artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artium Museoak eta Zas Kulturrek artista berrientzako 'EGOITZAK / RESIDENCIAS' programaren bigarren edizioa iragarri dute deialdi bikoitzarekin

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak eta Zas Kultur-ek artistei zuzendutako egoitzaren bigarren edizioa iragarri dute, sorkuntza artistiko garaikidea sustatzeko xedez; aurten, gainera, deialdia bikoitza izango da. Lehenengo egoitza abuztuan izango da, eta bigarrena irailean.

artium-museoak-eta-zas-kulturrek-artista-berrientzako-egoitzak-residencias-programaren-bigarren-edizioa-iragarri-dute-deialdi-bikoitzarekin
Arg/ Basotxerri, Wikipedia

| 2026ko Martxoaren 18a

Artium Museoak eta Zas Kultur-ek Arabarekin lotura duten artistei zuzendutako egoitza artistikoen programaren bigarren edizioa jarri dute abian. Iaz aurkeztu zuten, sorkuntza artistiko garaikidea sustatzeko xedez, eta edizio honetan, berritasun bat izango du, deialdia bikoitza izango baita. Ekimena proiektu bat garatzeko interesa duten artista hasi berrientzat da, partekatutako lan-espazio baten testuinguruan eta laguntza profesionalarekin. Deialdi honek Arabako Lurralde Historikoaren testuinguru artistikoan sorkuntza garaikidea ikusarazteko eta babesteko espazio berri bat zabaltzeko borondateari erantzuten dio.

Egoitza biek laguntza, baliabide teknikoak eta ikusgarritasuna uztartzen dituen lan-ingurune bat eskainiko dute. Zehatzako esanda, 1.500 € gordineko zuzkidura, ekoizpenerako laguntza eta 500 €-ko dietak, Artium Museoan lan egiteko leku bat eta museoko langile teknikoei zein Zas Kultur taldeko kideei aholkua eskatu ahal izatea, bai eta baliabide teknikoei eta dokumentu-artxiboei dagokiemez ere, proiektuaren behar espezifikoen arabera. Deialdian, gainera, egoitzaren emaitzak urrian jendaurrean aurkeztea aurreikusten da.

Egoitza bietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 18tik apirilaren 30era egongo da zabalik. Interesdunek, besteak beste, egoitzan garatuko duten proiektuaren proposamena eta nola gauzatuko duten bidali beharko dute, baita gutxi gorabeherako lan-egutegia ere. Eskabideak posta elektronikoz bidali beharko dira deialdiak@artium.eus/espaciozas@gmail.com helbidera, gaian "Artium Museoa-Zas Kultur 2026 egoitza deialdia" jarriz. Dokumentu guztiak PDF fitxategi bakar batean bildu beharko dira.

Ikus deialdia


mikel-escobales

Mikel Escobales

Artea Abian

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Azaroaren 20etik
2027ko Otsailaren 14ra

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.