artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Night Driver, Jasper Johns-en atzerabegirako bat Guggenheim Museoan

Erakusketa osatuak Jasper Johnsen 1960ko marrazki batetik hartu du izenburua eta ehun eta berrogei obra inguru aurkezten ditu, besteak beste, pinturak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, artista-liburu bat eta eszenografia bat.

night-driver-jasper-johns-en-atzerabegirako-bat-guggenheim-museoan

| 28 de Mayo 2026

1954 eta 1955 artean, Jasper Johnsek aurretik egina zuen lana suntsitu eta bere lehenengo AEBko bandera margotu zuen. Horrela eman zien hasiera bere lan ikonikoetako batzuei, pop arteari aurrea hartuta eguneroko gaiak irudikatzen dituzten zeinuak eta elementu lauak erakusten dituztenei.

Jasper Johnsen obrek, erretorika espresionistetatik urrun, artearekiko hurbilketa ironikoa eta neurritsua dute ezaugarri, baina badute karga emozionala ere. Minimalismoaren eta arte kontzeptualaren aitzindaritzat hartzen dira.

Guggenheim Bilbao Museoak Jasper Johns: Night Oriveraurkezten du, gure garaiko artista gailenetakoa den Jasper Johnsi eskainitako atzerabegirako garrantzitsua. Erakusketak BBVA Fundazioa du babesle, Guggenheim Bilbao Museoaren Babesle Estrategikoa 1997az geroztik.

Erakusketa honek Jasper Johnsen 1960ko marrazki batetik hartu du izenburua: Night Driver, artistaren hitzetan sentimendu pertsonaletan oinarritutako bere aurreneko lana. Ehun eta berrogei artelan inguru erakusten dira -tartean pinturak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, artista-liburu bat eta eszenografia bat- kronologikoki aurkeztuta, Johns behin eta berriro itzultzen baita aztergai dituen gaietara. Bestetik, aurkezpen honetan, bereizi egin dira pinturak eta eskulturak paper gaineko lanetatik.

Jasper Johns Augustan (Georgia, Ameriketako Estatu Batuak) jaio zen 1930ean. Hego Carolinan hazia eta hezia, 1953an, New Yorken ezarri eta han jarraitu zuen bere heziketa. Laster, Robert Rauschenberg artistaren, John Cage konpositorearen eta Merce Cunningham koreografoaren lagun handia egin zen, eta elkarrekin sakonetik berritu zuten beren herrialdeko eszena artistikoa.

1954 eta 1955 bitartean, Johnsek aurretik egina zuen lana suntsitu eta bere lehenengo bandera amerikarra margotu zuen, eta horrela eman zien hasiera hainbesteko ospea ekarri zioten lan ikonikoetako batzuei, zeinu eta elementu lauen irudiak (zenbakiak, letrak, ituak eta mapak) erakusten dituztenei. Pop artearen aitzindaritzat hartuak izan dira lanok, eguneroko gaiei heltzen dietelako ez ezik, erraz antzeman daitezkeen motiboakjorratzen dituztelako ere. 1958an, lan horiekin Leo Castelli galerian egin zuen erakusketari esker, berehala bihurtu zen artista famatu, eta han ikusgai jarritako artelanetako hiru MoMAk erosi zituen.

Garai horretan, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, Marcel Duchampekin ere izan zuen harremana Johnsek, eta haren lanak eta pentsamoldeak eragin erabakigarria izan zuten berean. Erakusketak, jarraian, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan Johnsek egindako lanak biltzen ditu, besteak beste: gurutzatutako bilbez eraikitako pieza abstraktuak; garai desberdinetako beste artista batzuen erreferentzia edo aipu bisualez jositako piezak; lau urtaroei buruzko saila; eta emakume baten aurpegia abiapuntu duten lanen multzoa, begiak, sudurra eta ezpainak eremu laukizuzen baten ertzerantz grabitatzen irudikatzen dutenak. Erakusketari amaiera emateko, 1990 eta 2000ko hamarkadetako Johnsen sorkuntzen aukeraketa bat bildu da. Garai horretan, artistak bere gai ikonikoetako batzuk berrikusi eta ideia berriak esploratu zituen, besteak beste, Katenariak(Catenary) sailean.

Jasper Johnsen obrek, erretorika espresionistetatik urrun, artearekiko hurbilketa ironikoa eta neurritsua dute ezaugarri, baina badute karga emozionala ere. Minimalismoaren eta arte kontzeptualaren aitzindaritzat hartzen dira. Sarritan zentzu alegorikoan interpretatzen diren arren, bere sorkuntzak informazio biografikoz -zenbaitetan agerikoa ez bada ere-, ideia filosofikoez eta analisi metalinguistikoez beteta daude. Dena den, bere alderdi intelektual eta hermetiko hori gorabehera, artistak ez dio uko egiten irudiek eta pinturek duten indarrari.

Argazkian, Ezkerretik eskumara:Enrique Juncosa, Arte-arduraduna; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Rafael Pardo, BBVA Fundazioaren Zuzendaria; Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia.


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 14 de Febrero 2026
Al 31 de Diciembre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 15 de Mayo 2026
Al 04 de Abril 2027

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 de Septiembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 de Septiembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

museo-bat-eraikitzea-erakusketetatik-harago

Museo bat eraikitzea erakusketetatik harago

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 24 de Agosto 2026

Zazpi urte eta erdi daramatza Beatriz Herraezek Artium museoaren zuzendari. Bilduma artistikoa erdigunean jarri, dokumentazio eta artxibo lana indartu, eta arte garaikidearen kontakizun kritiko bat osatu du.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).