artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Basoa ezkutatzen duen zuhaitza

David Chipperfield arkitektoak Municheko Haus der Kunst (Artearen Etxea) erakusketa aretoa berritzeko proposamen bat egin zuen 2017an. Berrikuntzen artean, aurrealdean zituen hamahiru ezkiak moztu nahi zituen, fatxadari ikusgarritasun handiagoa emateko.

basoa-ezkutatzen-duen-zuhaitza
Ezkiak inguruan dituen Haus der Kunst eraikinaren 2013ko argazkia.

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2024ko Urriaren 3a

Proiektuak aspaldiko debate bat berpiztu zuen: zein leku du naturak memoria historikoaren transmisioan? Hain zuzen, fatxada monumentala arkitektura naziaren adibide ezagunenetako bat da. Eraikina Hitlerren proiektu kuttuna izan zen: 1933an hasi zen eraikitzen, eta 1937an zabaldu zenArte alemaniarradeitzen zen erakusketa batekin, herri ariarraren handitasuna frogatzeko helburua zuena. Irekierarako 6.000 laguneko desfile bat antolatu zuten, fatxadaren aurreko ibilbidea, zuhaitz gabea orduan, svastikaz dekoratutako banderez hornituta.

Guda ostean, naziek sortutako zenbait eraikin bereizgarrik zutik iraun zuten Alemania suntsitu hartan,Haus der Kunstbarne, eta buruhauste bilakatu ziren azkar. Batetik, ia azpiegiturarik gabe geratu zen lurralde batean eraikinak botatzen hastea ez zen oso zentzuzkoa, ezta merkea ere. Bestalde, nazien memoria ezabatzeko beharra zegoen, etaHaus der Kunsten 175 metroko fatxadak ez zuen horretan laguntzen. 50eko hamarkadan joera bat gailendu zen: eraikinak mantentzea, baina inguruan zuhaitzak landatuta, naziek bilatutako monumentaltasuna leuntzeko. Ezkiek historia luzea dute Alemanian gainera, gure zumardiak haienezkidiakbaitira.

Ondorioa ona eta txarra izan zen aldi berean: monumentuen inguruak edertu eta berdatu ziren, baina euren iragan totalitarioa kamuflatuta geratu zen. Hori ikusita, zenbait adituk joeran horren gaineko gogoeta sakonagoa egitea proposatu dute, halako memoria egituretan naturak duen eragina aztertzeko. Azken urteetan, ordea, bi etsaik gogoeta oztopatu dute: klima krisia eta turismoaren ekonomia.

Itotzen gaituen klima krisiaren aurrean, zaila da hirien berdatzea sustatzen duten proposamenei trabak jartzea; erraz eman dezake krisiaren negazionistak direla ikerlariok. Baina are arriskutsuagoa da turismoaren igoera, monumentu naziak atseginago egiteak eta bere jatorrizko funtzioa ahazteak euren populartasuna igotzen baitu. Adibiderik onena Hanburgoko Sankt Pauli bunkerra da. Hormigoizko munstroaren gainaldean hotel bat eraiki dute; bere irudia guztiz aldatu da landatutako teilatu baten bitartez, gainean lorategitxo bat duela. Mundutik isolatzeko balio izan zuen estruktura, kanpotik barnera babesteko, egun kanpora begiratzeko plataforma loratua bilakatu da: bere teilatutik Hanburgo osoa ikus daiteke, zuhaitzen artean ezkutatzen den bunkerra bera ahaztuta. Baina galdera da: AfD-ek bere lehen hauteskundeak irabazi dituen hau al da memoria atzean uzteko unea?


fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.