artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artium Museoak 'Juana Cima. Begirada disidente bat' erakusketa aurkeztu du

Artistaren ekoizpenaren esplorazio bat da erakusketa, hirurogeiko hamarkadan hasitako hainbat lan-sailetan oinarrituta. Juana Cima. Begirada disidente bat haren biografiako bost aldi handitan zehar proposatutako ibilbide baten bidez egituratzen da. Artium Museoak #Hitzak argitalpen saileko beste ale bat argitaratu du erakusketaren harira.

artium-museoak-juana-cima-begirada-disidente-bat-erakusketa-aurkeztu-du
Tinta txinatarra paperaren gaineko marrazkiak (1998-1999) Clotilde Murilloren adeitasunez. Arg/ Nuria González

| 2026ko Martxoaren 3a

Artium Museoak Juana Cima. Begirada disidente bat aurkeztu du, bizi-jarrera batera hurbiltzea proposatzen duen erakusketa, Karibeko memoriaren, euskal testuinguruko prestakuntzaren eta espiritualtasunaren arteko elkargunean taxututako ibilbide baten esplorazioa, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik nortasunari, ekologiari eta generoari buruzko funtsezko eztabaidak aurreratzen dituena. Ahots berezia da Juana Fernández Cimarena (Caibarién, Kuba, 1951), disidentzia erradikal eta poetikoko unibertso estetikoak eraikitzen dituena, sorkuntza eta bizitza elkartuz, banaezin bihurtu arte.

Ikusgarritasun publiko handieneko aldian (1977-1997), haren lanak hainbat bildumatan sartu ziren —besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalarenetan—. Baina bere lanaren askatasun formalak, arlo afektiboko zintzotasunak eta identitatearen azterketan kontzesiorik ezak kanon nagusiaren bazterrean kokatu zuten. Erakusketen zirkuitutik —ez, ordea, ekoizpenetik— nahita erretiratu ondoren, haren lana pixkanaka narratiba hegemonikotik kanpo geratu zen. Gabezia hori agerian uztea da erakusketa honen helburuetako bat.

Bost lurraldetan antolaturik (Bilbo. Lehena, desioaren eta aldarrikapenaren lurraldea; Lurralde mitikoak eta kontzientzia ekofeminista; Uharte-nortasuna eta mediterraneoko jakintzak; Bide espirituala Indian eta budismoan zehar eta Erretiroa mendian), erakusketak ibilbide bat egiten du artistaren ekoizpenean zehar. Haren lanean bestearekiko (gizaki, animalia edo landare) harreman-etika sakon bat islatzen da, alteritatetik sortua eta haren praktika osoa zeharkatzen duena, pentsamendua, existentzia eta sorkuntza elkartuz.

Juana Cimak (Caibarién, Kuba, 1951) Oviedon hasi zuen bere heziketa artistikoa. Arte Aplikatuen Goi Eskolan ikasi eta prestakuntza Higinio del Vallerekin egin ondoren, 1975ean Bilboko Arte Ederren Goi Eskolan sartu zen, eta Pinturan eta Grabatuan espezializatu zen. 1987an lortu zuen Lizentziatura, zentroa Fakultate bihurtu ondoren.Haren jarduera artistiko handieneko aldia 1977 eta 1997 bitartean izan zen. Garai horretan, Euskal Herriko lehiaketa garrantzitsuetan parte hartu eta aintzatespen garrantzitsuak jaso zituen; hala, bere proiekzio profesionala sendotu zuen. Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Bizkaiko Emakumeen Asanbladarekin lan egin zuen, mugimendu feministaren ikonografiari ekarpen nabarmena eginez. Aldi berean, irakasle-karrera zabala egin zuen UPV/EHUn 1981etik 2014ra, Irakasle Eskolan lehendabizi eta, ondoren, Leioako Arte Ederren Fakultatean. 1997an, erakusketa-zirkuitutik erretiratu eta etapa akademikoa amaitu ondoren, mendiko estudio batera joan zen, eta han lanean jarraitzen du, modu pribatuago eta independenteagoan.

Erakusketa hau dela eta, Artium Museoak #Hitzak saileko beste ale bat argitaratu du, artistaren ibilbideari buruzko testu luze batekin, erakusketaren komisario Garazi Ansa-Arbelaizek (Oiartzun, 1989) sinatua.

Museoaren A3 aretoan abuztuaren 30era arte ikusgai egongo den erakusketaren inaugurazioa bihar izango da, larunbata, 12:00etan, eta ez dago erreserbarik egin beharrik.


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.