artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Emakumeen ezabatzea (III)

"Zergatik guztiak neskak?", galdetzen dio 8 urteko neskatoak amari Guggenheim museoan dagoen Picasso: materia eta gorputza erakusketan. Artelanez ari da. Amak, apur bat pentsatu ostean, erantzuten dio: "Neskak gustatzen zitzaizkiolako izango da".

emakumeen-ezabatzea-iii

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 9 Novembre 2023

Elkarrizketa sinplea dirudi, baina ez da. Ume baten diziplinatu gabeko begiradak agerian utzi du helduok ez ikusten ikasi duguna: izenburuak, gorputz generikoa aipatu beharrean, emakumeenak aipatu beharko lituzkeela zehazki, erakusketaren protagonista baitira. Hain zuzen, 55 eskulturetatik 35ek emakumeak irudikatzen dituzte; seik, gorputz zatiak (besoak, begiak); bostek, gizonak; hiruk, umeak; hiruk, Picassoren eskua; bik, genero zehatzik gabeko burua eta gorputza, eta batek, burezur bat. Neskatoak enperadorea biluzik ikusi du: genero markatua duten gorputz helduen artean, %87,5 emakumeenak dira.

Amaren erantzun ustez inuzenteak ere ikusarazi nahi ez den egia borobil bat dakar: Picassori emakumeak gustatzen zitzaizkiola, eta ez soilik modelo gisa. Haiekin ezartzen zituen harreman toxikoetatik hornitzen zen bere jeinu sortzaile izaera. Gorputz generikoa balitz interesatzen zitzaiona, gizonak ere irudikatuko lituzke. Aldiz, emakumeen gorputzekin ezartzen zuen harremanak pizten zuen Picasso.

Zergatik ez dugu ikusten, orduan? Hainbat tresna erabiltzen dira ezabatze lanetan. Hasteko, instalazioa: zuria, hutsa, artelana bere autonomian erakusten duena, gainazal eta geometria elkarketa soil gisa. Harreman estetikoa da bakarra, ez emozionala. Bigarrenik, testuak. Gorputza aipatu eta emakumea ahazten duen sarrerakotik hasita, artelanak egindako lekuen arabera sailkatzen dituzten karteletara, leku bakoitzean modelo lanak egin zizkion bikotekidearekin bizi zela bigarren mailan utzita edo ahaztuta. Emakumea haurdun lanari buruz, adibidez: "1948an, Picasso Vallaurisen kokatu zen", eta askoz beherago: "Françoise Giloten haurdunaldien garaitsuan (1950) Emakumea haurdun obraren bigarren aldaera sortu zuen". Vallaurisen Gilotekin ezarri zela ez da esaten, eta ez dago argi haurdunaldiak Picassorekin zerikusirik duen.

Hain zuzen, Giloten ezabatzea da agerikoena: Françoise traidoreari urik ez. Neska soka-saltoan lanean da hori bereziki argia. Obraren ekoizpen prozesua ongi kontatzen du Gilotek aurreko zutabean aipatu nuen Picassorekin bizi zituen urteei buruzko liburuan, hain ongi non erakusketan kartel bat jarri duten hitzok ekarriz. Testua komatxo artean dago, aipamen bat dela agerian utziz, baina ez dago idazlearen izenik, ezta liburuaren izenbururik ere. Anonimotasunera kondenatuta.

Eta horrela, jaun-andreok, jarraitzen dute gure museoek eta gure historiografiak, gaur egun ere, emakumeen izenak, testigantzak, bizitzak eta ekarpenak ezabatzen.

Irudia: Pablo Picasso, Emakumea haurdun (bigarren urratsa), Vallauris, 1959 - Igeltsua eta goma-laka - 111 ÀƒÂ— 32,5 ÀƒÂ— 34,5 cm. Bilduma pribatua À‚© Sucesión Pablo Picasso, VEGAP, Madrid, 2023 - Argazkia: Robert Mackeever


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 22 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).