artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

'Nāfidha. Magreb irudikatua' programak aurrera jarraitzen du maiatzean eta ekainean, Tabakaleran

Fermin Muguruzaren komisariotzapean, soinuaren, zinema dokumentalaren eta ikuspegi politikoaren bidez migrazioa, memoria eta erresistentzia kulturalaren inguruko begirada eskainiko da maiatzaren 5etik 24ra.

nafidha-magreb-irudikatua-programak-aurrera-jarraitzen-du-maiatzean-eta-ekainean-tabakaleran

| 7 de Mayo 2026

Tabakalerak Nafidha. Magreb irudikatua jarduera sorta abiatu zuen joan den martxoan, Magrebeko eta Ipar Afrikako sorkuntza garaikidera hurbiltzeko asmoz, eta programazioak jarraipena izango du datozen asteetan, ekainaren 14ra bitarte.

Maiatzaren 5etik 24ra, Fermin Muguruzak komisariatu duen Ireki leihoak proiekzio programa eskainiko da Erakusketa-aretoan. Bere ekarpena sorkuntza garaikidea kontakizun ofizialak zalantzan jartzeko eta narratiba hegemonikoetan arrakalak irekitzeko tresna gisa ulertzen da. Nāfidha programarekin bat eginez, Ireki leihoak-ek bestelako memoria batzuk aktibatzeko borondatea partekatzen du, sarritan historia instituzionaletik kanpo geratzen direnak. Next Music Station (Fermin Muguruza) serie dokumentalaren Morocco, Tunisia, Egypt eta Lebanon atalak hartuko ditu programak, baita Checkpoint Rock - Kantak Palestinatik (Fermin Muguruza eta Javier Corcuera) dokumentala ere.

Maiatzaren 20an, 19:00etan, Next Music Station: Tunisia atala proiektatuko da, eta, ondoren, filmeko protagonista Badiaa Bouhrizi artista tunisiarrarekin solasaldia egingo da.

Hurrengo egunean, maiatzak 21, Badiaa-k kontzertua emango du Kutxa Klubean, 20:00etan (sarrera: 10 €), Kutxa Fundazioarekin lankidetzan.

Memoria eta erreparazioa

Maiatzeko programazioak bestelako proposamenak ere hartuko ditu. Hasteko, maiatzaren 6an, 19:00etan, Gazteria, migrazioa eta subiranotasun narratiboa: nork kontatzen du Maroko gaur egun? mahai-ingurua egingo da. Bertan Z belaunaldiak Marokon dituen erronka sozial, ekonomiko eta identitarioak ikusarazteko eta zalantzan jartzeko komikia eta argazkigintza funtsezko tresna bihurtu ote diren aztertuko dute Soraya Aybar Laafou kazetariak eta Zineb Koutten eta Zainab Fasiki sortzaile marokoarrek.

Halaber, maiatzaren 8an, 18:00etan, Tabakalerako Erakusketa-aretoan Alshams ekimena aurkeztuko da, Medialab Tabakaleraren eta Villa Salia proiektuaren arteko lankidetzari esker garatua. Proiektuaren ardatz nagusietako bat zaurgarritasun egoeran dauden kolektiboak ikusaraztea eta haien ahotsak zabaltzen laguntzea da.

Bestalde, maiatzaren 13an, 19:00etan, Tania Safura Adam ikertzaileak hitzaldia eskainiko du, Archivo Interrumpido: Espainia Beltzetik Artxibo Beltzetara, edo nola konpondu etorkizuna izenburupean. Safura Adamek erreparazioa izango du hizpide, ondare kolonialen aurrean memoria eta artxiboa zeharkatzen dituen praktika kritiko gisa planteatua, eta Artxibo Beltza proposatuko du, existentzia beltzak berhumanizatu eta birdefinitzeko espazio gisa.

Identitatea eta migrazioa: artxibo komunitarioa

Maiatzaren 26tik ekainaren 14ra, Harrotu ileak kolektiboak identitatearen eta migrazioaren inguruko programazioa aurkeztuko du. Nabil Aniss eta Lucia Feuillet artistekin elkarlanean sortutako In this night before I go out (Atera aurreko gau honetan) bideo-instalazioa izango da ikusgai erakusketa-aretoan, Diwan artxiboaren web-plataformarekin batera. Pieza horiek taldeak eraiki duen artxibo komunitarioaren parte dira, eta memoria, gorputza eta sorkuntza artistikoa abiapuntu hartuta, migrazio-esperientzia kontatzeko modu berriak esploratzen dituzte. Maiatzaren 29an, 18:30ean, lan kolaboratibo honetan parte hartu duten kideek aurkezpen publikoa egingo dute.

Azkenik, ekainaren 3an, 19:00etan, Erakunde irekiak, porotsuak. Bitartekaritza- esperientziak kultur erakundeetan topaketa egingo da, kultur erakundeak pertsona guztientzat —bereziki zaurgarrienak direnentzat edo kultura-testuinguruetan ohikoak ez direnentzat— irekiagoak eta abegikorragoak nola bihurtu aztertzeko eta proposamenak partekatzeko.

Ekitaldian Le Centquatre-Paris guneko, Bartzelonako Fabra i Coats zentroko L'Ordit – Cultura, Educació i Territori ekimeneko eta Al'Akhawat kolektiboko ordezkariek parte hartuko dute.


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 15 de Mayo 2026
Al 04 de Abril 2027

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Julio 2026
Al 12 de Octubre 2026

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 12 de Octubre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).