artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Klik bat, eraldaketaren ikur

Enrique Ordoñezek eta Isabel Falconek hainbat artistaren 110 argazki eman dizkiote, dohaintzan, Bilboko Arte Ederren Museoari. Otsailaren 18ra arte egongo dira ikusgai, museoko bost aretotan

klik-bat-eraldaketaren-ikur
Mundu berri bat ikusteke erakusketako bi erretratu, Bilboko Arte Ederren Museoan. Arg/ RAUL BOGAJO, FOKU

Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]
| 26 Octobre 2023

Berrikuntza itzela ekarri zuen argazkigintzak XIX. mendearen hasieran. Ilustrazioak albo batera utzi, eta errealitatea bertatik bertara islatzeko tresna gisa ulertzen zuten askok praktika hori. Diziplinaren garrantziaz jabetuta, bilduma bat osatzen hasi ziren Enrique Ordoñez eta Isabel Falcon senar-emazteak. Nazioartean esku pribatuetan den argazki bildumarik garrantzitsuenetakoa daukate egun, eta horietako 110 argazki dohaintzan eman dizkiote orain Bilboko Arte Ederren Museoari. Mundu berri bat ikusteke deitu dute erakusketa, eta 2024ko otsailaren 18ra arte bisitatu ahal izango da, museoaren 6., 7., 8., 9. eta 10. aretoetan.

Zehazki, 1970eko hamarkadaren amaieran hasi ziren Ordoñez eta Falcon bilduma osatzen. Guztira, bi mila obratik gora bildu dituzte urte hauetan guztietan, eta horietatik 110 argazki jaso ditu Arte Ederren Museoak. Aurrez, beste 61 eta 47 argazki eman zizkieten dohaintzan, 2007. eta 2009. urteetan, hurrenez hurren. Beste mila obratik gora, berriz, Tenerifeko (Kanariak, Espainia) Arte Espazioan daude. Aurrerantzean, beraz, bi espazioek elkarrekin kolaboratzeko aukera izango dutela nabarmendu du Miguel Zugaza museoko zuzendariak.

Erakusketako obrei dagokienez, 1850 eta 2010 bitartekoak dira irudi guztiak. Edukiari dagokionez, berriz, gai asko tartekatzen dira: paisaiak, erretratuak, emakume biluziak, eszena kostunbristak, monumentuak... Hala ere, erakusketa ez dago kronologikoki antolatuta; hiru eremutan banatu dute: Zientzia eta natura; Arkitektura eta hiria; eta Erretratuak eta pertsonak. Guillermo Zuaznabar Bilboko Arte Ederren Museoko Diseinu eta Arkitektura kontserbatzaileak kontatu duenez, bi helburu bete nahi izan dituzte erabaki horrekin: "Obren naturaltasuna erakutsi nahi izan dugu, batetik; eta bisitariei irudi bakoitzaren berezitasunak erakutsi nahi izan dizkiegu, bestetik. Izan ere, mundua goitik behera eraldatu zuen argazkigintzaren kontzientzia optiko berriak". Nazioarteko 63 egileren lanak bildu dituzte denera, eta obra horietako hamalau artista ezezagunenak dira.

Edad de la luna argazkiak irekitzen du Zientzia eta natura atala. Henry Freresek 1890. urtean egindako irudi bat da, eta, izenburuak aurreratzen duen bezala, ilargia ageri da. Hondo beltzaren gainean kokatu dituzte gaiaren inguruko irudi guztiak, eta XIX. mendean argazkilaritzak izandako bilakaera aztertzea izan da asmoa, Zuaznabarren hitzetan: "XIX. mendera arte ez zen garatu argia mekanikoki finka zezakeen teknikarik. Prozedura horren lehen laginen bidez, irudiak ilustratzea eta hedatzea zen helburua". Hala, bi gela hartzen dituen espazio horrek aukera ematen du argazkigintzaren garapen teknikoa ulertzeko. Besteak beste, Olympe Aguado, Eugene Cuvelier eta Peter Henry Emerson argazkilarien lanak daude ikusgai eremu horretan.

Arkitekturari eta hiriari begiratzen die erakusketaren bigarren parteak. Izan ere, hiriek eraldaketa nabarmena izan zuten XIX. mendean. Aldaketa horietako batzuk erregistratu dituzte atal horretan, Zuaznabarrek aurreratu duenez: "Monumentuak eta haien historia motibo zentral bihurtu ziren, hirigintzan gertatzen ari ziren aldaketak proiektatzeko". Horren erakusgarri da Egiptoko Alexandriako kolomaren irudia. Garai hartakoak dira Veneziako zein Parisko bisten "lehen irudi prototuristikoak" ere: "Hiri eta industria argazkiak ageri dira maiz, eta eraikuntza berriak, makinak eta hirigintza aldaketak ere islatzen dituzte".

Bestalde, askotariko erretratuak biltzen ditu azken aretoak. "Burgesiaren esku egotetik, gizarte osora zabaldu ziren erretratuak argazkigintzari esker", azaldu du Zuaznabarrek. Roger Fentonen eta Leon Cremierren argazkiak ikus daitezke eremu honetan, baita Victor Hugo eta George Sand idazleen erretratu klasikoak ere.

Euskal artistak ere presente

Argazkiez gainera, Alain Urrutia artista bilbotarraren hamabi marrazki ere bildu dituzte erakusketan. Katamalo izena du bildumak, eta artistak 2010. urtean marraztutako ikatzezko irudiak biltzen ditu. Horiek ere dohaintzan jaso ditu Arte Ederren Museoak.

Alabaina, ez da Urrutia erakusketako euskal artista bakarra. Isabel Azkarate lehen euskal emakume fotokazetariaren irudi bat, Xabier Alkortaren Soldaduak bildumako hiru irudi, Jose Ramon Amondarainen argazki bat eta Aritz Loiolaren beste bat ikusi ahal izango dira.


landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 25 Juin 2026
Au 26 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).