artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mari Paz Jimenezen eta Julen Iztuetaren arte lanak, Ekain galerian

29 artelaneko erakusketa aurkeztu berri dute, hamabost Jimenezenak eta hamalau Iztuetarenak. 1975. urtean hil zen Jimenez, eta haren ibilbideko azken urteetako lanak ikus daitezke galerian.

mari-paz-jimenezen-eta-julen-iztuetaren-arte-lanak-ekain-galerian
Julen Iztueta, bere lanak aurrean eta Mari Paz Jimenezenak atzean dituela, Ekain Arte Lanak galerian. Arg/ GORKA RUBIO - FOKU

Urko Iridoy Alzelai [BERRIA.eus]
| 29 Mars 2024

1975. urtean hil zen Mari Paz Jimenez margolaria, Donostian. Euskal Herrian hezi zen, baina Valladoliden (Espainia) jaio. 36ko gerra piztu zenean, Buenos Airesera erbesteratu zen bere senarrarekin batera. Argentinan egin zuen bere lehen arte erakusketa 1942. urtean, eta, orain, 82 urte geroago, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian harenhamabost pieza daude ikusgai. Jimenezen lanekin batera, Julen Iztueta artistaren hamalau pieza ikus daitezke erakusketan, Jimenezen lana abiapuntu moduan hartuta sortutakoak. Apirilaren 13ra arte egongo da erakusketa ikusgai.

Ekain galeriako areto nagusia Jimenezen obrez bete dute. Rita Unzurrunzaga galeriako zuzendariak azaldu duenez, Poesia abstraktua bilduma ikus daiteke aretoan, artistaren ibilbideko azken urteetako obrek osatzen dutena. Mihise gaineko olioak dira, bat izan ezik, zeina egur gainean margotuta baitago. "Estilo ezberdin asko landu zituen Mari Pazek bere ibilbidean. Hasieratik, bere obrak ikusita, jabetzen zara puntu mistiko edo esoteriko bat zuela, eta Argentinan asko sakondu zuen horretan". Mihiseak lauak dira, baina artelanak ikustean bolumena antzematen da, margolariak sortutako efektuei esker. Efektu horrek "puntu eskultoriko bat" ematen die obrei, Unzurrunzagaren iritziz.

Iztuetaren esanetan, kolore "hotzak" nagusitzen dira Jimenezen lanetan. "Ikuslea artelanaren aurrean kontzentratua eta geldirik egotea lortzeko ahalmena zuen Mari Pazek, eta hori faktore garrantzitsua izan da nire lana garatzean". Iztuetak collage teknika erabiltzen du bere lanak sortzeko. Aldizkarien eta liburuen mozketekin egiten du lan artistak. "Areto nagusian, paretan, dauden nire hiru piezak Mari Pazen lanera gehiago hurbiltzen dira. Haren etapa horretan murgildu nahi izan dut. Horregatik, aretoko nire lanak monokromatikoagoak dira, eta, lauak diruditen arren, ñabardura asko dituzte". Kolore monokromatikoen bidez, "zuloak" sortzeko aukera izan du Iztuetak, haren ustez, Jimenezek egiten zuen bezala. Giza gorputzen figurekin egin du lan betidanik Iztuetak, eta Jimenezekin edukitako "elkarrizketan", lehen aldiz gorputzik gabeko obrak sortu ditu.

Galeriako beste aretoan Iztuetaren beste hainbat lan daude ikusgai. "Barruan dauden artelanetan nire estilora itzuli naiz, gorputzak ikusdaitezke. Bartzelonako bigarren eskuko azoka batean gizonezkoen gorputzez beteriko liburu bat aurkitu nuen, eta hori izan da lan hauek osatzeko oinarria", adierazi du Iztuetak. Gorputzak, horien siluetak eta zuloak elkartu ditu artistak esekigailuen bidez paretan zintzilikatuak dauden piezetan. Kolore beltzak nagusitzen dira lan horietan, baina badago zuriaren presentzia ere, hutsuneetan zehazki, atzeko pareta zuria baita. "Hutsuneen garrantzia nabarmendu nahi dut. Mari Pazen lanaren eta nirearen arteko harreman handietako bat da, bakoitzak bere modura interpretatu dituen arren", esan du Iztuetak.

Ezezagun izatea

Duela urte batzuk Ur taldearekin batera egindako erakusketa baten harira ezagutu zuenUnzurrunzagak Jimenezen lana: "Carlos Bizkarrondo Ur taldeko kidea zen, eta hark bere amari, Mari Pazi buruz hitz egin zidan. Haren lana ikusi nuenean liluratuta gelditu nintzen hasieratik. Erakarpen poetikoak asko hunkitu ninduen". 2016. urtean, Jimenezen lanekin erakusketa bat egin zuen Unzurrunzagak, eta hortik aurrera Ekain galerian beti egon da, gutxienez, Jimenez lan bat.

Unzurrunzagak adierazi du Jimenezekiko duen lilura Iztuetari "kutsatzea" lortu duela. "Nik Arte Ederrak ikasi nituen, eta graduan zehar ez nuen Mari Pazen inongo erreferentziarik izan", esan du Iztuetak. Aurreko urte bukaeran jarri zen harremanetan galeriaartistarekin, eta hor ezagutu zuen Iztuetak Jimenez. "Haren ibilbidea errepasatu nuenean asko harritu ninduen Oteizarekin izan zuen harremanak. Lagun handiak ziren, eta, kontuan hartuta niOteizak asko inspiratu nauela, oso polita izan zen horretaz ohartzea. Horrez gain, konturatu nintzen emakume oso garrantzitsua izan zela, sari asko irabazi zituela, eta mundu osoan egin zituela erakusketak".


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa | Musée basque (Baiona, Lapurdi)

Du 18 Septembre 2026
Au 10 Janvier 2027

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Du 11 Septembre 2026
Au 16 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).