artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ivan Gomezek munduarekiko harremanaz hausnartu du 'Kliskada bat' erakusketan

Gasteizko Montehermoso kulturuneak paratu du artista gipuzkoarraren bilduma. Oihalezko piezek, collageek, argiek eta elementu organikoek osatzen dute erakusketa, eta irailaren 20ra arte bisitatu daiteke.

ivan-gomezek-munduarekiko-harremanaz-hausnartu-du-kliskada-bat-erakusketan
Ivan Gomez artista, Gasteizen, bere erakusketako pieza baten alboan. Arg/ RAUL BOGAJO - FOKU

Aratz Aranburu Barrenetxea [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 25a

Oihalezko piezak, collageak, argi jokoak eta elementu organikoak uztartzen dituen unibertso artistiko berezi bat paratu du Ivan Gomez artistak (Irun, Gipuzkoa, 1984) Gasteizko Montehermoso kulturunean. Kliskada bat izena du erakusketak, eta munduarekiko harremana nola aldatzen ari den pentsatzera gonbidatu nahi du bisitaria. Bilduma irailaren 20ra arte egongo da zabalik, ur biltegian.

"Nire barne biltegian aldaketa asko egin behar izan ditut: iraganarekin, orainarekin eta gauza berrietarako irekitasunarekin jolastu naiz", azaldu du artistak. EHUn Arte Ederretako lizentzia lortutakoa eta Berlingo Node zentroan trebatua da Gomez, eta, bere lanetan, irudien, objektuen, espazioen eta pertsonen arteko harremanak arakatzen ditu. Gomezek ibilbide sendoa egina du arte garaikidean, eta, besteak beste, Bilboko Azkuna zentroan, Donostiako Tabakaleran eta Bartzelonako La Capella aretoetan erakutsi dituzte haren obrak. Nazioartean ere ikusgai jarri izan dituzte artistaren lanak; besteak beste, Medellinen (Kolonbia), Berlinen (Alemania), Ganten (Belgika) eta New Yorken (AEB).

Montehermosoko erakusketako piezak bi multzotan sailka daitezke: batetik, azken bi urteetan sortutako obra berriek artistaren alderdirik introspektiboena biltzen dute; eta, bestetik, tokira propio egokitutako piezek osatzen dute bilduma.

Aretoan sartzean, arreta ematen duen lehen pieza oihal zati handi bat da: erakusketaren ardatz gisa funtzionatzen duen egitura handi bat da, eta bisitaria bidean gelditzera eta xehetasunei erreparatzera gonbidatzen du. "Arkuen kurbadurekin jolastuz, ametsezko haitzulo batean egotea bezala da: korapilatsua, baina gustagarria", azaldu du artistak. Argi tonu ezberdinen arteko jolasak ere badira, eta naturaren elementuek indar eta presentzia handia dute espazioan. Alde batetik, loreak eta egurra daude; bestetik, elementu gordinagoak ere badira, hala nola animalien hezur zatiak eta sugeek azala berritzerakoan uzten duten azala bera.

Sabaitik eskegitako koadro ugarik osatzen dute erakusketaren egitura, eta airean dauden irudien artean hausnartzera gonbidatzen dute ikuslea. Horren osagarri, pantaila batean hainbat irudi proiektatzen dituzte; proiekzio horiek tenperatura beroaren filtro batekin editatuta daude, tonu laranja eta argitsuak nabarmenduz, eta multzo osoari izaera zinematografikoa emanez.

Artistak "modu praktiko batean" landu du bilduma, bere "galdera eta kezka nagusiak" plazaratuta. Adierazi duenez, proiektuak bere bilaketa prozesuei "amaiera egoki bat" emateko balio izan du. Gomezek azaldu du ez duela inolako espektatibarik sortu nahi ikuslearengan, ezta "momentuan argitzen diren" erakusketen gisako zerbait egin nahi izan ere, haren helburua jendearen esperientziak erakusketatik harago luzatzea delako.

Gomezen mundu artistikoan sakonduta, Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak azaldu du bildumak "materiaren zein irudien etengabeko eraldaketa" esploratzen duela. Haren ustez, artistak ezin hobeto islatu ditu elementu ezberdinen artean sortzen diren lotura eta mugimenduak.

Testu poetiko batek lagunduta

Gomezen erakusketaren osagarri, Pablo Marte artista eta idazleak (Cadiz, Espainia, 1975) testu poetiko bat ondu du, bildumaren ideiak eta gogoetak bilduta. Haren ustez, testuak oso ondo "harmonizatzen" ditu Gomezek piezetan islatzen dituen gogoak eta asmoak.

Marteren esanetan, "ilusioari eta gogoari eustea" da gakoafuntzionatzen ez duen aldaketa bati edo jarraipenik ez duen egoera bati erantzuteko. Sorkuntza prozesuetan maiz agertzen diren blokeo eta ziurgabetasunen aurrean jarrera horrek "bide berriak" ireki ditzakeela uste du. Hala, arteak baztertuta edo galduta daudela dirudien ideiei bizitza berria emateko duen indarra azpimarratu du artistak: "Badirudi tokirik ez duten gauza horiek, bat-batean, aire berri bat eta aukera gehiago bereganatzen dituztela indar berritzaileari esker".

kliskada-bat

Kliskada bat

Ivan Gomez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Uztailaren 10etik
2026ko Irailaren 20era


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 24a

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.