espainian "gorrotatu" egiten zuten, eta, herrialdearen alderik beltzenak nabarmentzeko zuen joeragatik, zaila zitzaion baita erakusketak antolatzea ere. 1936ko gerra hasterako, ordea, altxamenduaren alde lerratu zen erabat. Eta gobernu legitimoari aurka egiteko baliatu zuten aurreko hamarkadetan lortutako sona hori, bai artistak, bai eta Francoren aldekoek ere.

Novok gogoratu duenez, esate baterako, Francoren aldekoek bitan eman zuten pintorearen heriotzaren albistea, errepublikaren aurka egiteko. Berez, 1945ean hil zen margolaria, Madrilen, 75 urterekin, baina gerra piztu eta hilabete eskasera errepublikazaleek hil egin zutela zabaldu nahi izan zuen altxatutako militarren propaganda aparatuak. The New York Timesaldizkarira ere bidali zuten oharra horretarako. Eta esanguratsua da data ere, zeren eta Francoren aldekoek Federico Garcia Lorca poeta fusilatu eta hiru egunera zabaldu nahi izan baitzuten Zuloagaren heriotzaren lehen albistea, baina saiakera hark ez zuen arrakasta handirik izan.

Baina, Novok ikertua duenez, artistaren heriotzaren berri emateko bigarren saio bat ere egin zuten altxatutakoek 1937ko martxoaren 14an. Eusko Jaurlaritzak pintorea hiltzera kondenatu zuela zabaldu zuten ordukoan, eta nazioarteko hainbat hedabidetara helarazi zuten abisua. Orduko hartan, ohar bidez gezurtatu behar izan zuen albistea Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, besteak beste, artista euren eskumenean ziren lurraldeetatik kanpo zegoela zehaztuz, eta, neurri hori hartu izana gezurtatuz.

Novok gogora ekarri duenez, ordea, Zuloagak berak ere aktiboki parte hartu zuen errepublikaren gobernuaren eta hari fidel zitzaizkion erakundeen aurkako difamazio kanpainetan.

1937an Occidentegunkarira bidalitako Una advertencia al mundo(Munduarentzako abisu bat) iritzi artikulua aipatu du horren frogatzat. Bertan, lehen lerrotik lerratu zen Zuloaga errepublikaren aurka altxatutakoekin, eta gobernu legitimoa artelanak suntsitzen ari zela ere salatu zuen artistak. Eta, haren nazioarteko sona kontuan harturik, Novoren hitzetan, kolpe gogorra izan zen hori errepublikazaleentzat. Behin eta berriz gezurtatu behar izan zuten Zuloagaren akusazioa. Novo: "Min handia egin zien artikulu hark, Zuloagak nazioarteko sona handia zuelako".

Altxatuen kausaren alde jarri zuen bere artea ere behin baino gehiagotan, eta, gerra amaitu eta altxatutakoek euren gobernua erabat ezarritakoan, Novoren hitzetan, "aparatu frankistaren margolari bihurtu zen Zuloaga". Francoren gobernuak, esaterako, Zuloagaren hiru koadro oparitu zizkion Adolf Hitlerri, eta bada artistak erregimenarekin zuen gertutasunaren beste froga eztabaidaezin bat ere: Francisco Franco diktadorearen erretratua, hain zuzen ere. Garaile. Espainiako banderarekin. Heroi itxuran.

Pasarte historiko horiek denak aipatuta ere, eta 1940ko hamarkadako haren ekarpen artistikoaren maila txikia izan zela esanda ere, pintorearen figura ez ahazteko aldarria ere egin du Novok hitzaldi bukaeran. "Mende aldaketan, pintore bikaina izan zela gogora dadin nahi nuke".


el-efecto-farocki

El Efecto Farocki

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 19 de Junio 2026
Al 27 de Septiembre 2026

ni-naiz-bestea

Ni naiz bestea

Jabier Herrero

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 30 de Abril 2026
Al 04 de Junio 2026

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 01 de Noviembre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 26 de Noviembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

prezioa-eta-balioa

Prezioa eta balioa

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 22 de Mayo 2026

Igandean Museoen Nazioarteko Eguna izan zen eta, ohikoa den bezala, gure inguruko museoek ekintza ugari eskaini zituzten. Horrez gain, lurraldeko museo guztien sarrera doakoa izan zen. Eta urtero bezala, Bilbo aldean bizi eta artea gogoko duten nire lagun eta ezagun gehienak Guggenheim museora joan ziren.

metalezko-basoan-barrena

Metalezko basoan barrena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 22 de Mayo 2026

RUTH ASAWA: ATZERA BEGIRAKOA. | Artista: Ruth Asawa. | Non: Bilboko Guggenheim museoan. | Noiz arte: Irailaren 13ra arte.

gernika-k-mugitzen-duen-guztia

'Gernika'-k mugitzen duen guztia

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 21 de Mayo 2026

Pablo Picassoren lana Bilboko Guggenheim museora eramateko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, eta, ezezkoa erantzun dioten arren, kolpean piztu da berriz ere koadroaren kokapenari buruzko debatea. Lur mugikorrak ditu oinarrian.

esther-ferrerrek-jasoko-du-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa-saria

Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 20 de Mayo 2026

Artistak arte garaikidearen berrikuntzan eginiko "ekarpen erabakigarria" nabarmendu du epaimahaiak, bai eta haren obrak nazioartean erdietsitako proiekzioan azpimarra egin ere. Uztailean emanen diote garaikurra.

veneziako-biurtekoa-giro-gatazkatsuan-ireki-da

Veneziako Biurtekoa giro gatazkatsuan ireki da

| 19 de Mayo 2026

Veneziako 61. Biurtekoaren maiatzaren 6ko aurre-irekieraren egunetik hasita, protesta eta ekintza ugari egin dira Arsenalen eta Giardinian, Errusiaren eta Israelen parte-hartzea salatzeko.

arantzazuko-argiztatzailea

Arantzazuko argiztatzailea

Enekoitz Telleria Sarriegi [BERRIA.eus]
| 18 de Mayo 2026

Xavier Alvarez de Eulatek Arantzazuko santutegian jarritako beirateek 70 urte izango dituzte aurten. Urteurrena kari, erakusketa bat jarri dute frantziskotarren komentuan: ‘Lux Vitae'. Argi egin diote fraide artistaren ibilbideari.

erronkariko-borlen-arrastoak

Erronkariko borlen arrastoak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 15 de Mayo 2026

'Muskoko' | Artista: Leyre Arraiza. | Non: Iruñeko Ziudadelan. | Noiz arte: Maiatzaren 24ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).