artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gorrek kontatzeko dutena

Antoni Abadek 'Belarri gorrak' proiektua ondu du Multiverso bekarekin. Maiatzaren 7ra arte egongo da ikusgai, Arte Ederren Museoan

gorrek-kontatzeko-dutena

Olatz Silva Rodrigo [BERRIA.eus]
| 2023ko Martxoaren 8a

"Ahozko hizkuntza sortu baino lehen, gizakiak keinu bitartez jartzen ziren harremanetan. Agian ez zen zeinu hizkuntza, baina keinuak ziren", gogoratu dio gizon batek emakume bati. Bilboko Arte Ederren Museoko horma batean ageri dira, bideo batean. "Ahozko hizkuntza agertu zenean, ordea, zeinu hizkuntza ahaztu zuten", jarraitu du. Utopiaren eta errealitatearen inguruan elkarrizketan ari dira, zeinu hizkuntzan. Izan ere, entzumen desgaitasuna dute. Antoni Abadek Multiverso bekarekin sortutako bideoinstalazioa da: Belarri gorrak. Kataluniako Pertsona Gorren Federazioko hamasei kidek hamalau gai aukeratu, eta haien inguruko elkarrizketak sortu dituzte. Proiektua maiatzaren 7ra arte egongo da ikusgai museoan.

"Helburua zubiak sortzea da, entzun dezaketen pertsonen eta entzumen desgaitasuna duten pertsonen artean", azaldu du Abadek. Utopiaz hizketan ari direnen ondoan, beste bi kide daude. Poza eta tristura da eurek aukeratu duten gaia. "Alde batetik, inklusioari eta pertsona gorren autonomiari buruzko gaiak landu dituzte; eta, bestetik, beste hainbat kontu: erotika, egia eta gezurra, diktadura eta anarkia...", zehaztu du egileak.

Grabazioek azpitituluak dituzte. Eta braillean eta makrokaraktereetan inprimatutako transkripzioak ere eskuragarri daude instalazioan bertan. Elkarren ondoan dauden bi pantaila handitan ikus daitezke elkarrizketak: "Plano zehatzak dira, hondo zuri batean eginak eta apaingarririk gabe; eurek azaltzen digute nortzuk diren eta zer nahi duten". Grabazioetan hizketan ari direnen soinuak entzun daitezke.

Serieko lehen proiektua

Arte historialaria da Abad, baina 21 urte daramatza bazterketa arriskuan dauden kolektiboekin lanean; hala nola Mexiko Hiriko taxilariekin eta Nikaraguako migratzaileekin Costa Rican. Honako hau izan da gorrekin ikus-entzunezko bat sortu duen lehenengo aldia. "Existitzen diren aniztasunen artean, bakartuena da". Eta, hori aldatzeko, "ale txiki" bat jarri nahi izan du: "Bideo-instalazio honen bitartez, pertsona gorrekin harremanik ez dutenek euren berri izan dezaten nahi izan dut, eta jakin dezaten zeri buruz hitz egiten duten". Adierazi duenez, hezkuntza inklusiboak "gehiago" egin beharko luke: "Eskola batzuetan pertsona gorrak eta entzuten dutenak batera daude, eta guztiek ikasten dute zeinu hizkuntza; hori da eredu ona".

Multiverso bekarekin egindako lana da Belarri gorrak. BBVA Fundazioak eta museoak elkarlanean sortutako egitasmoa da. Eta bideoartea eta arte digitala sustatzen ditu. 2018an, Multiverso beketarako deialdi ireki bat antolatu zuten, baina pandemiak proiektuak geldiaraztea eragin zuen. Orain jarri dute berriro martxan. Abadena izan da museoan aurkeztu duten lehenengoa. Hurrengo hilabeteetan, gainerako bostak aurkeztuko dituzte.


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.