artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gonzalo Etxebarria: "Ihesak deserrotze bat eragin dit, baina artea baliatu dut erroak berriz egiteko"

Bilbon handitu zen Gonzalo Etxebarria, eta, Debako arte eskolatik pasatu ondotik, Zuberoara joan zen errefuxiatu, egoera politikoak bortxaturik. Uztaro kolektiboa sortu zuen, eta bertatik arte sare herrikoi bat bultzatu.

gonzalo-etxebarria-ihesak-deserrotze-bat-eragin-dit-baina-artea-baliatu-dut-erroak-berriz-egiteko
Gonzalo Etxebarria margolaria bere tailerrean, martxoaren 25ean. PATXI BELTZAIZ

31 de Marzo 2026 | Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]

Mendikotako elizarenparean (Zuberoa) du tailerra Gonzalo Etxebarriak (Bilbo, 1954). Uztaro kolektiboa sortu ondotik egonkortu zen han. Tailer barnak artista baten etxearen itxura eta giroa du. Solasaldia eta argazki saioa girotzeko, France Musique irratiko musika klasikoa jarri du tindatzaile mustatxadunak. Etxetxoaren gaineko partean, berriz, Petteari da lanean, Gonzaloren semea. Sabaia hark egin afixaz emokatua da. Kafea esku artean hartu ondoan jaitsi da beheitiko partera, eta argazki saioa pintzelen, paperaren eta tindu ontzien artean egin du Etxebarriak. "Hau tortura hutsa da" erran du, irriz. Baina hortik gutira, argazki saioa finitzen ari zela, bere azken obrak erakutsi nahi izan ditu. "Artistaren egoa beti gailentzen da, eta posible litzateke ene azken taulen aitzinean argazkia ateratzea?". Argazkilariak baiezko keinua egin dio buruarekin, eta kolpez atera ditu tindatu azken obrak. Bata bertzearen ondoan eman ditu tailerreko apal nagusiaren kontra, eta haiei begira jarri da irriz, besoak gerrian emanik. "Hauek dira ene azkenak" erranez itzuli zaio kazetariari.

Zure azken obrak atera dituzu. Erakusketa bat prestatzen ari zara?

Barkoxen eginen dut erakusketa bat apiril hondarrean, eta hauek dira nire azken obrak [besoa luzatuz erakutsi ditu]. Barkoxe Bizi elkartearekin ari naiz erakusketa lantzen, eta izugarri kontent naiz.

Non inspiratu zara obra hauek egiteko?

Ideiak atzemateko arrangurak nituen, eta azkenaldian hauenatzemateko iturri gehigarri bat izan behar dut. Iaz, Eliane Hegiapalen argazkiak erabili nituen Mozorro erakusketa egiteko. Azkenaldian, planoak eta koloreak landu ditut paisaiekin batera. Kolore guti erabiltzen ditut, eta oro har beti berak dira: Prusiako urdina, Indiako horia,karmin gorria, zuria eta beltza.

Noiztik hasi zara kolore horiek bakarrik erabiltzen?

Autodidakta naiz, eta, gauza batek beste batera eraman nauenez, konturatu naiz pintura hizkuntza bat delaeta horren arabera jokatu behar dela. Obraren gibela eta sakontasuna lortzeko erabiltzen ditut kolore horiek, niretzat egokienak baitira bi aldaera horiek lantzeko.

Zer koloretara jotzen duzu errazen obra bat egiteko?

Kolore biziak maiteditut. Azken obretan urdina baliatu dut, eta, bidez batez, urdin gama guziak baliatu izan ditut ene ibilbidean. Obrei kontrastea eta argia emateko, gorriaren gama guziak xerkatu eta landu ditut luzaz, baita horiarenak ere. Bestalde, leiho ttipi batzuk eman ohi ditut, obraren gai nagusiaz gain beste gai batzuk sartzeko. Leiho horiei esker, elementu gehigarri bat eman diezaiokezu tindulanari. Argi dut ez dudala hutsetik sortzen: inguruko lanez etabizitzaren zikloez baliatzennaiz inspirazioa atzemateko.

