artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bildumagintza pribatutik publikorako saltoa, Arte Ederren udako ikastaroan

Arteari eta bildumazaletasunari buruzko udako ikastaroa antolatu dute Bilboko Arte Ederren Museoak eta Gondra Barandiaran fundazioak

bildumagintza-pribatutik-publikorako-saltoa-arte-ederren-udako-ikastaroan
Arte Ederren udako ikastaroko antolatzaileak

Miren Mujika Telleria [BERRIA.eus]
| 2023ko Ekainaren 1a

Bitxikeriak eta gauza miresgarriak. Arteari eta bildumazaletasunari buruz lelopean, udako ikastaroa eskainiko dute Bilboko Arte Ederren Museoak eta Gondra Barandiaran fundazioak. Antolatzaileen hitzetan, "bildumazaletasunak artean nahiz oroimenean dituen ondorioak ulertzeko asmoz", hamahiru saio antolatu dituzte uztailaren 5ean, 6an eta 7an. Hainbat museotako buruak zein askotariko bildumetako arduradunak elkartuko dira saio horietan, baita zenbait aditu ezagun ere.

Zenbait bilduma aztertuko dituzte saiootan. Esaterako, ekainaren 28an irekiko den Madrilgo Errege Bildumen galeria aztertuko dute lehen-lehenik, Leticia Ruiz zuzendariaren gidaritzapean. Bartzelonako Joan Miro fundazioko zuzendari Marko Danielek ere beste hitzaldi bat eskainiko du, eta artistaren legatu intimoenek dimentsio publikoa nola hartu zuten azalduko du bertan.

Guggenheim museoko bildumen gainean arituko da Lucia Agirre museoko kontserbatzailea. Enpresen bildumei buruzko mahai inguru bat ere egingo dute jardunaldietan; Rafael Orbegozo Iberdrolako lehendakaritzako aholkulariak eta Ana Valles Sorigue taldeko lehendakariak parte hartuko dute bertan.

Bilbon egingo da ikastaroa, Iberdrola dorreko auditoriumean, baina izango da streaming bidez jarraitzerik ere. Hain zuzen, Gondra Barandiaran fundazioak hogei beka eskainiko ditu 35 urtetik beherako profesionalentzat; betiere, ikastaroko edukiarekin lotutako goi mailako titulazioa dutenen artean banatuko ditu bekak.

Antikuarioen funtzioa izango dute hizpide beste mahai inguru batean; Lisboako Calouste Gulbekian museoko zuzendari Antonio Filipe Pimentel eta Juan March fundazioko zuzendari Manuel Fontan arituko dira horretan.

Azkenik, Miriam Alzuri Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzaileak eta Oier Etxebarria Donostiako Tabakalerako programa publikoen arduradunak ekainaren 22tik aurrera Tabakaleran ikusgai egongo den That Time erakusketari buruz hitz egingo dute. Izan ere, Bilboko museoko bildumako ehun lanek osatzen dute.

Matrikula zabalik dago jada, ekainaren 26ra arte. 170 euro balio du aurrez aurreko modalitatean, eta 136 euro streaming modalitatean.


erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.