artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Voxen kultur politikak

Estatuko alderdi guztien artean, Vox da kultur politika argienak dituena. Izan ere, deigarria izan da boterera iritsi bezain laster kultur erantzukizunak eskatu dituela.

voxen-kultur-politikak
Tulips, Jeff Koons. Arg/ Guggenheim Bilbo

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2024ko Martxoaren 14a

Nekazaritza soilik jarri du aurretik, sektore horren onespena argiki bilatuta. Kulturan, berriz, ez du kulturgileen enpatiarik nahi: gogoratu Gaztela-Leongo Gallardok Goya sariak banatu aurreko egunean zinemari botatako irainak. Zergatik bilatu kulturaren kontrola orduan?

Tristea da, baina alderdi guztien artean, Vox da hoberen ulertzen duena kultura identitatea eraikitzeko zein kritikotasuna lantzeko tresna izugarri indartsua dela. Hortaz, toreroak eta hispaniar filologo zaharkituak izendatu ditu buru kultur eskumena duen leku orotan, identitate zehatz bat bultzatzeko (espainol estereotipatu hertsia, femeninotasuna eta maskulinotasuna zehatz banatzen dituena, homofoboa, arrazista…) zein honetatik kanpo garatzen den kritikotasuna deuseztatzeko.

PPk laster ulertu du jokaldia, eta norabide berari ekin dio: Madrilen zein Andaluzian ezkertiar kutsua zuten arte-zuzendariak kentzen hasi da bilduma pribatuetako jabeei zentro publikoen kudeaketa emateko, lehiaketa publikorik gabe (Sevillako CAC da horren eredu). Ziur nago ez dela asko falta eduki feminista, antirrazista eta dekoloniala duen edozer debekatzen hasteko.Ezkerreko alderdiei gehiago kostatu zaie estrategia ikustea: pentsa, PSOEk Iceta kultur ministro izendatu zuen. Sumar azkarrago ibili da Voxenderiba toreroaikusi ondoren, eta museoen dekolonializazioaren berria bota du. Hala eta guztiz ere berandu doaz, neurri interesgarria den arren, neurri batek ez baitu kultur politika bat egiten.

Bitartean, gurean, ez da sekula jakin zein den gure kultur politika. Horren adibiderik argiena, berriz ere, Urdaibaiko Guggenheim: oraindik ez diot inori entzun zein motatako arte adierazpenak emango diren bertan. Euskal artistak programatuko dira? Egile gazte edo kontsakratuak lehenetsiko dira? Eduki feminista eta dekolonialek garrantzia izango dute? Kultura gutxituetako egilerik egongo da? Ekoizpen propioak egingo dituzte edo New Yorketik ekarriko? Inork ez du esan eta inork ez du galdetu.

Euskal Herrian uste omen dugu kultur politika museoak eraikitzea eta MTV galak ospatzea dela. Eta ez, horiek politika ekonomiko (kapitalistak) dira, turismo politikak, eraikuntza politikak, baina ez kultur politikak. Kultur politikak irudikatu nahi dugun gizartearen edukiei forma eta plataforma ematen dietenak dira. Voxek hain argi ikusteak beste alderdiak piztu beharko lituzke kultura ostalaritzaren eta eraikuntzaren mendetik ahalik eta azkarren ateratzera, Voxen toreroaren euskal bertsioa turismo-kudeatzaile edo eraikuntza enpresa-buru bat izan ez dadin.


circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.