artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mikel R. Nietoren eta Illart Alkortaren igelen kantuek Tabakalerako eskailera blaituko dute

Instalazioaren hiru aktibaziok publikoari sortzaileen eskutik soinu-ekosistema horretan murgiltzeko aukera emango diote, soinuaren, entzutearen eta ingurunearen arteko harremana aztertzeko

mikel-r-nietoren-eta-illart-alkortaren-igelen-kantuek-tabakalerako-eskailera-blaituko-dute
Scala 2. Arg/ Tabakalera

| 5 de Febrero 2026

Tabakalerak Brekekekex, ko-ax, ko-ax! aurkeztu du, Mikel R. Nietoren eta Illart Alkortaren soinu-instalazioa, zentroko eskailera nagusia entzute aktiborako espazio bihurtzen duena. Obra sistema sintetiko-ekologiko bat da: igelen kantuaren grabazio errealak abiapuntutzat hartu eta soinua sintetizatzeko prozesuen bidez eraldatzen ditu, etengabe eboluzionatzen doan ingurune akustiko bat sortzeko.

Instalazioaren izenburuak igelaren kantuari egiten dio aipamena Aristofanesen Igelak (K.a. 405) komedian dagoeneko agertzen den onomatopeia baten bidez soinu horien dimentsio historikoa eta kulturala azpimarratzeko. Orain Tabakaleran aurkezten den proiektu hau 2025eko udaberrian hasi zen, Donostiako Igeldo-Igara inguruko putzu eta hezeguneetan egindako grabazioekin. Bertan, hegoaldeko igelaren (Hyla meridionalis subsp. synthetica) kantuaren patroiak eta ingurunearekiko haien soinu-portaerak aztertu zituzten artistek.

Instalazioak ardatz duen ikerlanak espezieari buruzko aurretiko azterlanak hartu ditu erreferentziatzat, haien artean Madeleine Pailletek 1970eko hamarkadan egindakoak, kantua aktibatzen duten ingurumen-baldintzak —egutegia, ordutegia, tenperatura edo hezetasuna— baita banakoen arteko sinkronizazio-prozesuak eta koruen eratzea ere aztergai hartuta.

Printzipio biologiko horiek Tabakalerako espazio arkitektonikora ekarri dira etengabe erantzuten diharduen eta modulatzen doan sistema baten bidez. Instalazio bat da horren emaitza, bisitariek soinu-organismo gisa ulertzen dutena; organismo honen patroiak aldatu egiten dira denboran zehar, eta horrek bestelako entzute-esperientzia sorrarazten du bisita bakoitzean.

Nietok eta Alkortak azaldu dutenez, "Entzuten duzun korroka hots bakoitzak igelaren soinua adierazten du, pertzepzioari, errealitateari eta gure entzumenak ingurune naturalarekin duen harremanari buruz hausnartzeko aukera ematen duen soinu-objektu bat. Entzuteak espazioan hedatzen den soinu-ekosistema zabalago batean parte hartzea dakar."

Proiektuan Team Open Acoustic Devices, Aranzadi Zientzia Elkartea eta 11 Hamaiketako Kultur Elkartea dira kolaboratzaileak. AudioMoth gailuekin egindako grabazioetatik eta SuperCollider-ekin sintetizatutako soinuetatik abiatuta egin da instalazioa.

Instalazioa Tabakalerako eskailera nagusian egongo da, 2026ko otsailaren 12tik uztailaren 26ra, zentroaren ohiko ordutegian.

Aktibazioak gaueko ordutegian

Tabakalerak instalazioaren hiru aktibazio antolatuko ditu gauez (otsailak 12, apirilak 24 eta ekainak 12), proiektuak igelen soinuak nola errepikatu, imitatu, sintetizatu eta abstraitzen dituen erakusteko. Zentroa, salbuespen gisa, ohiko ordutegitik kanpo irekiko da, eta testuinguru espezifiko bat eskainiko du soinuaren, entzutearen eta ingurunearen arteko harremanari buruz hausnartzeko. Jarduera irekiak dira publikoarentzat, aldez aurretik izena emanda, eta ez da behar aldez aurreko ezagutzarik ez eta ekipamendu berezirik ere parte hartzeko. Izen-ematea Tabakaleraren webgunean edo Zentroko Informazio Gunean egin ahal izango da.

Artistei buruz

Illart Alkorta Andoaga (Donostia, 1978) musikaria eta ingeniaria da, Akustikako Zientzietan Masterra. Denbora errealean erreakzionatzen duten eta soinuaren eta teknologiaren bidez adierazten diren sistema konplexuak garatzen ditu. Dantzako Huts obran kolaboratu du, eta gaur egun Olatz de Andrés koreografoarentzat konposatzen dihardu.

Mikel R. Nieto (Donostia, 1980) soinu-artista eta ikertzaile independentea da. Bere praktikak landa-grabazioak proposamen fonografiko erradikal bihurtzen ditu, eta ekintza politiko eta estetiko gisa aztertzen du entzutea. Soinu Artearen Masterreko irakaslea da Bartzelonako Unibertsitatean.

Scala proiektua

2021az geroztik, Scalak soinu-esperimentaziorako espazio bihurtzen du Tabakalerako eskailera nagusia, arkitekturaren eta entzutearen arteko hartu-emana aztertzen duten artisten eskutik. Aurretik, Niño de Elche, Maialen Lujanbio, Garazi Navas eta Carlos Casas bezalako sortzaileek bihurtu izan dute igarobide hau kontenplaziorako eta murgiltze-esperientziarako gune, soinua, publikoa eta espazioa uztartuta.



hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 24 de Enero 2027

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).