artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bilboko Guggenheim Museoak eta Arte Ederren Museoak sarrera bateratu bat edukitzea adostu dute

Bi museoek lankidetza-akordio bat sinatu dute sarrera bateratu bat sortzeko eta sustatzeko. Horri esker, aukera izango da bi museoetan sartzeko, abantaila ekonomikoekin. Bide beretik, urriaren 6ko berrirekitzea dela-eta, Arte Ederren Museoko zerbitzu-kartaren berri ezagutarazi dute.

bilboko-guggenheim-museoak-eta-arte-ederren-museoak-sarrera-bateratu-bat-edukitzea-adostu-dute
Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia eta Miguel Zugaza, Arte Ederren Bilboko Museoaren Zuzendaria. Arg/ Guggenheim Bilbao Museoa.

| 2026ko Irailaren 11a

Sarrera bateratu berria urriaren 14an jarriko da indarrean, eta aukera emango du lau eguneko epean bi museoak bisitatzeko sarrera merkeago ordainduta. Erakusketa-egutegiaren arabera ezarritako sarrera-mota bat edo beste izan —orokorra, berezia edo murriztua—, deskontua % 20 eta % 33 artekoa izango da. Adibidez, urriaren 14rako (tarifa murriztu garaia) sarrera bana erosteak 24€-ko kostua izango luke, eta sarrera bateratuak, berriz, 16€-koa. Ikasleen eta pentsiodunen kasuan, % 50eko deskontua mantenduko da, eta adingabeentzako sarrerek doan izaten jarraituko dute.

Ekimenaren bidez, sendotu egingo da erreferentziazko bi museo-erakundeon arteko osagarritasuna. Izan ere, biek batera, bakoitzak bere ibilbidearekin eta ikuspegiarekin, kultur proposamen baliotsua eskaintzen dute. Hala, sarrera berriak aukera emango die ikusle guztiei artearen historiaren, arkitekturaren eta museografiaren pasarte ugari elkarrekin lotzeko, herritarrentzako eta Bilbo bisitatzen duen turismo kulturalarentzako eskaintza kohesionatu bat indartuko duen esperientzia aberastu batean.

Dinamismo artistiko handiko testuinguru honetan, akordio berriak aparteko esperientzia sustatuko du hiriko ardatz kulturalean, noiz eta Arte Ederren Museoak, Norman Fosterrek eta Luis María Uriartek diseinatutako handitze anbiziotsuari bultzada emanez, beste etapa bati ekingo dion unean.

Bestetik, ekintza bateratu honek agerian jarriko du bi erakundeen arteko hurbiltasun fisikoa. Izan ere, bataren eta bestearen artean 400 metro eskaseko tartea dago, oinez. Orain dela gutxi, jarduketak egin dira bi museoen arteko hiri-konexioa hobetzeko eta hiriko arte-barrutian duten protagonismoa areagotzeko.

Gainera, hobaridun tarifa bat ezarri da, bertara sartzea sustatuko duena 65 urtetik gorakoen eta 18 eta 25 urte bitarteko (biak barne) ikasleen artean, dokumentu bidez egiaztatuz gero.

Azkenik, lankidetza-akordioaren arabera, bi museoetako Museo Lagunen kolektiboek %50eko deskontua izango dute haietako bakoitzean une oro indarrean dauden helduentzako tarifen gainean.

Urriaren 14tik aurrera bi museoetara sartzeko aurretiazko sarrera gaurdanik (irailak 11) eskuratu ahal izango da guggenheim-bilbao.eus eta bilbaomuseoa.eus webgune ofizialetan. Urriaren 15etik aurrera, bi museoetako txarteldegietan ere erosi ahal izango dira sarrerak.

