artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Materialtasunaren ondarea

Argizari galdua | Artistak: Askoren artean. | Non: Iruñeko Ziudadelako Labean. | Noiz arte: urtarrilaren 25era arte.

materialtasunaren-ondarea
Erakusketako irudi bat. Arg/ JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2025eko Abenduaren 11a

Argizaria ezegonkorra da, moldagarria eta haren materialtasunetik harago karga kultural nabaria duena, nolabait denboraren poderioz forma eta irakurketa anitz bereganatzen duen gainazal moldagarritzat har genezakeena. Proiekzio ezberdin horien aurrean kokatzen gaitu Iruñeko Ziudadelan kokatua dagoen Argizari galdua erakusketak, artista ezberdinen lanen bitartez argizariaren hainbat dimentsio arakatuz. Eta, arakatze horretan, argizariaren materialtasunetik haren dimentsio erritualerantz lekualdatzen diren irakurketak aurkeztuko zaizkigu.

Mostran, Julie Laymond eta Lucia Montese elkarlanean aritu dira komisario lanetan, eta bi espaziotanegituratu dute erakusketa, bata Iruñean eta bestea Pauko Le Bel Ordinaire espazioan. Bada, oraingoan Iruñekoan zentratuko naiz, zeinetan Javier Ayarza Haro, Mari Campistron, Anglae Miguel, Estelle Deschamp, Didi Huberman, Nerea de Diego, Antonio Fernandez Alvira eta Laura Salgueroren lanak daudenikusgai.

Ibilbidea funtsezko kezka batekin hasten da, argizarizko objektuari zuzenean begiratzeko ariketarekin. Georges Didi-Hubermanen Face à Face à Matière bideoak proposatzen digu hori, zehaztasun poetikoz, nolabait, eta desegiten den material horrekiko deserosotasuna eragiten digu. Objektu izateari utzi eta material bihurtzen den horretatik begirada kentzean, erakusketa konposatzen duten bestelako piezak sartzen dira gure ikuseremuan.

Laura Salgueroren instalazioak dira nire ibilbidean bigarren geldialdia egiteko eskakizuna egiten didatenak. Tonalitate eta testura ezberdineko argizarizko bloke txikiz osatuta dago. Tonu bakoitzak, ehundura bakoitzak materialaren egoera ezberdinez hitz egiten digu, eraldatzeko duen gaitasunaz, alegia.

Ondoan, material berdinez egindako koroa batekin egin dut talka;Javier Ayarzaren lana da. Bertan, euren erlauntza simulatzen duten kaxa hexagonalen barnean kokatuta erleak daude zizelkatuta. Bi instalazioen artean materialaren dimentsio natural eta sinbolikoaren arteko uztartzea aditzera ematen da. Bere funtzioa galdu, baina karga sinbolikoa mantentzen duen erritual baten arrastoa izango balitz bezala. Egitura zurruna da, eta izan zenaren arrastoak mantentzen dituen horretan, materiak bere aurreko egoeraren memoria gordetzen du.

Aglaë Miguelen lanak logika bera du, nolabait. Artistak ehunezko konposizio bat proposatzen du, zeinetan "prado de cera"hitzak irakurdaitezkeen. Honek argizariak substantzia izateari utzi eta lurralde bihurtzen den espazio bat aktibatzen du. Irutea, tenkatzea, gurutzatzea… horrela ehun utilitario bat sortzeaz beste, memoria gainazal bat eraikitzen baitu.

Hain zuzen, erakusketan aurrera egiten dugun bitartean, bi dimentsio horien arteko kulunkatzeak sortzen dituen tentsioak sumatzen dira. Adibidez, Antonio Fernandezen lanean, materialak bere izaera propioa galdu eta oihalen tolesturak aditzera eramaten duen instalazioa dugu, horrela materialaren gaitasun plastikoa aditzera emanez.

Preseski, Nerea de Diegoren instalazioan ere islatzen da plastizitate hori ere. Hots, azkenengo honen kasuan, piezak badu materiala beraren izaera liturgikoa gogorarazten didan zerbait. Espazioaren fondoan sabaitik zintzilikatutako egitura borobil bat dugu, egitura bera argizarizkoa da, baina hura sostengatzen duen lokarriaren urrezko tonuak haren izaera eraldatzen du. Horrela, exbotoen tradizioarekin lotu genezakeen iruditeria ekartzen digu gogora.

Argizaria tradizioz lanari eta transmisioari lotutako logiken artean kokatu izan da. Beraz, tarte horretan, paisaia, antzinako jakintza eta praktika garaikidea gurutzatzen dituen espazio sinbolikoan transformatzen da erakusketa. Ildo horretan kokatzen dira bereziki Mari Campistron eta Aglaë Miguelen lanak, zentzumenetan errotutako arkeologia sentikorraren logikatik operatzen dutenak. Pirinioetako argizaiolen inguruan egindako ikerketatik abiatuta, espazio erakusketara ekartzen dute keinu minimoaren poetika bat, non grabatua, argizaria, argazkia eta soinua elkarren artean ehuntzen diren, nolabait, erlikia laiko baten antzeko egitura bat osatuz.

Argizaria hari bihurtzen zuten artisauak agertzen diren kobrezko grabatuek ez dute dokumentu funtzio hutsa betetzen. Aitzitik, ofizio baten inskripzio erritual gisa funtzionatzen dute. Argizaria jada ez da erabilerako objektu soil bat, baizik eta lekuko materia bat. Pieza horietan, eskulanaren ekintza bera politizatzen da, industrializatu ezin diren jakintzen desagerpenaren aurrean erresistentzia keinu gisa agertzen delako. Grabatuak finkatzen du erabilerak iragankor bihurtzen zuena, eta argizariak, paradoxikoki, hondatzen den heinean kontserbatzen du.

Horrenbestez, Argizari galdua mostrak etengabe eraldatzen ari den materia honek ondare kulturalarekin berarekin hainbat lotura sustatzen ditu. Eta, sustatze horretan, kontzeptua eta objektua bereizten zituen muga desegiten da, materialtasunetik bertatik eratzen baita ondarearen izaera sinbolikoa.

argizari-galdua

Argizari galdua

Erakusketa kolektiboa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2025eko Azaroaren 21etik
2026ko Urtarrilaren 25era


essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.