artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Memoria ariketak

Ikasleekin eztabaidatu nuen artearen eta memoriaren arteko harremanaz. Galdera erraza zen: Ba al du arteak memoria historikoa gordetzeko ahalmenik? Edo, artea al da euskarririk egokiena gogorarazteko modukoa denari forma emateko?

memoria-ariketak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 16 Novembre 2023

Eztabaidan ez genuen ezer erabaki. Ez zen nire asmoa arazoa konpontzea, artearen eta memoria historikoaren arteko harremanez hausnartzea baizik. Horretarako, artelan publiko ezagunen adibide ezberdinak erabili nituen: naziek Bigarren Mundu Gerran eragindako juduen hilketa oroitzeko bi eskultura proiektu, batetik; eta esklaboen trafikoa agerian jartzen duen lan bat, bestetik. Berehala konturatu ginen lehenbiziko adibideari buruz hitz egiten ari ginen bitartean Israel palestinarrak erailtzen ari zela. Zaila da ulertzea hainbeste sufritu duen herri bat oinarri duen estatu batek halakoak egitea eta justifikatzea. Ikasgelakook gure buruari galdetu genion eraildako palestinarren balizko memorial bati buruz. Badirudi arteak ahalmena izan behar duela gertaera latz horiek gizarteari erakusteko, gogorarazteko eta hausnarketara bultzatzeko, eta ez dakit artearen edo gizartearen porrota den, baina onartu behar dugu inoiz errepikatu behar ez zena berriz gertatzen ari dela gaur egun ere. Beraz, artearen ezintasuna onartzea besterik ez dago?

Bigarren adibideari buruzko eztabaida ezberdina izan zen. Lehen aipatu dut esklaboen trafikoa salatzeko monumentu bat aztertu genuela, Nantes hirian dagoena, zehazki. AEBetan bizi den artista poloniar batek eta arkitekto batek egindako lana nola eraikiko luke artista beltz batek? Hauxe ikasle baten galdera interesgarria. Horrelako galdera ugari egiten dizkiogu geure buruari agintariek artelan publiko batzuk eskatzen dituztenean. Protagonista izan behar duenak ez du hitz egiteko aukerarik, eta, horren ordez, gizon zuri mendebaldekook jarraitzen dugu gure hirietako kritikoa den arte publikoan besteen ahotsak ordezkatzen. Ezjakintasunetik hitz eginda edo kanpotik begiratuta, zaila da ikasleak egindako galderari erantzutea. Baliteke Nantesko beltzen komunitateak eskultura publiko horren aukeraketan edo eraikitze prozesuan eragin izana. Baliteke Nantesko agintarietako batzuk edo asko beltzak edo kolonietako ondorengoak izatea. Beharbada, esklabo izandako horien ondorengoek edo herrikideek aukeratu zuten Wodiczko artista esklabotzaren memoriala diseinatzeko. Hala ere, juduen elkarte batzuek bere garaian egin zuten bezala, esklaboen ondorengoek ere nahiago izango dute, hiriaren aurpegi garbitze ariketa bat baino gehiago, ardura eskatzea sarraski hura posible egin zutenen ondorengoei (hau da, guri). Oroimena ondo dago, baina norberaren ardura historikoak onartzea askoz ere hobeto.


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 15 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).