artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Herri oso bat, jolastoki

Getxophoto nazioarteko irudi jaialdiaren 18. aldia ostegunean abiatuko da. ‘Play' lelopean, 22 erakusketa antolatu dituzte.

herri-oso-bat-jolastoki
Getxophotoren aurkezpena, gaur, Algortako azokan. Arg/ OSKAR MATXIN EDESA - FOKU

Markos Tedin-Uriburu Castro [BERRIA.eus]
| 2024ko Ekainaren 7a

Getxophoto nazioarteko irudi jaialdiaren 18. aldiaren aurkezpena baino gehiago, jolasteko gonbidapen bat izan da gaur Getxoko Kasinoan egin duten prentsaurrekoa. Jokin Aspuru jaialdiko zuzendariak, Irantzu Uriarte Euskara zinegotziak, Getxo Kultur Etxeko lehendakariak eta Maria PTQK aurtengo komisarioak jaialdiaren nondik norakoak eman dituzte, eta ardatz nagusia iragarri dute: jolasa. Hala azaldu dute antolatzaileek dosierrean: "Jolastea oso kontu serioa da. Nahiz eta batzuetan ahaztu egiten zaigun, erresistentzia ekintza ere bada: praktika garrantzitsua, ikaskuntzan oinarrizkoa eta bizitzako esparru guztietan agertzen dena".

Iaz bezala, Maria PTQK izango da Getxophotoren komisarioa. Aurtengoan 22 artista etorriko dira, hainbat herrialdetatik: Ukraina, Suitza, Japonia, Alemania, Txina, Argentina, Brasil, Espainia, Amerikako Estatu Batuak, Polonia eta Errusia. Erakusketa gehienak aire zabalean jarriko dituzte, Getxoko hainbat lekutan. Prentsaurrekoan, lan batzuen ezaugarriak azaldu ditu komisarioak: "Aukeratu ditugun obrak jolasaz ari dira, eta batzuk jolasak dira bere horretan".

Horien artean egongo da Veronica Fieiras argentinarraren Leve obra. Algortako Kasinoan erakutsiko dute lan hori. Irudia eta musika uztartzen ditu: artistak igeriketa jauzien artxiboko hainbat irudi jaso ditu, eta "burua husten duen musikaz lagunduta" erakusten ditu. "Jolasten diren" eta "musika egiten duten" irudiak nahi zituztela azaldu du PTQK-k. Hori dela eta, bildutako argazkiak binilo diskoetan inprimatu dituzte. "Entzungailuak jarrita, oso esperientzia poetikoa dela iruditzen zaigu", azaldu du komisarioak.

Algortako Kasinoan egongo den beste erakusketak Sol Moon Izar du izena, eta Jason Fulford estatubatuarraren lan bat da. "Jolas bat da bere horretan", esan du komisarioak, eta aurreratu du "autozerbitzuko orakulu bat" dela. Obra honekin erlazionatzen denak bere etorkizunari buruzko galdera egingo dio, eta eskura dituen hiru kutxetatik ausaz aukeratuko ditu hiru irudi, triptiko bat eginez. Irudi horiek osatzen duten mezua edo erantzuna ikusleak berak interpretatuko du, nahi duen erara. Komisarioak Antzinako Greziako esfingeekin konparatu du obra: "Esfingeari funtsezko galdera bat egiten zitzaion, eta modu enigmatiko batean erantzuten zuen. Erantzun horretatik interpretazio asko atera zitezkeen. Obra honekin antzekogauza bat egin du Jasonek, baina irudien bitartez".

Ereagako hondartzan Anna eta Bernhard Blume anai-arreba alemaniarren Ödipale komplikationen? argazki sekuentzia jarri dute. Irudietan Bernhard eta bere 70 urteko ama agertzen dira, jolasean. Ama alargundu ostean, semeak bisitak egiten zizkion, jolasteko eta "arintasunari eusteko". Amarekin berriro elkartzeko modu bat izan zela deskribatu du obraren egileak, "konplexu barik". PTQK-k adierazi du antolatzaileek gustuko dutela Bernharden obra, "jolastea desinhibitzeko eta emozioak erakusteko erabilgarri dela aldarrikatzen duelako".

Ereagako hondartzan ere egongo da edizio honen "plater nagusietako bat", komisarioaren hitzetan: Lu Yang artista txinatarraren erakusketa. Alde batetik, abatarren irudi handiak izango dira esposizioan, eta bestaldetik Doku the self film ertaina ikusteko aukera. PTQK-k adierazi du Lu Yang artista oihartzun handia izaten ari dela nazioartean: "Luxu bat da bera Getxon izatea". Filmak karmaren etapa ezberdinak lantzen ditu, eta Yangek bertan analogia bat egiten du pentsamendu budistaren eta bideojokoen artean. Horretarako, anime zinemako pertsonaiak eta Txinako kultura tradizionaleko jainkoak zein deabruak erabiltzen ditu.

Non-player character

"Erakusketa ugari bideojokoen munduari lotuta daude, ezin genituen edizio honetatik kanpo utzi", esan du PTQK-k. Towards a philosophy of the photodaddy 2girls1comp deitutako bikotearen erakusketa bat da. Grand Theft Auto bideojokoa hackeatu dute, eta NPC guztiak —erabiltzaileak kontrolatu ezin dituen pertsonaiak— "argazkilari konpultsiboak" bihurtu dituzte, azken belaunaldiko aparatuekin argazkiak egin ditzaten, "urrezko orduan". Komisarioak bideojokoen garrantzia nabarmendu du: "Arlo honetan ikusmenarekin eta gailuen eta jokalariaren arteko harremanarekin asko esperimentatzen ari da. Bideojokoa herri kultura da, batzuetan baztertzen den arren. Kultura dela aldarrikatu nahi dugu".

Nina Daviesen Precursing erakusketa ere erabiltzaileak kontrolatu ezin dituen pertsonaia horiei lotuta dago. Prentsaurrekoan azaldu dutenez, kotxeak gidatzen dituen adimen artifiziala entrenatu eta hezteko bideojokoak erabiltzen dira. Hori dela eta, adimen artifizialak gidaturiko kotxeak pertsona bat bereizteko, pertsona horrek modu robotikoan mugitu behar du, NPC pertsonaien gisan. Mugimendu hori koreografia bihurtu da, precursing deitutakoa.

Erakusketa horiek antolatu ondoren, zera ziurtatu dute jaialdiaren antolatzaileek: "Jolastuz lortzen duguna bizi egoera onenetako bat dela ondorioztatu dugu". Hori dela eta —eta jolasa oso kontu serioa delako—, jolasteko eta arlo berriak deskubritzeko gonbidapena luzatu dute.


esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

argi-apur-bat

Argi apur bat

Dan Flavin

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 11etik
2027ko Apirilaren 04ra

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.