artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gorputza, ahotsa eta testua, artista hasiberrien obretako lokarri

Hogei artista inguru ariko dira 'Inmersiones' biltzarrean, asteburuan, Gasteizen. Maria Bastarosek irekiko du, eta Maria Salgadok itxi

gorputza-ahotsa-eta-testua-artista-hasiberrien-obretako-lokarri
Ivan Gomez, Cristina Arrazola eta Iker Fidalgo, Inmersiones biltzarraren aurkezpenean, atzo, Gasteizen. J. FONTANEDA / FOKU

Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]
| 2022ko Abenduaren 16a

"Eskola bat da, artista hasiberriek lehen pausoak emateko gune segurua". Hala deskribatu du Iker Fidalgo Haria arte ekoizpen kolektiboko kideak Inmersiones Euskal Herriko artista berrien biltzarrean bizitako esperientzia. Duela hamar urte parte hartu zuen lehen aldiz, artista moduan, eta, aurten, biltzarraren XV. aldian, antolatzaile aritu da. "Proposamena egin zidatenetik, banekien Inmersiones-en parte hartuko nuela".

Askotariko diziplinak bateratzea eta artista berriak ezagutaraztea dira biltzarraren helburu nagusiak. Aurten, "testua, gorputza eta ahotsa" izango dituzte artistek gogoetarako abiapuntu, bakoitzak ematen dizkien narrazio ahalmenak landuta. Topaketa Gasteizko ZAS kultur espazioan izango da, etzi, larunbatean; gaur eta bihar, berriz, irekiera egunak izango dira. Maria Bastoros arte historialari eta idazlearen hitzaldiak emango dio hasiera biltzarrari, bihar, Tracey Emin arroka batekin ezkondu zen izenburuko saioarekin. Antolatzaileek nabarmendu dute publiko zabalarentzat prestatu dutela egitaraua, ez soilik artistentzat. Streaming bidez ere emango dituzte hitzaldi eta ekintza guztiak.

Artistak eta txokolatea

Aldi honen bereizgarri modura, "hibridazioari" helduko diote aurten. Parte hartzaileak ez dira soilik artista berriak izango; askotariko arloetan jada ezagunak diren egileak ere gonbidatu dituzte, lehen aldiz. Guztira, hogei lagunetik gora ageri dira egitarauan, eta horien artean daude Alexia Sayago, Miriam Inza, Ane Berganza, Gari Aranbarri eta Izaro Ieregi, besteak beste. "Ponentzia guztiak ez dira ohikoak izango", zehaztu du Fidalgok. "Hitzaren bitartez osatutako saioez gain, performatiboak ere izango ditugu".

Horietako bat Maria Salgado artista madrildarraren erakustaldia izango da. Gertrude Stein eta Helmut Heissenbuettel poeten testuetan oinarrituko du bere proposamena; hala iradokitzen du izenburuak ere: Steinera lerratua. Fidalgok berak poza adierazi du artista horren kolaborazioagatik. "Aukera paregabea da Salgadoren arteaz gozatu ahal izatea".

Kulturgunetik kanpo, eta artea kalera plazaratzeko asmoz, bestelako ekintzak ere antolatu dituzte. Bilboko Urretabizkaia Txarangak, esaterako, haize instrumentuz eta mozorro dotorez jantziko du ekitaldia larunbatean, arratsaldeko seietan. Ez da eguneko azken ekintza izango, ordea. Herri txokolatadak emango dio amaiera egunari, 18:45ean.

Arte ikasleen erakusleiho

ZAS gunearen erakusleihoa ere izango da arte biltzarraren adarretako bat egun horietan. Ivan Gomez artistak zuzendu duen Educaciones proiektuaren lehen emaitza jarri dute han, Lehendabiziko karta obra, Inmersiones elkarteko zuzendariak azaldu duenez. "Bost urteko proiektua izan da, eta obra propioak sortzera bultzatu nahi izan ditu ikasleak".

Gomezen artelana bitan banatuta dago. "Zentro guztietako ikasleak osatuz joan diren eskultura eta ikasleekin egin dugun lana islatzen duen bideoa", zehaztu du Gomezek berak. Ikasleek askotariko arlo artistikoak landu ahal izan dituzte harekin, eta, guztira, 194 eskolak parte hartu dute proiektuan. Teknikaren ikuspuntutik ez ezik, adierazgarritasunetik sortzera bultzatu ditu Gomezek. "Nire helburua ez zen teknika erakustea. Materialtasuna eta sinbolismoa erabiltzen erakutsi nahi nien".


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.