artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

EMSIME

Artelan baten bila nenbilen fitxa teknikoa zehazteko. Banekien Artiumekoa zela, eta, horregatik, EMSIME izeneko web orrian sartu nintzen bilaketa egitera. EMSIME online dagoen Euskal Autonomia Erkideko museoen katalogo kolektiboa da, eta bertan topatu daitezke museo publiko askotan dauden lanak.

emsime
Saura Antoni, 24 buru | Guggenheim

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2023ko Apirilaren 6a

Web orria zabaldu bezain pronto, inoiz ohartu gabeko datu batek eman zidan arreta: datu basean 75.350 objektu daudela jartzen du nabigatzeko aukera ematen duen geziaren azpian. Ia beti bilatzailean izenburu baten edo artista baten izena tekleatzeko joera dudanez, ez nion zenbaki horri erreparatu, baina behin kopurua ikusi ondoren, harrituta geratu nintzen. Gizarte bildumatzailean bizi ginela banekien, baina hainbestekoa zenik ez nuen uste.

75.350 objektu horiek guztiak ez dira artelanak, noski, beste mota batzuetako gauzak baitaude Euskal Herriko museoetan, baina seguru nago horietako asko artelanak direla, eta badakit bilduma publikoetan dauden artelan guztiak ez daudela EMSIME-n sartuta. Beraz, Euskal Herrian ondare izugarri aberatsa dugula onartu beharko genuke. Historiak eta gaur egun egiten diren politikek aukera eman dute artelan bilduma zabalak osatzeko; orain, begiratu beharko genuke onak diren edo koherentzia minimoa duten edo ez, kantitateak ez baitu beti kalitatea bermatzen.

Hala ere, bilduma osatzearekin batera, zabalkundea da museoen edo erakunde publikoen egitekoa, eta EMSIME web orriak aukera ematen digu artelanak non dauden eta nolakoak diren jakiteko; horri argazkia gehitzen badiogu, fitxa ederra izango dugu artelan baten nondik norakoa ezagutzeko. Sarritan ezkutuan dagoen artelana ona izan daiteke, baina ez badugu ezagutzen, ez du presentziarik izango gizartean, eta desagertzeko arriskuan egon daiteke. Zenbat artista desagertu dira beren lana ezkutuan egon delako edo ezkutarazi izan delako? Baliabide digitalak ez dira arazo guztiak konpontzeko tresna magikoak, baina asko laguntzen dute guztion ondarea zaintzeko eta dibulgatzeko lanean. Azken hori erraz ulertu daiteke; baina, zaintzan lagundu al dezake EMSIME bezalako tresna batek? Zalantza handirik gabe, baietz esan beharko genuke, artelan baten manipulazioa saihesten duen momentutik aurrera.

Sasoi batean, museoak artelanak gordetzen zituzten erakundeak ziren, eta beren lana ondo betetzen bazuten ere, zaila zen erakusgai zegoenaz aparte artelanak ikustea edo ezagutzea. Badakit argazki digital batek ezin duela artelanaren ezagutza zuzena ordezkatu, baina ikerlariek eta artea interesatzen zaion edozeinek eskura dauzkate museoek bere bildumetan gordeta dituzten artelanak. Lan asko egiteko badago ere, askotan ez gara konturatzen alor horretan zenbat aurreratu dugun.

Ikusi: EMSIME


itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.