Tindua ikasteko zikloa Debako arte eskolan hasi zenuen, ezta? Jorge Oteiza ere gurutzatu omen zenuen...

Arribatu nintzelarik, Oteiza jadanik joana zen, baina hark sortu zuen arte eskola. Laborategi horretatik pasatu baizik ez nintzen egin. Guillermo Andonegirekin eta Iñaki Alvarezekin ibili nintzen, eta bakoitzak xerkatzen genuen gure egiteko manera. Hori izan da garrantzitsuena niretzat. Artean gauzak egin behar dira, eta, nola ez, inguruan egiten dena behatu.

Beraz, zure artea egiteko garai bateko artista frankori so egin diezu?

Anitz markatu ninduen Gaur kolektiboak, Jose Luis Zumeta, Jose Antonio Sistiaga eta Rafael Ruiz Balerdi tartean zirela. Aitzindariak izan ziren, eta biziki garrantzitsuak izan zaizkit ene ibilbidean. Egile handiak ezagutu baino lehen, haurtzaroa Bilbon iragan nuen. Anaia biziki tinduzalea zen, eta lehen aldikotz hamasei urterekin hasi nintzen galerietan obrak harekin so egiten. Kulturarako zaletasuna familiarengandik jaso nuen:pribilegiatua naiz horren aldetik.

Gaztaroan, berriz, militantzia politikoan sartu zinen.

Debako arte eskolako zikloa finitu ondotik, Bilbora itzuli nintzen. Laia alderdian sartu nintzen, eta han eman nituen militantziarako lehen pausoak. Santutxuko liburu denda batean lan egiten nuen paraleloki. Garai bertsuan Joseba Sarrionandia arrastatu zutela oroitzen naiz, eta 1980ko abenduan muga pasatu nuen. Ondotik Parisera joan nintzen, eta Gironde eskualdean ere lan egin nuen mahatsa biltzen. 1983an finkatu nintzen Zuberoan.

Ihesak presentzia handia ukan du zure bizian. Sorkuntzan ere eragin du faktore horrek?

Ihesak deserrotze bat eragin dit, baina artea baliatu dut erroak berriz egiteko. Halako momentuetan bizitzen segitu behar duzu, edo, bestenaz, erortzen zara. Halakoetan, sorkuntza motor motibagarria izan zait, etaihesak sortzeko motibazioa eragin dit. Ez da ene obretako gai bat izan, baina tindatzeko bultzatu ninduen egoerak.

Pentsa daiteke Parisko ekosistema kulturalak ere gauza anitz ekarri zizkizula.

Ikaragarrizko aberastasun kulturala ezagutu nuen han. Betiko markatu ninduen Jean Fautrier arte modernoetako margolariak. Gauza organikoak baliatzen zituen tindulanak egiteko tenorean.

Eta nolaz joan zinen Gironde eskualdera ondotik?

Mahastietan lan egiteko joan ginen, baina han esplotatuak ginen. CGT sindikatuan sartu nintzen, eta hango sindikalista batek erran zidan lanaren banaketan ez zela erromatar garaitik deus aldatu. Nobleek zituzten gazteluak, eta besteguziak esklaboak ginen. Gaztelu inguruetako jende batek ez zuen ez argirik ezta urik ere oraino!

Eta handik Zuberoara joan zinen?

Lehen aldikotz 1979 inguruan Joseba Sarrionandiarekin maskaradak ikustera etorri nintzen Barkoxera. Zuberoa eremu aski azkarra zela ikusi nuen, kulturalki indartsua nolazpait. 1983an finkatu ginen Barkoxen, etxe bat alokatuz. Ondotik etorri zen Uztaro kolektiboaren sorrera. Mauleko jauregiaren nagusia ikustera joan ginen, eta hark lokal bat eman zigun. Jende ona gurutzatu nuen garai hartan.

