artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Amaya Suberbiola, Gabriele Muguruza eta Izaskun Araluzea saritu ditu aurten Ertibil lehiaketak

Irabazleen obrak ikusgarri jarri dituzte Getxoko Punta Begoñako galerietan, 'Ertibil Bizkaia 2025' erakusketan. Abuztuaren 31ra arte bisitatu ahalko dira.

amaya-suberbiola-gabriele-muguruza-eta-izaskun-araluzea-saritu-ditu-aurten-ertibil-lehiaketak
'Ertibil Bizkaia 2025' erakusketaren aurkezpena gaur, Getxoko Punta Begoñako galerietan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]
| 21 de Julio 2025

Sortzaile gazteen ibilbide artistikoa sustatzeko asmoz, Ertibil lehiaketaren 43. aldia antolatu du aurten ere Bizkaiko Foru Aldundiak. Gaur aurkeztu dituzte irabazleak: Amaya Suberbiolaren ST24019 (Metodos abreviados de teclado) margolanak jaso du lehenengo saria;Gabriele Muguruzaren Alkarren atzetik jolaska dabiltza tximistazko suge eskultura multzoari eman diote bigarrena;eta Izaskun Araluzearen Peppa marrazkiariegokitu zaio hirugarrena. Duela bi urte egin bezala, oraingoan ere Punta Begoñakogalerietan(Getxo, Bizkaia) jarri dituzte ikusgarri irabazleen obrak, eta, horiekin batera, lehiaketan parte hartu duten beste artista batzuen sorkuntzak ere ikus daitezke. Leire Aranberri, Maider Gonzalo, Ainhoa Lekerika eta Antton Goikoetxea artistenak, esaterako. Erakusketara sartzea doakoa da, eta abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik.

Ertibil Bizkaia 2025izendatu dute erakusketa, eta Punta Begoñako galerietakobigarren solairuan jarri dute. Artelanak dauden gelako leihoetatik Ereagako hondartza ikus daiteke, eta itsasoko olatuen hotsa entzun. Leihoen beste aldean dago, hain justu, Suberbiolaren margolana. Gelan sartu bezain laster pizten du ikuslearen arreta: kolore desberdinetako geruzak ditu, bereziki,arrosak, moreak eta urdinak. Geruza bakoitzaren irudia geometrikoa da, eta forma espresionistak eta marra arinak nahasten ditu bere teknikan. "Gailu mugikorrek" egunerokoan duten eraginaren inguruan pentsarazteko sortu zuen Suberbiolak lan hori."Lurralde bateko egoera ulertzeko eta garaian garaiko kezkak, ametsak eta ikusmoldeak adierazteko modu bat da artea", azaldu du Leixuri AgirrezabalagaBizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak.

Askotariko forma geometrikoak ditu protagonista Muguruzaren artelanak ere."Paper berjuratua, olio pintura eta metakrilatoa nahastu ditut, eta, hortik abiatuta, forma abstraktuak sortu", adierazi du artistak. Hiru eskulturak osatzen duteAlkarren atzetik jolaska dabiltza tximistazko suge lana: eskulturetako bi hormatik zintzilik daude, eta lerro gorriz eta berdez osatuta daude; hirugarrena, berriz, hormatik aparteago dago, eta lerro urdinak ditu protagonista."Eskulturak ez ezik, argazkiak ere uztartu ditut hiru objektu horiek osatzeko". Argazkien eragin hori lehen begi kolpeanantzematea, ordea, zaila da. Geometria oinarri hartuta, bi dimentsioko planoa hausten du artistak, eta, azkenean, errealitateak forma organikoak hartzen ditu paperaren gainean.

Muguruzari bezala, konposizioarekin eta mugimenduarekin jolastea gustatzen zaio Araluzeari. Kolorez beteriko marrazkia da Peppa, arkatzez egindakoa. "Formatu handian egin dudan lehenengo pieza da, eta horregatik aukeratu nuen, hain zuzen, lehiaketan parte hartzeko", esan du sortzaileak."Koadro horrek artea egiteko izan dudan eboluzioa erakutsi nahi du". Aurreko bi artelanekin konparatuta, errazagoa da Peppa izenekoan formak ezberdintzea: lore txiki bat irudikatu du artistak margolanaren ezkerreko aldean, eta horri begira dagoen ume bat eskuinekoan."Margolan txikiagoak egiteko ohitura dut, baina Peppa-k norabide aldaketa bat ekarri du nire ibilbidean", aitortu du Araluzeak. Mihisearen tamainak, hain zuzen, eragina izan du artistaren sorkuntzan: keinuak are gehiago zabaldu eta ireki behar izan ditu.

Emakumeak nagusi

Arrizabalagak jakinarazi duenez, emakumeen parte hartzea nagusitu da Ertibil lehiaketaren aurtengo aldian. Ertibil Bizkaia 2025erakusketa osatzen duten hamabost artelanetatik hamar emakumeek egindakoak dira. Leire Aranberrieta Idoia Leatxe artistek, gainera, arrakasta handiko abeslariak integratu dituzte lehiaketarako sortutakoartelanetan. Aranberrik eratutako3 Kissessoinu instalazioan, esaterako, Yoko Onoren, Laurie Andersonen eta La Zowiren ahotsak entzun daitezke aldi berean. Abesti bana kantatzen du bakoitzak: Kiss (1980) interpretatzen du Yoko Onok; Superman, Andersonek (1981); eta No lo ves, La Zowik. Chapelle Roan abeslaria da, berriz, Leatxek egindako eskulturaren protagonista. Artistaren izen bera du artelanak, eta eskulturaren eta erregistro performatiboaren arteko nahasketa bat da.

Obra horiek guztiak ez dituzte Getxon soilik erakutsiko. "Erakusketa ibiltaria izango denez gero, Bizkaiko beste hiru herritan bisitatu ahal izango da erakusketa hori. Derion, Basaurin eta Arrigorriagan, hain zuzen", azaldu du Arrizabalagak. Derioko Kultur Birikan izango da irailaren 1etik urriaren 13ra arte; Basauriko Ariz Dorretxera eramango dute gero, azaroaren 4tik 30era; eta Arrigorriagako Euskaldun Berria aretoan egongo da, azkenik, ikusgarri, abenduaren 1etik 30era."Gazteen sormena bultzatzeaz gain, bizkaitar guztiei arte garaikideaz gozatzeko aukera eman nahi diegu. Uste dugu kultura horretarako dela, eta belaunaldien arteko elkarrizketak sortzeko bidea ere badela".

ertibil-bizkaia-2025

Ertibil Bizkaia 2025

Exposición colectiva

Kultur Birika (Derio, Bizkaia)

Desde el 01 de Septiembre 2025
Al 13 de Octubre 2025


azkenean-hondartza

Azkenean hondartza!

Claude Nori

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 19 de Julio 2026

aretxaga-miribilla

Aretxaga-Miribilla

Andoni Euba

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 29 de Abril 2026
Al 12 de Junio 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 26 de Noviembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 de Junio 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 de Junio 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 de Junio 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).