artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Murgiltze esperientziak

Onartu behar dut ez dudala oso ondo ulertzen artelan hauen gaineko manipulazio eta jolas itxura. Ez nuen sinistu nahi gizartearen infantilizazioari buruz hitz egiten entzuten nuenean, baina gero eta froga gehiago topatzen ditut ideia horren alde.

murgiltze-esperientziak
Van Gogh Immersive. Arg/ Metropolitan Transportation Authority

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 26 Janvier 2024

Artea ez da nahikoa zentzuen gozamenerako gaur egun. "Murgiltze esperientziaren bat" eskatzen dugu zerbaiti arreta jarri nahi badiogu. Garai bateko pintura oholak edo mihise gainekoak ez dira nahikoak XIX. mendetik aurrera datorkigun esperientzia estetikorako, ez du gure pantaila sindromea asetzen (ez du distirarik, ez du mugimendurik, ez gaitu inguratzen), aspergarria da, alegia. Harritzen nau zein asper errazak bihurtu garen, garai bateko umeen antzgero eta handiago daukagu horretan. Ikuskizunik ez badago, aspertzen gara.

Zaila egiten zait, artelanak aitzakia hartuta, gaur egun arrakasta duten murgiltze erakusketak ulertzea. Pinturaren borroka antiakademikoa baliabideen aldarrikapenean oinarritu zen hein handi batean: gainazalaren planotasuna eta koloreen berezko balioak. Perspektibarekin puskatzea izan zen XX. mendearen hasierako abangoardia batzuen iraultza plastikoa. Orain, berriz, koadroak hiru dimentsiotan dantzan jartzearekin gozatzen omen dugu. Ez dut ulertzen Sorollaren artelanak gozatzeko zergatik jantzi behar ditugun errealitate birtualera garamatzaten betaurrekoak. Zaila egiten zait ulertzea Bilbon iragarri zen Van Gogh artistaren erakusketak izan zuen arrakasta zabaldu baino lehen. Dakidanaren arabera, jende askok sarrerak erosi zituen nahiz eta erakusketarik ez egon.

Zer da erakusketa horietan jendeak bilatzen duena? Van Goghen koadro xume batek ez al du asetzen jendearen arte gogoa? Koadroak mugitzeak eta neurri ikaragarrian ikusteak artearekin harremanik ba al du? Ekiloreak zelaiaren sakontasunean ikusteak Van Goghek pintatu zituenak baino interes handiago pizten al dio jendeari? Zergatik?

Onartu behar dut ez dudala oso ondo ulertzen artelan hauen gaineko manipulazio eta jolas itxura. Ez nuen sinistu nahi gizartearen infantilizazioari buruz hitz egiten entzuten nuenean, baina gero eta froga gehiago topatzen ditut ideia horren alde. Itxuraz, artearen irudi batzuk gehiegi higatu ditugu, eta esperientzia berriak behar ditugu guregan eragina izateko. Etengabeko aldaketan datza desioaren piztea; Van Goghen edo beste artista famatu batzuen lanak ezagunegiak egiten bazaizkigu, eraldatu, irauli edo pusketan desegin beharko ditugu ondo pasatzearen alde, nahiz eta zentzuz husten dugun artistak berak eta garaiko arteak bilatzen zutena. Azken finean, ondo pasatzea da gaur egungo helburu nagusia. Ikustea, ikastea, zentzumenak zabaltzea? Zertarako? Zer da hori?


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).