artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Miren Arzalluzek Bilboko Guggenheim museoko zuzendari karguari heldu dio

Gaurdanik Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusi hautatua da Miren Arzalluz, eta lau aste izango ditu orain arteko zuzendari Juan Ignacio Bidarterekin batera lanari martxa hartzeko. Apirilaren hastapenean izango da errelebo aldaketa ofiziala.

miren-arzalluzek-bilboko-guggenheim-museoko-zuzendari-karguari-heldu-dio
Miren Arzalluz eta Juan Ignacio Bidarte, Bilboko Guggenheimen. ARITZ LOIOLA / FOKU

Garbiñe Ubeda [BERRIA.eus]
| 2025eko Martxoaren 7a

Lehen aldiz elkarren alboan agertu dira jendaurrean Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim museoko zuzendari berria eta Juan Ignacio Bidarte 27 urtez buru izan dena. Arzalluz "txundituta eta apur bat gaindituta" agertu da bere etorrerak jakin-min handia sortu duela eta, baina ez du azalpen handirik eman nahi izan. Haren ordez Bidarte mintzatu da: "Agerraldi hau argazkiak egiteko antolatu dugu. Oso pozik gaude Miren hemen delako, eta aukera izan duelako hilabete honetan hemen gelditzeko. Hartara lasaiago ezagutuko baititu museoa, lantaldea eta hemengo lan egiteko modua". Bidartek galderarik ez egiteko eskatu du: "Ulertuko duzuenez, etorri berria da. Utz iezaiozue egokitzen pare bat astez, eta hortik aurrera ziur harreman ezin hobea izango duzuela".

Bidarteren atzetik, hitz batzuk egin ditu Arzalluzek: "Gogotsu nago; plazer handia eta batez ere ohorea sentitzen dut. Etapa berriari ekiteko irrikaz nago". Arzalluzek "murgiltze fase" baten gisan deskribatu du datorren hilabetea, eta esker ona azaldu du aukera horrengatik. "Ikaragarri estimatzen diet Juan Ignaciori eta museoko lantalde osoari gauzak horrela antolatu izana", esan du Arzalluzek. Lehenik eta behin martxan diren proiektuak ezagutzeko tartea izango dela gaineratu du.

Asteazkenean berriro agertuko dira jendaurrean Bidarte eta Arzalluz. Madrilen izango da agerpen hori, Arco arte azokan.


argi-apur-bat

Argi apur bat

Dan Flavin

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 11etik
2027ko Apirilaren 04ra

esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.