artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bill Viola artista estatubatuarra hil da

Bideo artearen garapenean aitzindaritzat jo izan dute Viola, eta berrogei urteko ibilbide oparoa garatu zuen. 73 urterekin zendu da.

bill-viola-artista-estatubatuarra-hil-da
Bill Viola artista, Bilboko Guggenheim museoaren atarian, 2017an. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]
| 21 Juillet 2024

XX. mendeko artista esanguratsuenetakotzat jo izan dute Bill Viola(New York, 1951). Bideokamerak zituen lantresna nagusi, eta bitarteko elektronikoekin esperimentatuz sortzen zituen artelanak. Berrogei urteko ibilbidean, bideo artearen garapenean eragin nabarmena izan zuen, eta aitzindaritzat jo izan zen haren obra horregatik. Heriotzaren berriharen estudioak eman du, zeina artistaren kolaboratzaile eta emazte Kira Perov sortzaileak zuzentzen duen. Eta jakinarazi du atzo hil zela Viola, Alzheimerren gaitzaren ondorioz, Long Beacheko (Kalifornia, AEB) bere etxean eta "bakean".

1970eko urteetan hasi zuen bere ibilbidea Violak, bideo artearen bidetik. Orduan hasi zen diziplina hori bere lekua egiten, eta garai hartako hainbat sortzailek eraginda hartu zuen bide hori berak ere. Ez alferrik, Sirakusako Unibertsitatean (Italia) ikasi zituen Arte Ederrak, zeina sorkuntzarako bitarteko berriak erabiltzen lehen ikastegietako bat izan zen. Musika elektronikoko ikasketak ere egin zituen han, eta bere artelanetarako doinuak ere sortu izan zituen gerora. Edonola ere, eta bide berritzaileak urratu arren, Errenazimentuko artista handien obrak hartu zituen inspirazio iturritzat hasieratik, bere lanetan agerian utzi zuenez.

Hamarkada hartan eta hurrengoan, Italian egin zuen lan, bai David Tudor pianista eta konpositorearekin, baiFlorentziako bideogintza estudio batean, eta bideo artea lantzen zuten beste hainbat sortzaile ezagutu zituen. Urte haietan, garapen bat izan zuen bere obrak, bai ikus-entzunezkoetan izandako aurrerapenengatik, bai bere bizitzan izandako aldaketengatik. Hain zuzen, 1990eko urteetan traza pertsonalagoa hartu zuten haren lanek, amaren heriotzak eta semearen jaiotzak eraginda, besteak beste; horren erakusle da Nantesko triptikoa obra, esaterako.

Denboraren joana

Hain zuzen, jaiotza, heriotza eta denboraren joana bere obra osoaren ardatzean egon ziren. Egunerokoaren irudi poetikoak grabatuz sortzen zituen artelanak, eta pantaila handietan erakusten zituen ondoren, abiadura geldoan erreproduzituta gehienetan. Kira Perovek azaldutakoaren arabera, modu horretan sentipenak lehen planoan jarri nahi zituen artistak: "Mugimenduak geldoan ikusten direnean, esentzia ikustea errazagoa da, eta sentimenduen barnean dagoena ikusgarri egiten da". Sinplea zen Violaren lana, Peroven arabera, begiratu besterik ez baitzen egin behar. Jean Luc Marion filosofo frantsesa oinarri hartuta, artistak sinisten baitzuen artea gai zela norbera ikusteko kapaz ez den hori ikusgarri egiteko. Eta hala, teknika berriekin bazen ere, gizakiaren betiko kezkei heldu zien bere lanetan. Perov: "Billentzat, artistaren rol nagusia gizakiaren arima irudikatzea da, eta, bide horretan, teknologia tresna bat besterik ez da harentzat".

Haren lan esanguratsuenen artean daude, besteak beste, The Quintet Series (2000), Observance (2002), The Tristan Project (2004) —Peter Sellars opera zuzendariarentzat sortu zituen piezak, Wagnerren Tristan eta Isolda operarako—, The Night Journey (2005), Ocean Without a Shore (2007) —Veneziako biurtekoan aurkeztu zuena— eta Bodies of Light (2009). Haren instalazioetako batzuk munduko museo garrantzitsuenetan daude, eta hainbatetan jaso izan zuen aitortza bere obrengatik.

Bilboko Guggenheim museoak atzera begirako erakusketa zabala eskaini zion 2017an; haren 24 obra bildu, eta kronologikoki antolatu zituen zortzi galeriatan barrena. Aretoen iluntasunean jarri zituzten ikusgai pieza guztiak, ikusleari patxadaz behatzeko eta haietan murgiltzeko aukera emateko. Horixe baitzuen xede Violak: "Ulertu dut azkenean nire obra existitzen den lekurik garrantzitsuena ez dela museoko galeria, pantailadun gela edo telebista, ikusi duen ikuslearen adimena baizik".


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).