Nolako panorama kulturala zen Zuberoan? Nola integratu zinen sare hartan?

Harritu ninduen jendeak gauzei nola behatzen zien, begirada zer maneratan pausatzen zuten. Jende guzia mareatzen dut erranaldi horrekin, baina hala sentitu nuen nik. Enetzat aise izan da gauzak eraikitzea jendea jiten zelako gure proiektuak ikustera. Garai hartan, Argilo elkartean, beste errefuxiatu politikoekin batera —Jose Alberdi tarteko—, Pitxu alfer haundia film ttipiaren hondoa eta paisaiak egin nituen. Momentu hartan ene buruari erran nion Zuberoan eroso bizi nintzela, ontsa nintzela. Sorkuntza egiteaz gain, lan ttipiak egiten hasi nintzen laborariekin; haien laguntzailea nintzen funtsean. Haiekin egoten nintzen, eta jendea ezagutzeko tresna ezin hobea izan zen.

Uztaro sortu zenutelarik, zer motatako publikoa hurbiltzen zitzaizuen?

Denetarik etortzen zen, baina ez dut behin ere azalpenik eman behar izan; errespetuz jokatu du jendeak. Laborariak, irakasleak eta artistak jin zitzaizkigun. Baina, halere, erran dezagun jende progresista zela, oro har.

Arte sare herrikoi bat sortu duzue denborarekin. Hautu kontziente bat izan da arte instituzionaletik kanpo gelditzea?

Demagun instituzioengandik ongi pagaturik bizi nintekeela, baina jendearen sostengurik ez banu, zer gertatuko zen? Niretzat, kasu horretan arteak ez du funtzionatzen.

Horrekin adierazi nahi duzu elite batek gidatzen duela artea?

Ez dut ukatzen puntako gauzak egiten direla, baina elite bat dago artean, eta horrek inposatzen du estetika jakin bat. Non dago sorkuntza, zer funtzio betetzen du? Nireobra baliagarritzat jotzen ez den arteankokatzen da, eta espero dut horretan segituko duela. Historian, betidanik, baliagarria denareneta baliagarri ez denarenarteko bereizketa egin da, eta dikotomia hori Voltairerengan eta Ravelengan ikus daiteke, adibidez. Atzematen dut, egun, baliagarrianbakarrik bizi garela.

Baliagarritzat jotzen denasosez lagundua baita? Guggenheimen erakusten dena da baliagarritzat jotzen dena zuretzat?

Joan den aldian Guggenheimera joan nintzelarik, jendez lepo zegoen, eta ondoko karriketako galeriak hesten ari zirenpixkanaka. Oro har, jendea museora doa argazkiak hartzera eta paseatzera, eta ez du bortxaz momentu intimorik sortzen obrekin.

Eta, oro har, museo anitzen gibelean erakunde pribatuak kokatzen ari dira.

Bai, eta estetika jakin baten inposaketazaritu behar badut, Francois Pinault industrialaren museoetako obrek markatu naute azkenaldian. Venezian ireki zuen museo bat, eta berriki Parisko Merkatarien Burtsa erosi du obra batzuk erakusteko. Harritu nau milioika kostatu den eraikin batean paper bat bi txintxetarekin ematea bakarrik. Kontzeptu jakin bat sortu dute, eta hautatzen dute arau estetikoa zein izanen den. Eta, gainera, obra horiek unibertsalak balira bezala saltzen dituzte, baina beren botere eta harreman piramide hori ez dute hausten: artearen jauntto berriak dira.

Baina, aldi berean, sekulako obrak erakutsiak izan daitezke halako lekuetan, ezta? Kontraerrana da.

