artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mugitzen diren irudien ertzak

Chantal Akerman | Izenburua: Irudiari aurre egitea. | Non: Gasteizko Artium museoan. | Noiz arte: Urriaren 19ra arte.

mugitzen-diren-irudien-ertzak
Chantal Akermanen erakusketaren irudi bat. Artium Museoa.

2025eko Ekainaren 19a | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Zinemaren egiturak pantailaz gaindiko espazioetara igaro daitezke. Horren adibide argia izan zen Valie Export performer austriarrak 60ko hamarkadatik aurrera egindako lana, zeinakzinemaren eta gorputzaren arteko harremanak eta hausturak aztertzea zuen helburu. Touch cinema izeneko pieza da horrenerakusgarri nagusietako bat.Artistak bere gorputza zinema ukigarri bihurtu zuen lan horrekin: ikusleek ez zuten soilik begiratzeko aukera; haren gorputza ukitzeko gonbidapena ere jasotzen zuten. Espazio publikoan kokatuta zegoen gorputz hura gorputz kolektibo bihurtzen zen; eta, aldi berean,emakumezko gorputz bat kalean egoteak eta ukitua zein begiratua izatekomoduan egoteak ekar zitzakeen biolentziak irudikatzen zituen, nahiz eta une jakin batez izan.

Hitz egitera natorkizuen erakusketa ez da Valie Exporten obrari buruzkoa, baina ikus-entzunezkoen esparruan ardazten da. Eta, horrekin batera, gorputzak erakusketan duen kokapena ere aipatzekoa da: obraren eta hura inguratzen duen espazioaren ehunean zuzenean murgiltzen diren egoetan kokatzen baita. Irudiari aurre egitea da erakusketaren izenburua, eta Chantal Akermanen bideo instalazioek osatzen dute.

Mostraren komisario eta Akermanen muntatzaile izandako Claire Athertonek erakusketaren katalogoan argitzen duen bezala, zerbait ulertzea eta zerbait deskodetzeaez dira sinonimoak. Haren hitzetan, ulertzea ez baita hori, "baizik eta itun komun bat eraikitzea, non pertsona bakoitzak bere esperientzia garatzen duen". Eta erakusketaren tituluaren dimentsio performatiboari jarraikiz, espazioan barneratzen garenean, hura osatzen duten irudien bitartez loratzen diren pertzepzioetan datza esperientzia; eta ez ikus-entzunezko bakoitzaren narrazioa deskodifikatzeko saiakeran.

Egiturari dagokionez, zehaztu beharra dago zirkularra dela, eta horrek ikuslearen ibilbidea nolabait bideratzen duela. Halaber, espazioa bera ere esperientziaren parte bihurtzen da lehenengo gelara sartu aurretik. Izan ere, bertara hurbiltzen garen heinean, askotariko soinuekgure pausoen norabidea markatzen dute, eta horiek lagunduta iristen gara lehen piezara.

Horman proiektatutako pantailan objektuz beteriko gela bat ageri da, norbaitek hura habitatzen duen seinalea. Kontraste nabarmena sortzen da erakusketa espazioaren hutsunearen aldean. Baina irudiak gure arreta harrapatzen duen bitartean, gure gorputza espazioa okupatzen ari dela sumatzen dugu, eta, une horretan, filma bera horman irekitzen den leiho baten antzera senti dezakegu: Akermanen logelara ematen duen leihoa, hain zuzen. Proiektatzen den irudiaren eta ikuslearen egunerokotasunaren parte diren espazioen arteko trantsizio gunea sortzen duen leihoa, alegia.

Espazio horren baretasuna desagertzen hasten da hurrengo espaziorantz desplazatzen naizenean. Korridore ilun batean murgilduta, hurrengo espaziotik datorren soinua bihurtzen da nire gidari. Eta, korridorearen amaieran, Shanghaiko skyline-aren ilunabarrean murgiltzen naiz. Irudi estatikoa da, baina hiriko argien erritmoek eraikinen irmotasuna leuntzen dute. Forma horien artean, zinemagileak erakusten duenaren eta ikusleak haren esperientzien bidez osatutako kontakizunaren arteko tentsioak sumatzen dira. Eta, hain zuzen, hori izango da gelaz gela goazen bitartean azaleratuko den sentsazioa.

Hots, irudiaren erabileraz harago, Akermanek bere amarekin elkarrizketan landutako arrakala emozionalak ere aurkezten dizkigu mostrak. Haren obran ukaezina baita familiaren historiak proiektatzen duen itzala. Ama, haurra zela, gurasoekin batera giltzapetu baitzuten Auschwitzeko kontzentrazio esparruan, eta bizirik ateratzea lortu zuen bakarra izan zen. Oroitzapen horiek, amaren ahotsean eta amonaren egunerokoaren orrialdeetan gordeta, iraganeko zauriak irekitzen dizkigute berriro, eta haien oihartzunak orainean bizirik daudela gogorarazten digute.

Azken batean, erakusketak geruza ezberdinetan egituratzen diren espazio eta denborak proposatzen ditu, mugitzen den irudiaren presentzia fisiko eta emozionalean ardazten direnak. Akermanen irudiek, isiltasunetik, mugimendu sotiletik eta absentziaren (ez)presentziatik abiatuta, memoriaren, traumaren eta identitatearen ertzak zeharkatzen dituzte, ikuslea bere baitan islatzera gonbidatuta.

irudiari-aurre-egitea

Irudiari aurre egitea

Chantal Akerman

Artium (Gasteiz, Araba)

2025eko Maiatzaren 30etik
2025eko Urriaren 19ra


larrosak-eta-oiloak

Larrosak eta Oiloak

Malen Agirre

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Martxoaren 26tik
2026ko Maiatzaren 15era

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

mikel-okinena

Mikel Okiñena

ArteA2 (Zizur Nagusia, Nafarroa)

2026ko Martxoaren 13tik
2026ko Apirilaren 25era

memoria-lausoei-begira

Memoria lausoei begira

Api. 16 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Juana cima. BEGIRADA DISIDENTE BAT | Non: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: Abuztuaren 30era arte.

ondarearen-zaintzaileak

Ondarearen zaintzaileak

Api. 15 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Reina Sofia museoko teknikarien txostenak Picassoren Gernika ez mugitzeko gomendioa eman omen du; ez dakiguna da zein baldintzatan ez litzatekeen bete behar ez mugitzeko gomendio hori. Hau da, lana kalterik gabe mugitzeko aukera egongo balitz, iritzi bera mantenduko lukete?

iragan-kolonialak-bistaratuz

Iragan kolonialak bistaratuz

Api. 13 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Standing here Wondering Which Way to Go | Noiz arte: 2026ko ekainaren 14ra arte. | Non: Tabakaleran, Donostian.

arte-laborategiak

Arte laborategiak

Api. 04 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Gasteizko Zas kultur erakundeak eta Artium museoak Arabako artista gazteentzat egonaldi artistikoak egiteko deialdia egin dute. Parte hartu nahi duten artista hasiberriek hilabeteko soldata jasoko dute, produkzio gastuetarako dirua, eta museoaren azpiegitura erabiltzeko aukera izango dute.

zeri-begiratzen-dioten-artelanei-begiratzen-dietenek

Zeri begiratzen dioten artelanei begiratzen dietenek

Api. 04 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Publikoak bildumako zortzi artelanen aurrean eginiko gogoetak biltzen dituzten zortzi bideo osatu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak. Tamara Garcia Iglesias zinemagileak egin ditu, eta horiekin eman du amaitutzat 2021ean hasitako Ikuspuntuak proiektua.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.