artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bloke artean galduta

Galduta nago ondo ezagutzen dudan herrian. Edo ondo ezagutzen nuen herrian esan beharko nuke. Kale erdian nago etxebizitza moderno handi eta altuen artean, non nago? Uste nuen Zarautzera etorri nintzela, baina ez dut errekonozitzen.

bloke-artean-galduta
Salberdingo auzoko proiektuko irudia.

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 22 Février 2024

Bloke zuri-grisen artean galduta sentitzen dut neure burua, ez da hau herri honi buruz nuen irudia. Ia bat-batean herri berri bat eraiki dute lehen fabrika zahar eta soilgune batzuk besterik ez zeuden tokian. Hala ere, hura gehiago identifikatzen nuen Zarautzekin orain nagoen ingurune hau baino. Mila pertsonatik gora bizitzeko moduko auzo izugarri honetan zaila da goxotasuna topatzea. Baliteke oraindik goizegi izatea biztanleek bere egiteko espazio eta arkitektura berri hau. Egunen batean erlauntza honek bizitza lortzen badu, poztuko nintzateke. Momentuz, behintzat, ez dago ezer kale zuzen, garbi eta berri hauetan.

XXI. mendean egon arren, aurreko mendeko 60ko eta 70eko hamarkadako etxebizitza blokeak eraikitzen jarraitzen dugu. Hau al da bizitza antolatzeko modu bakarra? Ez al dago zalantzan jartzerik eraikitzeko modu hori? Herri batzuen haziera etengabeak ondorio triste hau dakar: azkar eta merke eraiki behar da, azkar eta garesti saltzeko. Askotan pentsatu dut eraikuntza enpresek etekin gehiago ateratzen ote duten eredu horrekin edo beste modu batera ere nahiko diru irabazteko aukera izango ote zuten. Nire susmoa da eredu intentsibo horrek eraikuntza enpresei mozkin handiak ematen dizkiela eta horregatik jarraitzen dugula blokeak eta blokeak eraikitzen.

Hala ere, uste dut hirigintzan eta arkitekturan nahiko aditu baditugula bestelako bizitza antolaketak proposatzeko. Herriko udaletan ere lan pedagogiko handia egin beharko genuke eraikitzeko beste modu batzuk badaudela azaltzeko. Gutxiago eraiki beharko genuke, eta hobeto. Gipuzkoako herri bat edo beste kabitzeko moduko auzoak eraiki beharrean, beste galdera batzuk egin beharko genizkieke geure buruei: Nork behar du etxe bat? Nolakoa? Zenbat etxebizitza daude hutsik herrian? Zergatik? Etengabeko hazkundea nahi al dugu gure herrientzat?

Oinarrizko galdera horiek erantzun ondoren benetako behar bat dagoela erabakitzen badugu, orduan etorriko litzateke zein forma izan behar duen behar horrek. Beharbada bloke forma izan behar dute, baina baliteke beste aukerak ere aztertu behar izatea. Urteak pasatu dira milaka eta milaka etorkini tokia egiteko presazko etxebizitza haiek eraiki zirenetik. Ez daukagu horrelako giza oldeari babesa emateko aluminosiz jotako arkitektura eraiki beharrik, beraz, lasai eztabaidatu dezagun beste ereduen inguruan.


mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Juillet 2026
Au 12 Octobre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).