artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Irulegiko Eskuaren "balio artistikoa" aldarrikatuko dute Iruñean, erakusketa batekin

Iruñeko Plazara gunean zabalduko dute bilduma, eta maiatzaren 25etik ekainaren 30era izanen da ikusgai. 50etik gora eskultorek parte hartu dute.

irulegiko-eskuaren-balio-artistikoa-aldarrikatuko-dute-irunean-erakusketa-batekin
'Sorioneku! Euskara eta euskal kulturaren 2100 urte' erakusketaren aurkezpena À‚© Idoia Zabaleta / FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2023ko Maiatzaren 25a

Aranzadi zientzia elkarteak Irulegiko Eskua aurkitzeak ekarritako zoriona ukatu ezinezkoa da, Nafarroako Eskuahaldunak eskultoreen elkartearen iritziz, eta, kideen esanetan, oraindik bada zer ospatua horren gainean. Baita zer aldarrikatua ere. Horiek horrela, aurkikuntza arkeologikoari eskainitako erakusketa bat ondu du elkarteak Iruñean: Sorioneku! Euskara eta euskal kulturaren 2100 urte. Plazara gunean izanen da ikusgai, maiatzaren 25etik ekainaren 30era bitartean.

"Euskara eta eskultura omendu nahi ditugu, aldi berean", esplikatu du elkarteko kide Silvia Etxandi eskultoreak erakusketaren aurkezpenean, eta nabarmendu du azken hilabeteok zinez hunkigarriak izaten ari direla Euskal Herriko eskultoreentzat: "Uneotan, ilusioz beterik gaude, bai dugun ondareari so, baita pixkanaka bultzatzen ari garen sorkuntzari dagokionez ere". Iradoki duenez, Irulegiko Eskuan sorioneku idazkia aurkitu izanak gogoz bete ditu, eta ez soilik baskoien hizkuntzari buruz ematen dituen arrastoengatik. Iritzi berekoa da Guillermo Olmo kidea, hain justu ere: "Aurkikuntza ez da inportantea soilik idatzita duen hitzak esaten digunagatik. Balio izan digu ikusteko orain dela 2100 urte dagoeneko sekulako maila zutela eskulturan".

Olmok azaldu duenez, Irulegiko Eskuari erreparatuta, bistakoa da orduko herritarrek "ederki" zekitela piezak ontzen eta ordurako maite zutela "estetika sofistikatua". Gainera, dioenez, "zirraragarria" da ikustea pieza ederki kontserbatu dela gaurdaino. "Nahi genuke guk orain egiten ditugun piezek hain ongi segitzea hemendik 2100 urtera!", bota du, pozik. Halaber, piezaren "balio artistikoa" nabarmendu ez ezik, Olmok azpimarratu du daukan "sinbolismoa" dela Irulegiko Eskuaren ezaugarri inportanteenetarikoa, eta dago franko markatuko dituela datozen belaunaldiak. "Lauburuaren parekoa da", esan du.

Ehun bat esku, Irulegiko Eskuaz

Hain zuzen ere, egun, Irulegiko Eskuaren garrantzia azpimarratzea da Nafarroako Eskuahaldunak eskultoreen elkartearen lehentasunetako bat. Horregatik ondu dute Iruñeko Plazara zentroak hartuko duen erakusketa. 50 eskultorek baino gehiagok hartu dute parte, nork bere pieza egin du, eta ekain bukaerara arte ikusten ahalko dira. Oraindik ere ez dituzte obra guztiak jaso, baina Olmok aurreratu du bildumak zinez lagunduko duela ikusten eskultura moldeak nola aldatu diren azken urteotan. "Material mordoa erabili da, eta askotariko estiloak izanen dira jasota". 25ean dute inaugurazioa, 18:30ean. Besteak beste, brindisa eginen dute hainbat kultur eragiletako kideekin. "Asko baitago ospatzeko".

Halaber, erakusketa aurkezteko ez ezik, Nafarroako Eskuahaldunak eskultoreen elkartea aurkezteko ere baliatu dute Iruñeko gaurko hitzordua. Berriki sortu dute elkartea, baina zuzenki lotua dago Euskal Herriko Eskuahaldunak eskultoreen elkartearekin. Diotenez, horren parte izanen dira aurrerantzean ere, baina administrazioei eta diru laguntzei loturiko arrazoiak direla eta, komenigarria zitzaien Nafarroarako beste elkarte bat sortzea. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen hilabeteetarako, eta apurka emanen dute horien berri.


landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.