Arte Ederren Bilboko Museoak zerbitzu-karta handitu du, urriaren 6an ateak berriro irekiko dituela-eta

Gune eta zerbitzu berriak martxan jarriko diren etapa berri honetan, museora sartzeko aukerak nabarmen handituko dira; izan ere, etengabe irekiko da astelehenetik igandera, eta astearteak doako bisitak egiteko egun gisa aukeratu ahalko da.

Urriaren 6tik aurrera, museoa asteko egun guztietan egongo da zabalik, bilduma eta erakusketetara bisita egiteko. Ordutegi berria: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 19:00etara, eta igandeetan, 10:00etatik 15:00etara.

Helburu horrekin berarekin, zerbitzu-karta berriak astearteetan bilduma propioa doan bisitatzeko aukera ematen du, orain arte ohiko itxiera-eguna bazen ere.

Berriz irekitzen denetik, tarifa 12€-koa izango da sarrera orokorrerako eta 6 €-koa sarrera murrizturako. Sarrerak doakoa izaten jarraituko du Museoaren Lagunentzat eta honako kolektibo hauentzat: 18 urtetik beherakoak, Gazte Txartelaren titularrak, langabeak, desgaitasuna duten pertsonak, ICOM txartelaren titularrak, irakasleak, prentsa eta egiaztatutako gidariak.

Sarrera murriztua, berriz, 65 urtetik gorakoei, 18 eta 25 urte bitarteko ikasleei, desgaitasuna duten pertsonen laguntzaileei, familia ugariei, 15 pertsonatik gorako taldeei eta lankidetza-hitzarmenak dituzten beste erakunde batzuetako Lagunei aplikatuko zaie: Guggenheim Bilbao, Artium, Chillida Leku, Botín Zentroa eta Nafarroako Unibertsitatea Museoa.

Gainera, berrirekiera dela-eta, museoak bere gune guztiak ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak, urriaren 6tik 13ra bitartean egingo duen ate irekien astean. Sarrerak museoaren bilbaomuseoa.eus webgunean eros daitezke.

Museoaren konfigurazio berriak, bere hiru arkitekturetan artikulatua, sarbide hirukoitza ahalbidetzen du: Museo Plaza, eraikin zaharretik; Eduardo Chillida plaza, eraikin modernotik; eta sarrera berria, Arriaga Ataritik. Azken horretatik sartzea librea izango da, bai eta kafetegi eta denda zerbitzuetarako sarrera ere.

Berriz irekitzearekin batera, Kafe Museoa jarriko da abian. Comidas Bilbaínas 2013 S.L.k kudeatuko du, eta kafetegi- eta jatetxe-zerbitzua, eramateko eskaintza eta museoko jarduera eta ekitaldiei lotutako zerbitzuak uztartuko ditu. LAIEk kudeatuko duen denda/liburu-dendak artean, kulturan eta ondarean espezializatutako gaiak eskainiko ditu. Bi zerbitzuak egunero irekiko dira museoaren jarduerarekin bateragarria den ordutegian, eta bisitatik aparte ere erabili ahal izango dira.

Zerbitzu-karta berriak, halaber, museoaren ekitaldietarako edo kanpoko erakundeen ekitaldietarako zenbait gune erabiltzea aurreikusten du.

Datu nagusiak (2026ko urriaren 6tik aurrera)

  • Ordutegi orokorra: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 19:00etara, eta igandeetan, 10:00etatik 15:00etara.
  • Prezioak: sarrera orokorra, 12 € / murriztua, 6 €
  • Doako sarrera: 18 urtetik beherakoak, Gazte Txartelaren titularrak, langabeak, desgaitasuna duten pertsonak, ICOM txartelaren titularrak, irakasleak, prentsa eta gidariak (egiaztatuak).
  • Aurretiazko erreserba: bilbaomuseoa.eus online salmenta-kanalaren bidez.
  • Museoaren Lagunak: museoak hainbat modutan aitortzen du bere Lagunen komunitatearen konpromisoa, besteak beste, museorako doako sarrera eskainiz.

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.