artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Estetizidioa

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

estetizidioa

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urtarrilaren 22a

Badakit genozidioa baino leunagoa dela, baina ez nuen uste gizakiak hain biolentzia sofistikatura iritsiko zirenik, nahiz eta imajinatzeko zailak ziren ekintzak burutu holokaustoaren garaian.

Aurreko artikulu batean Palestinan Israelek artearen eta artisten kontra egindako eraso gogorrei buruz hitz egiteko aukera izan nuen, estetizidio hitza erabili gabe. Testuinguru horretan ikusi dut aipatuta, Madrilgo Reina Sofia Museoan Teja delako elkarteak antolatutako mintegia iragartzeko. Gaza eta estetizidioa izenburua duen mintegian, unibertsitateak, liburutegiak, museoak, artxiboak eta beste kultur azpiegitura batzuksuntsitzeko orain dela bi urte Israelek abiatutako ekinaldiari buruz hitz egingo dute.

Garai batean asko hitz egin genuen islamista erradikalek islam aurreko kulturaren arrasto guztiak ezabatzeko egin zituzten sarraskiei buruz: erromatar monumentuak eraitsi zituzten, beste erlijioen gurtzarako tokiak eta irudiak ezabatu, eta museoak arpilatu. Asaldatuta ikusi genituen mundu guztira harrotasunez zabaldutako ondarearen, artearen eta historiaren kontrako ekintzen irudiak.

Bere burua islamismoaren beste muturrean dagoen estatu zibilizatuaren itxura eman nahi duen Israelek diskrezioa aukeratu du. Ez du palestinarren kultura desagerrarazteko duen plana zabaldu;gainera, komunikabide handien kontrola duenez, zaila izango da Afganistanen, Sirian eta Iraken ikusitako irudiak ikustea. Baina era ezkutu eta isil batean gauza bera egiten ari da: herri batek milaka urtetan pilatutako ezagutza suntsitu, eta, aldi berean, bizirik dagoen kultura bat denez, sortzeko duen ahalmena eragozten du.


Israelkolonialismo klasikoaren tresnak erabiltzen ari damunduari esateko palestinarrak herri atzeratua, basatia eta kultura gabea direla; horrela errazago justifikatu dezake genozidioa, bai munduaren aurrean, baina baita bereburuaren aurrean ere. Kolonialismoa jasan duen eta jasaten ari den edozein herrik badaki zer den kultura bat gutxitzea ia desagerrarazi arte. Horregatik muturrera eramandako estetizidio horrek bereziki ukitu behar gaitu.


begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

2026ko Urriaren 23tik
2026ko Azaroaren 29ra

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.