artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Joan Miróren eskultura bat izango da hurrengo Nabarmendutako obra San Telmo Museoan

"Tête" eskulturarako egindako igeltsuzko modeloa maiatzaren 27tik urriaren 19ra egongo da ikusgai arte historikoaren aretoan eta María Bolañosek "El otro Miró" hitzaldia eskainiko du.

joan-miroren-eskultura-bat-izango-da-hurrengo-nabarmendutako-obra-san-telmo-museoan

| 2025eko Maiatzaren 30a

Joan Mirók Tête eskulturarako egindako igeltsuzko modeloa izango da hurrengo Nabarmendutako obra, maiatzaren 27tik urriaren 19ra arte ikusgai egongo dena San Telmo Museoko arte bilduma historikoaren aretoan. Lana 1978 inguruan egin zuen, 111 x 67 x 25 cm neurriak ditu eta bilduma partikular batetik etorri da.

María Bolaños arte historialariak, lan honi buruzko hitzaldia ere eskainiko duena, horrela azaltzen du obra hau:

"Hona hemen Miró ezezagun eta bakana, salbuespenez gordetakoa. Igeltsuan egindako lan bat da, eta sormen-prozesuaren bitarteko fase bati dagokio, lan erabat behin-behinekoa eta ezinbestean suntsitua edo ahaztua izateko sortutakoa. Eredu horretatik abiatuta, obraren handiagotze bat agindu zuen egileak, behin betiko obra brontzean moldatzeko baliagarria izango zena, 1978. urtean.

Begiak estalita zituela ikasi zuen Mirók margotzen, bolumenak haztatuz, eta behin baino gehiagotan aitortu zuen bere eskuekin substantzia manaerraz eta otzan hori oratzean sentitzen zuen plazer fisikoa, bere irudizko munduaren genesiaren lekuko izatea ahalbidetzen zion plastikotasun egokiko substantzia hori eskukatuz. Ezaugarri horiek nabarmentzen dira lan honetan: igeltsuaren zuritasun mate eta laua, argia atzitzeko duen gaitasuna, bere xehetasun milimetrikoen plastikotasuna, bere laztasuna eta aldi bereko grazia dotorea.

Berandu sortu zen Joan Miróren eskulturarako bokazioa, 1944. urte inguruan, mundu-gerra betean. Ordutik aurrera, pasioz ekin zion arte horri, eta bere pintura bezain poetikoa izan zen, baina desafiatzaileagoa, dena den. Inspirazio mirotarraren barrena erakusten digu eskaiola honek: artistak eguneroko gauzengatik zuen amodio "frantziskanoa", goxoki baten bilgarriarekikoa, esate baterako. Bere irudimen asoziatiboaren indarraren bultzadaz, jatorrizko papertxo hori metamorfizatzen du arian-arian artistak, azkenean, paperaren tortsioei eta errotuladorearekin gehitutako trazu gutxi batzuei esker, gizaki itxura hartzen duen arte. Baina gizaki forma kezkagarri bat da emaitza, "munstro bizidun" bat, totem bat, isekaren eta izu-ikararen nahasketa bat, igeltsuaren zuritasunak bitxikeriaz tindatzen duena."

Hitzaldia gazteleraz

El otro Miró, María Bolaños - Maiatzak 27, 19:00etan, Ekitaldi aretoan / Sarrera librearekin lekuak bete arte + streaming.

Nabarmendutako obra

Nabarmendutako obra programa 2023an jarri zuen martxan San Telmo Museoak, denbora batez arreta obra jakin batera erakartzeko, bere ezaugarriengatik, gaurkotasunagatik edo bakantasunagatik azpimarragarria denean.

Sorreratik obra hauek izan dira programa honetan ikusi ahal izan ditugunak: Ozeanoko Perla bainuetxea (1910), Ramón Cortázarren akuarela; Pintura (1960-62) eta Adolescencia (c.a. 1948), María Paz Jimenezen olio pinturak; Amalia de Llano y Dotres, Condesa de Vilches (1853), Federico de Madrazo y Kuntzen olio pintura (azken hau Museo del Pradoren lankidetzarekin), eta Izenbururik gabe (1922) Néstor Martín Fernández de la Torreren olio lana.


essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.