Sekulako obrak izan daitezke bertan, bai. Adibidez, Damaris Panen obra bereziki maite dut, baina BMW taldearen saria irabazi berri du, eta horrek zirkuitu oso bat irekiko dio. Artearen merkatu sistemak zenbaitzuk behar ditu, eta ez du jende sobera behar, ez baititu denak biltzen ahal. Nik sinesten dut denak artistak izan gaitezkeela baldin eta hezkuntza artistikoa ukaiten dugun.

Irakasle zinelarik, entseatu zinen sentsibilitate artistikoa transmititzen?

Sorkuntza helburu hartuta tailerrak egin izan ditut hemen, eta horrez gain kolegioetan artea irakasten nuen. Aspe ibarreko kolegioan nintzen, baita Atharratzekoan ere. Izugarriko esperientzia izan da irakaskuntza niretzat. Nahi nuen guzia egin nuen! Hezkuntza programa minimoki segitzen nuen, baina, adibidez, ikasleei erraten nien etxetik janaria ekartzea horrekin eskultura baten egiteko! Ene kabuz egiten kapable ez nintzena ikasleekin egiten nuen.

Ibilbide hori guzia eginik, aurten 72 urte dituzu. Nola ari zara zahartzen?

Zenbat aldiz lehen baino nekezagoa zait gauzak konprenitzea. Ni espresionismoan naiz oraino: ez naiz minimalismoan eroria. Anitz aberasten naute besteen lanek, eta, krisi garaian bagaude ere, sorkuntzak segituko du.


an-nima

An¿nima

Txuspo Poyo

Azkuna Zentroa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 19 de Febrero 2026
Al 17 de Mayo 2026

ra-asensi

Ra Asensi

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 10 de Febrero 2026
Al 12 de Abril 2026

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

gasteizeko-zas-kulturrek-2026ko-deialdiak-zabaldu-ditu

Gasteizeko Zas Kulturrek 2026ko deialdiak zabaldu ditu

| 1 de Abril 2026

Arabarekin lotutako sorkuntza babesteko lau bide bildu ditu irekiera bakarrean. 5m2, Hospitalarios, Trashumantes eta Anglo deialdiek maiatzaren 1era arte izango dute aurkezteko epea, eta esparru komun bat eratzen dute arte-prozesuak laguntzeko, ikerketak hartzeko, lanak zirkulazioan jartzeko eta auzoari lotutako esku-hartze bat aktibatzeko

elena-asins-kubon

Elena Asins, Kubon

26 de Mzo | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

ELENA ASINS. EGITURA, ESPAZIOA, DENBORA | Noiz arte: 2026ko maiatzaren 24ra arte. | Non: Kubo espazioan, Donostian.

oinarrizko-eta-oinarrizko

Oinarrizko eta oinarrizko

26 de Mzo | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Ez da gertatzen zaidan lehen aldia: lege bat euskaraz irakurtzen hasi eta gaztelaniazko testura salto egin behar izatea, ez nire euskara maila kaskarra delako, baizik eta itzulpena hain delako penagarria, tarteka zentzua ere galtzen baitu.

eitbk-eta-artium-museoak-maripuri-herrerori-eta-esther-ferrerri-buruzko-dokumentalak-aurkeztuko-dituzte-artistekin-batera

EITBk eta Artium Museoak MariPuri Herrerori eta Esther Ferrerri buruzko dokumentalak aurkeztuko dituzte artistekin batera

| 24 de Marzo 2026

Artium Museoak, Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumentalak aurkeztuko ditu datorren ostegunean, martxoak 26, 18:00etan. Lan horiek iaz museoak eta EITBk publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan elkarlanean lan egiteko sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren esparruan ekoitzi dira.

katalogo-arrazoinatuak-aro-digitalean

Katalogo arrazoinatuak aro digitalean

| 21 de Marzo 2026

Katalogo arrazoinatua artista batek sortutako obra ezagutu guztien bilduma da. Urte gutxitan, horien digitalizazio masiboak nabarmen hobetu du haien erabilera. Hala ere, digitalizazioak erronka berriak ere ekarri ditu.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).