artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Eskultore baino gehiago

'larruak eta izurrak' | Non: Donostiako Tabakaleran. | Noiz arte: Ekainaren 2ra arte.

eskultore-baino-gehiago
'Larruak eta izurrak' erakusketa, Donostiako Tabakaleran. Arg/ GORKA RUBIO - FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 11 Avril 2024

Atzeratzen eta atzeratzen ari nintzen Larruak eta izurrak erakusketa bisitatzeko eguna, nahiz eta jakin joan, joango nintzela egunen batean eta esploratuko nuela, gogoa bai bainuen. Izan ere, mostra zortzi emakumezko artistak eta kolektibok osatzen dute, bertako eta nazioarteko ekoizleen lanak harremanetan jarriz. Honakoak dira protagonistak: Nora Aurrekoetxea, June Crespo, Yael Davids, Iman Issa, Sahatsa Jauregi eta Tripak, Kimia Kamvari eta Lucia Koch —erakusketako komunikazio-euskarrien ordenari jarraituz zerrendatuak—. Tabakalerako erakusketak, ordea, ikusteko luzeak eta trinkoak izan ohi dira, energiarekin eta denborarekin joatekoak, eta agian hori izan da kontua; biak falta izan ditudala denbora luzez. Bertaratzeko azken bultzada, instituzioko web orrian topatutako bideo komertzialak eman zidan. Bertan, bisitariak erakusketako piezekin zuzen-zuzenean elkarreraginean agertzen ziren, haiekin jolasten, ukitzen, gorputzarekin esploratzen: bai ote?

Behin erakusketan, hainbat kontuk deitu zuten nire arreta segituan;besteak beste, artisten artean 30 urteko diferentziak egonik eta espazioan hainbat arte adierazpen eta hainbat lengoaia aurkezten diren arren, erakusketaemakumezko eskultoreen belaunaldi berri baten aurkezpen gisara planteatzeak; guztiak zaku berean sartuz. Eta, ezinbestean, gogorarazi zidannola euskal historiografia tradizionalean emakumezko pintoreen lanak zokoratuak izan diren, euskal arte garaikidean hobetsi izan diren forma eskultoriko geometrikoetara hurbildu diren emakumezko artistei lehentasuna emanez, eta haien jarduera hobetsiz. Eta hala jarraitzen du; kasu honetan artista hauen izaera eta egiteko askotariko eta konplexuak erabat sinpletuz gainera. Honen arrazoia bat eta bakarra da erakusketako eskuorrian azaltzen denez: Txillidaren mendeurrena ospatzeko helburuarekin ekoiztuko dituzten hiru erakusketetako bat —lehena— izatea. Mendeurrena duten artistez mozkortzen ari garen honetan, alde batetik eskertzekoa da urteurren honetara hurbiltzeko bestelako modu, ikuspuntu eta begiradak proposatzea. Baina, era berean, kontuz ibili beharrean gaude sortutako tranpa propioetan ez erotzeko.

Erakusketara itzuliz, instituzioko programazioaren barneko urteko apustu garrantzitsuenen artean egonik, bertako areto nagusian taxutu dute. Sarrerako testuak halako saiakera gisa aurkezten du mostra, intuizioaren bidez bizi beharreko esperientzia modura, estetika eta ukimena gidatzat hartuta. Honen alboan, Aurrekoetxearen KAIA eta Erdibitu piezak, zuzen-zuzenean erakusketaren tituluarekin elkarrizketan daude, hormigoizko egiturak estaltzen dituzten larruak eta izurrak baitira haiek ere; geruzen arteko jolas ikusezinak, hain hauskor eta makalak diruditenak itxuraz. Eta haiei erantzuten dirudi Cresporen Core eskultura multzoak —espazioko ezker hegalean sartuta—. Artistak Artiumeko banakoan duela hiru urte aurkeztutako lanaren segida da; bidoien gainean gauzatutako hormigoizko negatiboak dira, haien azal, gainazal, edo larru trinkoak. Plazera da espazio honetan ibiltzea, lanen artean paseatzea; batak bestera darama gorputza; eta bideo komertzialean ez bezala objektuak ukitu ezin badira ere —a ze pena!—,Kochen instalazioaren aitzakian, begiradak badu jostari ibiltzeko aukera, oihal garden eta finen arteko zirrikituen bila. Bereziki iradokitzailea da telen gorritasunetik Kamvariren instalaziorantz begiratzea: mendi eta paisaia bilakatzen diren behi-bizkarretatik hasi, eta zoruko odol-hauts muinora igaroz.

Espazio honetako proiektuen aukeraketa eta instalazio bikainak beste espazioek izan zezaketen distira apaltzen du. Iman Issaren proiektu aratza isolaturik gelditzen da aparteko zerbait balitz bezala, eta antzeko efektua sortzen da eskuin-hegaleko espazioan ere, Jauregi eta Tripak-en artean garatutako burdinazko egitura monumentala eta Yael Davidsen dimentsioz ikaragarria den oihal eta feltrozko instalazioaren artean.

Dena den, entsegu atsegina da Laura Valles komisarioak aurkeztutakoa, bereziki, eskultura eta proiektu askok, objektu huts gisara planteatzeaz gain, espazio gisara funtzionatzen dutelako erakusketa martxan dagoen bitartean haien barneetan ekintza ezberdinak proposatuz. Eta beraz, bisitariok obrekiko izan dezakegun hautematea guztiz eraldatzen da; ez baita gauza bera objektu huts ala leku —gotorleku, babesleku, azal edo larruazal— izatea.


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 25 Juin 2026
Au 26 Octobre 2026

portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).