artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mundua marrazki txikietan

Nigeriako, Japoniako, Poloniako eta Euskal Herriko ilustratzaileen lanak ikusgai jarri dituzte Gasteizko Zuloa liburu dendan. Irudika topaketaren harira atondu dute erakusketa

mundua-marrazki-txikietan
Erakusketan parte hartu duten ilustratzaileetako batzuk, atzo, Gasteizen. Arg/ JAIZKI FONTANEDA - FOKU

Aitor Blain [BERRIA.eus]
| 7 Novembre 2023

Euskal Herriko ilustratzaileen lanak mundura zabaltzeko sortu zuten Irudika ilustrazio topaketa, baina aurten mundua bera Euskal Herrira ekarri nahi izan dute. Edo munduaren zatitxo bat, bederen. Izan ere, jardunaldien zazpigarren aldi honetarako hiru herrialde gonbidatu dituzte, hango ilustratzaileren sormen lanak ezagutzeko: Nigeria, Polonia eta Japonia. Bada, herrialde horietako 11 ilustratzaileren sormen lanekin erakusketa bat atondu dute Gasteizko Zuloa liburu dendan. Formatu eta tamaina askotako 60 lan baino gehiago daude ikusgai denera, ilustrazioaren mundu zabalaren erakusgarri direnak.

Herrialde bakoitzeko hiruzpalau marrazkilariren lanek osatzen dute erakusketa. "Nazioarteko ilustrazio topaketan egotea gustatuko litzaigukeen baina etortzerik izan ez dutenen lanak erakustea: helburu horrekin sortu dugu erakusketa", azaldu du Elisabeth Perez Fernandezek, erakusketaren antolatzaileak eta Irudika-ko zuzendariak.

Hala, Nigeriari lotuta ageri dira, esaterako, Diana Ejaita, Blossom Oyeyipo, Styles Osunde eta Wole Lagunju; Japoniako marrazkigintzaren ordezkari dira Taro Miura, Masatsuna Fujimoto eta Yoshiko Hada; Iwona Chmielewska, Marta Ignerska eta Acapulco Studio dira Poloniako ilustrazioaren erakusgarri. Iraia Okina da, berriz, euskal ilustraziogintzaren ordezkaria.

Analogikoak eta digitalak

Erakusketa atalka dago banatuta, eta artistaren izenaren alboan ikus daitezke haren lanen sorta bat. Ilustrazioek, dena den, ez dute leku askorik hartzen erakustokian, gehien-gehienak formatu txikikoak baitira. Irudi bakoitzaren aurrean gelditu, gerturatu eta detaileez jabetzera gonbidatzen dute ikuslea. Badira tamaina handiko bi mosaiko ere.

Marraztearen sormenetik abiatuta munduari begiratzeko leiho bat da lan horietako bakoitza, Perezek nabarmendu duenez: "Ilustrazioaren alorrean herrialde bakoitzaren panorama zein den eta zein joera dituzten ezagutzeko balio dute".

Afrikako eta Latinoamerikako ilustratzaileen lanek, esaterako, "plastikotasun handiagoa" dute, gainerakoekin alderatuta. "Eskultura eta pintura eskoletatik datoz asko, eta nabari da hori, ez dutelako arlo digitala horrenbeste lantzen", azaldu du Perezek. Kontrakoa gertatzen da, aldiz, ilustratzaile japoniarren kasuan. Haien lanek formatu digitala dute gehienetan, eta "abstraktuagoak" dira.

Oso bestelakoak dira poloniarren marrazkiak, ordea. "Nabari da europarrak direla; oso bestelako ezaugarriak dituzte", azpimarratu du Perezek. "Gizarte gaiak lantzen dituzte gehiago, eta salaketa bat ikus daiteke haien lanetan".

Izakiak eta gizakiak

Nigeriarra izan arren, zortzi urte daramatza Gasteizen bizitzen Styles Osunde ilustratzaileak. Lau ilustrazio jarri ditu ikusgai erakusketan, guztiak ere ordenagailuz egindakoak. "Nire lanek fantasiarekin izaten dute lotura normalean; zientzia fikziozkoak ere egiten ditut, baina Afrikako kulturari eta mitologiari buruzkoak izaten dira denak", adierazi du artistak. Horren adibide da Adze pertsonaiari egindako marrazkia. Afrikako zenbait herrialdetako mitologian izaki banpiriko bat da, eltxo edo ipurtargi baten itxura har dezakeena. "Ez dut inoiz ilustrazio edo marrazki batean gorpuztuta ikusi, eta saiakera egitea pentsatu nuen".

"Analogikoagoa" da Iraia Okinaren lana, eskuzko tekniketara jotzen baitu normalean. Haren ibilbide artistikoan esanguratsuak izan diren hiru irudi jarri ditu ikusgai artistak. "Laneko dinamiketan egin ditudan aldaketak erakusten dituzte". Zatika marraztu eta piezaz pieza muntatzen hasi zeneko ilustrazio bat, maiz egiten ez dituen enkarguetako bat, eta zianotipia bat dira. Teknika aldatu arren, elementuak ez dira aldatzen irudietan: emakumea eta natura "konstante bat" baitira haren lanetan. "Aukeratu ahal dudan guztietan saiatzen naiz irudikatzen".


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 15 Novembre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).