artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Lan giroko paisaia

Artelan guztiak bezala, Asuncion Molinos Gordoren Mil leches (Mila esne) izenburua daramanak ere hausnarketa egiteko aukera ematen du. Hiru bastidore handitan gainazal latza duten artilez egindako feltrozko oihalak azaltzen zaizkigu.

lan-giroko-paisaia
Asuncion Molinos Gordo, Mil leches (Mila esne). Arg/ Artista

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Apirilaren 30a

Fitxa teknikoan argitzen zaigu "Espainiako Erreinuko ardi arraza guztien artilez egindako feltroa"dela zurezko bastidoreen gainean muntatuta dagoena. Erakusketako arduradunek fitxaren txartelaren aldamenean proiektuaren gaineko azalpenak emateko testua jartzea erabaki dute. Bertan esaten da ikusgai daukagun feltrozko oihala Espainiako Estatuko ardi arraza guztien artilea jasota ehundu dela. Badirudipaisaiaren itxura hartzen duten koadro handi hauen bidez artistaren helburua nahasketaren alde egitea dela, zabalduta dagoen arrazaren purutasunaren aldeko iritziei aurre egiteko.

Zalantza handirik gabe, proiektua interesgarria iruditu zitzaidan, batez ere paisaiaren koadro klasikoei erreferentzia egiten zielako pintura ez den zerbaiten bidez, nahiz eta azalpen testuan dioen moduan, paisaiaren eraikuntzan abereek duten garrantziari arreta jarri. Gizakiak naturan izan duen eragina aztertzen denean ez da askotan aipatzen etxekotu ditugun animalien aztarna, ardien eta halakoeneragina izugarria izan arren; belarra mozteko erabiltzen ditugu eta kaken bidez zabaltzen diren haziek landareen kolonizazioa ahalbidetzen dute.

Hala ere, beste modu bateko hausnarketa bat ere bururatu zitzaidan feltroaren txartela irakurri nuenean. Mil leches delako artelan hau arte politikoa al da? Aipatutako fitxa tekniko horretan Espainiako Erreinuari egindako erreferentzia oso arrotza egin zitzaidan, gidatzeko baimenean edo, oker ez banago, Espainiako nortasun agiri berrietan ez bada, gutxitan ikusten baitugu izendapen hori. Gainera, azalpen testuan Espainiako Estatua azaltzen da, erreinuaren partez;beraz, berariaz idatzitako izena dela pentsa daiteke. Aldi berean, artelana osatzeko Espainiako ardi arraza guztiak erabiltzeak edo ez erabiltzeak proiektuaren mamia aldatuko luke? Bioaniztasunaren inguruko aldarrikapena bera izango litzateke Frantziako arraza batzuk ere erabili izan balitu, baina, hala ere, Espainiakoak direla azpimarratzen du. Burgosko artistak burmuinean dituen erreferentzia kulturalek bultzatu dute aukeraketa "nazionala" egitera edo 98ko belaunaldiaren eraginez garai batean Espainiako paisaiaren irudikapenari egiten dio erreferentzia? Ikusi nahi ez zen Espainiako baserri edo landa giroko paisaia zabal, gogor eta huts hura ikusarazi nahi du, gaur egun ere ikusi nahi ez dugulako?


itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.