artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Dialogo antzuak

Diseinu habitatuak du izena Iruñeko Ziudadelan leku hartzen ari den erakusketetako batek, zehazki Arma Aretoan kokatzen dena. Mostrak bi artistaren lanak ehuntzea du helburu, lan prozesuen arteko sinergietatik abiatu eta loturak bideratu nahi baitira.

dialogo-antzuak
Chema Madoz eta Helena Almeidaren erakusketa. Arg/ JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 30 Novembre 2023

Bada, artistak Chema Madoz (Madril, 1958) eta Helena Almeida (Lisboa, 1938- Sintra, 2018) dira, eta kasu honetan, haien bozeto eta argazkiak daude ikusgai erakusketa espazioan. Mostra Fotocolectania Fundazioak bideratzen du, piezak fundazioaren bildumaren parte baitira. Halaber, Iruñeko Udaleko bildumaren parte diren bi pieza batzen zaizkie mostrari, bata Madozena eta bestea Almeidarena.

Erakusketak bi artisten lan prozesuen arteko elkarrizketa bideratu nahi badu ere, artista bakoitzaren konposizioek beren espazioak dituzte. Bada, erakusketa espazioa irekia izateak perspektiba ahalbidetzen du. Nolabait, espazio ireki hori bi mikro-espaziotan banatzen da: eskuinean Almeidaren lanak daude, eta ezkerrean Madozenak.

Espazioan sartu baino lehen, Almeidaren ibilbide artistikoari buruzko testu kuratoriala dugu, eta jarraian haren piezak aurkezten dira. Espazioaren hondoan artista portugaldarraren lan prozesuen inguruko hausnarketak bideratzen dituen ikus-entzunezkoa aurkezten da. Hala, bideoa ikusi eta gero, ezkerreko horman Madozen ibilbide artistikoari lotutako testu kuratoriala dago, zeinak artista madrildarraren erakusketari hasiera ematen dion nolabait.

Prozesu horretan, sumatzen da bi artisten lanak argazkilaritzaz bideratzen direla, baina oso era ezberdinetan. Halaber, bien testuinguruak eta ibilbide artistikoak oso bestelakoak dira. Izan ere, Madoz argazkilaria den bitartean, Almeida hainbat adierazpen artistikoz baliatu izan zen, eta, hain zuzen, hori haren piezetan arnasten da.

Almeidak pinturari ekin zion bere hastapenetan, eta hainbat erakusketa mustu zituen. Baina, pinturaren plastizitatetik irten, eta haren objektualitateranzko bidea eraikitzea zen bere helburua. Prozesu horretan hasi zen haren gorputza lekua hartzen, eta performancearen eta pinturaren artean kulunkatzen diren adierazpenei ateak ireki zizkien. Bada, uztartze hori argazkietan gauzatzen da, eta hala, Almeidaren argazkiek kutsu performatibo argia bideratzen dute.

Era berean, artistaren bozetoek adierazten dituzte diziplinaaskotariko horren zantzuak, marrazkiaren eta pinturaren arteko tentsioak ikusten direlako. Tentsio horiek argazkietan itzultzen dira, eta, horiekin batera, artistaren gorputza dugu. Emakume artista baten gorputza era aktiboan irudikatzeak dakarzkien kodeekin bat, izaera performatiboa ere aldarrikatzen da.

Madozen piezen kasuan, argazkilaritza da euskarria, eta irudikatzen dituen eszenen kutsu narratiboa da konposizioei izaera ematen diena. Bada, kasu honetan ez dago mugimendurik, objektuek eta espazioak bideratzen dituzten irakurketa immanenteak baizik. Hala, immanentzia hori artistaren bozetoetan ere ikusten dugu, marrazki zehatz eta eskematikoak baitira, Almeidarenak ez bezala.

Orobat, artisten lanen arteko paralelismoak bideratu nahi badira ere, kontuan hartzekoa da Madozen lanaren kantitate zabala aurkezten den bitartean, Almeidaren kasuan kopurua murritzagoa dela. Bada, kantitateak ez du kalitatea bermatzen, eta kasu honetan hori sumatzen da. Almeidaren espazioak haren lana eta egiteko moduak era pausatuan ezagutu eta ulertzeko aukera ematen baitu. Madozen kasuan, berriz, artistaren argazkiak agertzen badira ere, ez zaie bere lan prozesuei hainbesteko espaziorik ematen.

Beraz, mostraren helburua bi artista ezberdinen egiteko moduak ikusaraztea den heinean, igortzen diren aztarnak bestelako bide batzuetara garamatzate, eta, ondorioz, bidean galtzeko arriskuak sumatzen ditugu.


fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa | Musée basque (Baiona, Lapurdi)

Du 18 Septembre 2026
Au 10 Janvier 2027

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).