artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mikel Otxotekok parte hartuko du 2023ko Artea abian programan

Kutxa Fundazioaren eta San Telmo Museoaren arteko lankidetzaren bitartez sormena sustatzeko helburua duen Artea abian proiektuak jarraipena izango du aurten Mikel Otxoteko Olazabal artistarekin. Irailean inauguratuko da "Hemen herensugeak daude" erakusketa.

mikel-otxotekok-parte-hartuko-du-2023ko-artea-abian-programan

| 9 Mai 2023

Mikel Otxoteko Olazabal izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak eta Kimia Kamvarik parte hartu ondoren.

2023ko irailean, artista donostiarrak Hemen herensugeak daude erakusketa aurkeztuko du museoko laborategian. Bertan, 1970eko hamarkadan Margarita Olazabal bere amak Ternuako eskualde subpolarrean super-8an egindako grabazioak bilduko dira. Erakusketa osatzen duten lanek euskal enpresak iparraldeko uretan eta lurraldeetan, eta zeharka Karibean, izan dituen eragin eta ondorio zuzenen berri ematen dute, baliabideak eta eskulan merkea salerosteko eta ustiatzeko sistema konplexu baten barruan. Proposatutako ibilbidea Otxotekok 2019an hasitako ikerketa artistiko baten emaitza da, eta Manuel Valdés Pizzini Puerto Ricoko Unibertsitateko antropologoaren kolaborazioak izan ditu.

Erakusketak, bereziki, Saint-Pierre et Miquelon artxipelagoko (Ipar Atlantikoa) kultura, identitate eta ingurumen errealitate hauskor eta ezegonkorrari erreparatuko dio. Bakailao bankuak kolapsatu zirenetik hamarkada batzuk igaro direnez, gai bat nabarmendu nahi da: antzinako kartografoek Ternuako eskualde azpipolarrean dragoi ozeaniko arriskutsuak zeudela ohartarazten bazieten ontziei, zeintzuk dira gaur egun uharte horietako biztanleek aurre egiten dieten benetako mehatxu edo munstroak? Era berean, Karibeko irlekin duen lotura ere agerian geratzen da; izan ere, historian zehar, bertako uretan harrapatutako bakailaoaren zati handi batek azukre-kanaberaren landaketetako esklaboak eta langile libreak elikatzeko balio zuen.

Artea abian ekimenaren bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi diete. Helburu nagusia gune instituzional edo museistiko batean erakusketa indibiduala egitea erraztea da.

Esparru geografikoa Gipuzkoako lurralde historikoa da, artistaren jatorri eta/edo jarduera leku gisa. Horrek esan nahi du artista hautagarriak direla lurraldean jaiotako edo hari lotutako pertsonak, lotura hori modu zabal eta irekian ulertuta.

Arte garaikidea sustatzeko ekimen honek Museo Bikoitza proiektuarekin bat egiten du San Telmo Museoan, non artistek San Telmoren bildumatik abiatuta lan egiten duten. Artea Abian egitasmoan parte hartzen dutenek ibilbide ez hain finkatua izan arren, bi proiektuek San Telmo Museoak euskal arte garaikidearekin duen konpromisoa indartzen dute. Halaber, haiekin lehian izatetik urrun, ekimen berri honek testuinguruari laguntzeko proiektuen eszena indartzen laguntzen du, espazio berri bat txertatuz. Proposamenak Kutxa Fundazioaren erakusketa aretoen programazioa ere osatzen du, eta lurraldeko arte sorkuntzarekin duen konpromisoa indartzen du.

Erakusketa eta argitalpena

Artea Abian proiektuak San Telmo Museoak urtero Laborategi Aretoan egin beharreko erakusketa bat egitea dakar, ahal dela artista batena, lan metodoei eta baliabideei dagokienez ingurune profesionalizatua eskainiz. Asmoa da erakusketa hau, aurretik eta ondoren guztiz ezberdinak izango diren beste batzuek inguratuko dutena, beste edozein erakusketa gisa tratatzea; bai azaldutakoaren kalitateari dagokionez, bai haren dimentsio ekonomikoari dagokionez, bai museoaren programazio orokorrean eta kanpo komunikazioan izango duen eraginari dagokionez.

Erakusketarekin batera, gainera, katalogo bat argitaratuko da, elementu garrantzitsua zabalkunde tresna delako.

Mikel Otxoteko, Artea Abianen laugarren edizioko artista:

Mikel Otxoteko Donostiako artista eta ikertzailea da. Nazioarteko aipamena jaso zuen Audiovisual Arts and Neo-materialism doktore-tesiarekin, Manuel DeLanda zinemagileak New Yorkeko Pratt Institute of Art & Design-en ikertzaile bisitari gisa egindako gonbidapenarekin. Dance & Drill edo Algunos cabos sueltos bezalako ikerketa proiektu artistikoak garatu ditu, proiekzioetan eta erakusketetan gauzatuz Toulouseko Musée d'Art Contemporain Les Abattoirs, Valentziako Centre del Carme Cultura Contemporánea edo Londresko The Rag Factory bezalako lekuetan. Bere azken film dokumentala, Invierno (2019), Bilboko Zinebi, Cinespaña eta Toulouse-ko zinemaldietan ikusi ahal izan da. Hemen herensugeak daude proiekturako ekoizpen artistikoko egonaldiak egin ditu Saint-Pierre et Miquelon eta Puerto Rico uharteetan, Itsasertzeko Ikasketen Diziplinarteko Zentroak eta Sea Grant Programak (biak Puerto Ricoko Unibertsitatekoak), eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta.


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 15 Novembre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).