artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

UNESCOko zuzendari nagusi berria, Khaled El-Enany, minaz beteriko lurraldera iritsi da.

Egiptoko ministro ohia egoera ekonomiko larri bati egin beharko dio aurre, testuinguru geopolitiko oso tentsionatuan.

unescoko-zuzendari-nagusi-berria-khaled-el-enany-minaz-beteriko-lurraldera-iritsi-da
Meskita baten hondarrak Jabalian, Gaza, 2025eko otsailean. Arg/ Jaber Jehad Badwan.

| 22 de Octubre 2025

2016tik 2022ra Egiptoko Antzinateen eta Turismoaren ministro izan zen Khaled El-Enany (1971n jaioa) UNESCOren zuzendari nagusi izateko proposatu du erakundeko kontseilu exekutiboak. Kontseilu honek nazioarteko erakundearen erabakiak hartzeaz gain, aurrekontua betearazteaz ere arduratzen da. Liga Arabiarraren babes zabala jaso ondoren, Khaled El-Enany hautatua izan da barneko hautagaiaren aurrean: Kongoko Firmin Édouard Matoko, UNESCOko zuzendariorde ohia.

Montpellierreko (Okzitanha) unibertsitatean ikasi zuenetik frantses hiztun bikaina den El-Enanyk Estatu frantsesaren babesa lortu du, eta 2024ko irailean Ohorezko Legioa jaso zuen (zaldun mailan). Bere hautaketa azaroaren 6an berretsi beharko du UNESCOren 193 kideak biltzen dituen konferentzia orokorrak, Samarkandan (Uzbekistan). Orain arte, azken horrek beti jarraitu izan ditu kontseilu exekutiboaren gomendioak. Hala bada, UNESCO sortu zenetik mundu arabiarretik datorren lehen zuzendari nagusia izango da.

Khaled El-Enany kritikatua izan zen Egipton ministro izan zen garaian, gune arkeologikoen (nekropoli zaharrak) suntsiketengatik eta jarrera autoritarioagatik, baina, diotenez, bere ibilbidea ezin egokiagoa legokeela kargu horretarako. UNESCOren hizkuntza ofizialetako bat den arabieraz gain, ingelesa eta frantsesa menperatzen ditu, arkeologoa da formazioz, eta hainbat museo handitan zuzendaritza lanetan aritu da, besteak beste Kairoko Egiptoko Museoan (2015–2016). 2024tik, Turismo Kulturala sustatzeko Munduko Turismo Erakundearen enbaxadore berezia da. Hauteskunde kanpainan adierazi zuen "hezkuntza eta zientziak" izango zirela bere lehentasunak, eta UNESCOren ekintzak ez zirela ondare kulturalean mugatu behar. Era berean, erakundearen egonkortasun ekonomikoa sendotu nahi du, finantzaketa pribatua bilatuz, besteak beste.

Zuzendari nagusi ardura utzi berri duen Audrey Azoulayk dagoeneko jorratu zuen finantzaketa sistemaren arazoa, AEBek eta Israelek UNESCO utzi zutenetik 2019an. 2023an, AEBen itzulerak UNESCOra egoera ekonomikoa hobetu zuen, Washingtonek zuen 640 milioi dolarreko zorra ordaintzen hasi baitzen. Baina, 2025eko udaberrian Donald Trumpek iragarri zuen AEBek UNESCO berriz utziko zutela, eta horrek krisia egoera berriro ireki du. Horri gehitu behar zaio Nikaraguaren iragarritako irteera, UNESCOk oposizioko egunkari bati saria eman diolako. UNESCOk ez du adierazi AEBek 2026 amaiera baino lehen ordaindu beharreko zor osoa zenbat den: 2023an bueltatu zirenean 34 milioi dolar ordaindu zituzten, eta Joe Bidenek (aurreko lehendakariak) 150 milioi dolar urtero emateko konpromisoa hartu zuen zorra arintzeko, UNESCOko ordezkaritza japoniarrak proposatutako finantza plan baten bidez.

Erronka ugari aurrean

Zuzendari nagusi berriak azken bost urtetatik datorren eta luzatzen den krisi bat kudeatu beharko du, testuinguru geopolitiko oso konplexuan: Ukraina eta Palestinako gerra egoerak tarteko. Azken urteetan, UNESCOk kritika gogorrak jaso ditu Israelen eta AEBen aldetik, eraginkortasunik eza eta Israelen aurkako joera, baita antisemitismoa ere, leporatuta. UNESCOren organoek hainbat erabaki hartu dituzte Gazako eta Zisjordaniako ondare guneei buruz, eta Israelek erabaki horiek salatu ditu. 2025eko udan, AEBetako administrazioak UNESCO salatu zuen "agenda globalista eta ideologikoa" zabaltzeaz, eta Palestinak 2011n kide estatusa onartu zenetik "Israelen aurkako erritolika" sustatzeaz.

Audrey Azoulayk finantzaketa iturriak dibertsifikatzea lortu badu ere, UNESCO oraindik ahul dago, eta hainbat erronka ditu aurrean: ondare kulturalean eta naturalean ondorioak dituen klima aldaketari, zientziaren aurkako diskurtsoen hazkundeari eta bere rol diplomatikoa kolokan jartzen duten ahotsei aurre egin behar dielako. UNESCOk nazioarteko hitzarmenak errespetarazteko dituen zailtasunak Ukraina, Gaza, Sudan edo Yemengo ondarea eta jakintza guneak babesteko, zuzendari nagusi berriaren erronka nagusietako bat izango dira.

Jatorrizko bertsioa: JdA


macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 17 de Julio 2026
Al 18 de Octubre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

airearen-harea-erlojua

Airearen harea-erlojua

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 10 de Enero 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).