artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

2022an 167.000 bisitari baino gehiago izan dira Tabakaleran

Tabakalerak oso balantze positiboarekin amaitu du 2022 urtea zentroan egindako hamabi erakusketei dagokionean. Osotara, 167.500 bisitari izan dituzte. Publikoaren balantze horren arabera, kulturaren arloko erreferentzia nagusietako bat da Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.

2022an-167-000-bisitari-baino-gehiago-izan-dira-tabakaleran
Emma Kunzen Unibertsoa erakusketa

| 2023ko Urtarrilaren 3a

Emma Kunz. Bide urratzaile bat arte garaikidearekin solasean 2022ko lehen seihilekoan ikusgai egon zen erakusketa Espainiako arte garaikideko onenen artean kokatu dute, bai komunikabide orokorrek, bai arte garaikidean espezializatutakoek. Tabakalerara hurbildu ziren 20.000 bisitariek Suitzako ikertzaile eta naturopataren atzera begirako historikoa ikusteko aukera izan zuten, nazioarteko eta tokiko 18 artista garaikideren lanekin elkarrizketan. Horien artean zegoen Nora Aurrekoetxea artistaren Diva obra, 2022ko Gure Artea sorkuntza-jardueraren saria. Datu horiei Situ-akzioak. Emma Kunz familientzako proposamenarenak gehitu behar zaizkie, 22.000 bisitarira iritsi zena.

Emma Kunz amaitu ondoren, Vive le cinéma! erakusketak asistentzia-datu nabarmenak eskaintzen jarraitu du, eta, gaur arteko datuak kontuan hartuta, 21.700 bisitari baino gehiago izan ditu. Backstage: Get In 1991-2021 eta Imajinatu Zinemaldia-k, Donostia Zinemaldiaren 70 urteko ibilbidea gogora ekartzen duenak, 20.000 eta 22.700 bisitari izan dituzte, hurrenez hurren.

Argazkilaritzari dagokionean, Kutxa Kultur Arteguneko erakusketek- Bego Antón. Sorginak, txakurrak, elfoak eta beste errealitate fantastiko batzuk, Unai San Martin. Nostos, Ruth Orkin. Denboraren ilusioa eta Promesen testura -40.500 bisitari izan dituzte.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Eremuak programako Hamahiru erakusketa kolektiboak, bertako hamahiru artistaren obrak biltzen zituenak, 5.500 pertsona izan zituen ikusgai egon den bi hilabeteetan. Publikoaren babesa jaso dute, halaber, Lau Pareta aretoan egindako biek ere: Une musique intérieure (5.000 bisitari) eta Gerundi circular (10.100 bisitari).

Parte-hartzea eta posizionamendua hobetzea

Erakusketez gain, Tabakalerak oso zifra positiboarekin itxi du urtea, jendearen parte-hartzeari dagokionez: programazioak 2021ean baino % 70 parte-hartzaile gehiago erakartzea lortu du. Guztira, 320.000 pertsonak hartu dute parte zentroak aurten egindako kultura-eskaintzan, eta 700.000 bisitari izan ditu guztira.

Halaber, bereziki garrantzitsuak dira Medialabek lortutako zifrak, Tabakalerara hurbiltzen diren pertsonen sarrera-ate nagusia izaten jarraitzen baitu. 156.650 pertsona hurbildu dira sorkuntza-liburutegia eta teknologia eta kultura digitaleko laborategia biltzen dituen erreferentzia-gune horretara.

Bestalde, kultura garaikidearen zentroak aurrerapen handia egin du EAEn, garrantziari eta posizionamenduari dagokienez. Eusko Jaurlaritzako Prospekziorako Kabinete Soziologikoak berriki egindako Euskal Soziometroaren balorazioak adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 72k ezagutzen dutela Tabakalera. Datu hori % 95era arte hazi da Gipuzkoako inkestatuen kasuan. Horietatik erdiek diote kultura garaikideko zentroa bisitatu dutela azken urtean.

Bestalde, 2022a urte bikaina izan da Tabakalerako espazioetan egindako ekitaldi publiko zein pribatuen ikuspegitik. Ekitaldiak eta kongresuak egiteko espazioen eta zerbitzuen alokairuak bere marka historikoa hautsi du 68 ekitaldirekin, eta aurreko urteko irabazien zifra % 52 igo da.

Azkenik, 2022ko abenduaren 22an, KGNZ Tabakalera SAren Administrazio Kontseiluak bilera egin zuen, eta 2023ko ekitaldirako gastu arruntaren aurrekontua onartu zuen. Hirugarren urtez jarraian, Administrazioen ekarpena 5.070.000 €-tan mantendu da, eta 2023ko gastu-aurrekontua 7.548.000 €-koa izango da, hau da, % 11ko igoera 2022ko aurrekontuarekin alderatuta, energia-kostuen garestitzearen ondorioz. Bestalde, diru-sarrera propioen aurrekontua % 40 igo da aurreko ekitaldiarekin alderatuta, eta autofinantzaketa-ratioa % 27koa izan da, 2022koa baino 4 puntu handiagoa.


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

paraleloak-eta-meridianoak

Paraleloak eta meridianoak

Iberdrola bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Apirilaren 29tik
2026ko Agorrilaren 30era

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 27a

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 2026ko Ekainaren 26a

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.