artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Guggenheim, artisten estatutuak eta "euskal" kultura

Zer diote alderdien programek kulturaz? Zer konpromiso hartzeko prest agertu dira? Askotariko ideien artean, bistan dira, besteak beste, sektoreak egindako prekaritate ohartarazpenak eta aspalditik datozen euskal kulturaren gaineko jarrera kontrajarriak.

guggenheim-artisten-estatutuak-eta-euskal-kultura
2023ko otsailean, Zapart sareko ordezkariak artista plastiko-bisualen egoeraren berri ematera joan ziren Eusko Jaurlaritzara

13 Avril 2024 | Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]

Ez da gai gailena izan inoiz. Alderdien programetan "kultura herri-erronka bat da" (EAJ), "kulturak proiektu politiko baten barruan guztiz estrategikoa beharko luke" (EH Bildu), "kultura demokraziaren bihotza da" (PSE-EE), "kulturak garrantzi politiko handia du" (EP), "kulturak askatasuna esan nahi du bere dimentsio guztietan" (PP) eta antzeko esaldiak irakur badaitezke ere, kulturak leku apala du, oro har, kanpaina beteko egunotan.

Balizko sintonia bat suma daiteke definizio orokorretan, baina bizkor puskatzen da barrurago begiratzean.

EAJ: Euskadi Basque Country-ren bidetik

"Euskadi, abangoardia maite duen antzinako nazioa". Azpititulu hori jarri dio EAJk bere kultur atalari. Talentu kulturala, eskaintza kulturala, memoriaren eta ondare kulturalaren transmisioa, jauzi digitala eta genero-berdintasuna zein hizkuntza-berdintasuna bultzatzeko kultur politikak egiteko hitza eman dute, eta, norabide horietan, hamazazpi puntu zehaztu. Tartean dago kulturako langileen "profesionalizazioa" hiru tresnaren bidez sendotzeko asmoa: fiskalitatea, kontratazio baldintzak eta artisten errolda.

Euskal kultura eta ikus-entzunezko ekoizpenak bultzatzeko, Euskadi Basque Country marka zabaltzen segitu gura du EAJk, baita Kultura Sistemaren Legea garatzen ere, "erakundeen eskumenak definitzeko eta etorkizunari begira kultura-sistema sendo eta koordinatu baten oinarriak ezartzeko".

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiriburuei lotutako asmo zehatzen artean, Gasteizko Principal antzokia eraberritu, Urdaibaiko Guggenheim museoa eraiki, eta Donostia "Europako kultura-erreferentzia gisa posizionatzeko proiektuak" aztertu gura dituzte —hala nola Viktoria Eugenia antzokiaren espazio teknikoa hobetuz eta egoitza artistiko bat martxan jarriz—.

EH Bildu: Euskal Kulturaren Zentroa

"Kulturarik ez balego, herri guztiok bat eta bakarra ginateke", irakur daiteke EH Bilduk kulturarako dituen asmoen sarrera testuan. Eusko Jaurlaritza kritikatu du "duela hamarkada bateko kultur politika berdina" egiten segitzeagatik, eta "termino monetarioetan neurtzen diren eta turismoa erakartzea helburu nagusi duten megaproiektu eta makroekitaldietan oinarritzen den kultur ereduari kontrajarriko" zaion eredu baten alde egin du.

2028. urterako konpromisoen artean, EKZ Euskal Kulturaren Zentroa sortu nahi du koalizioak. "Kultur politikak ekosistemako eragileen artean diseinatzeko bilgune" izatea da ideia; Euskal Letren zuzendaritza bat bilduko luke, eta han legoke Etxepare Euskal Institutua ere.

Sektorearen prekarizazioari aurre egiteko, euskal artista, sortzaile eta kulturako profesionalen estatutua adostea da EH Bilduren asmoa. Beste programetan agertzen ez diren proposamen hauek datoz haienean, besteak beste: hezkuntza formalean zein informalean euskal kulturaren transmisioa lantzeko plan estrategikoa egitea, Zinemaren Euskal Legea garatzea, Zinema Euskaraz programaren zuzkidura "nabarmen handitzea" eta emakume artisten gaineko ikerketa sustatzea, lurraldeko museo zein bildumen sistema eguneratzeaz bat.

PSE-EE: Euskal kultura euskaratik harago

Alderdi sozialistak "kultura eta demokrazia" goiburupean, hiru ardatz markatu ditu bere kultur politikarako: kulturaren demokratizazioa, demokrazia kulturala eta kultura demokratikoa. Lehen ardatzaren bueltan, besteak beste, Euskadiko Irakurketaren Mapa —ia denek aipatu dute—, Kultur Bonua eta Kulturaren Euskal Kontseiluaren eraldaketa aipatu dituzte; azken hori Kulturen Kontseilua izeneko erakundeak ordezkatzea proposatzen du PSE-EEk, "gizarte multikulturalaren konplexutasunari" erantzuteko.

Hari beretik, euskal kultura eta euskarazko kultura berdintzea "itsukeria galanta" dela azpimarratu du alderdiak —"euskal kultura guztia ez da euskarazkoa, ez eta euskarazko kultura guztia euskal kultura ere—, eta ikuspegi horri erantzungo dioten politikak agindu ditu. Baita Espainiako Gobernuak diseinatutako Artistaren Estatutua "errealitatea" bihurtzeko eta sektoreko profesional guztientzat "hitzarmen kolektiboak" garatzeko konpromisoa hartu ere.

EP: Aurrekontua gora, BEZa behera

Proposamen zerrenda luzea eskaini dio kulturari Elkarrekin Podemosek —60 puntutik gorakoa—, eta sektoreari eman diezaioketen garrantziaren erakusle izan daiteke aurrekontua %10 handitzeko helburua ere lehen puntuen artean aipatzea. Kontrara, kulturaren gaineko BEZa jaistea defendatu dute.

Puntu ugariren artean, Arte eta Kulturen Funtsa sortzea proposatu dute —"leihatila bakar baten bidez baliabideak birbanatzeko eta kultur-ehuna garatzeko"—, zinemagintzaren gaineko eskumena galdegingo dute eta hezkuntza sisteman kulturak "pisua berreskuratzeko" politikak sustatuko dituzte —musika "hezkuntza-etapa guztietan" txertatuz, esaterako—. Ondarearen aldeko neurriei aparteko atal oso bat eskaini diete.

PP: Museo bat Miramar jauregian

Alderdi Popularrak beste inon agertzen ez den eraikin bati egin dio lehen aipamena bere zerrendan: Donostiako Miramar jauregiari. "Kontinente huts bat" bihurtu dela iritzita, hiriko kultur bizitza "biziberrituko" duen museo handi bat bihurtzea proposatu dute.

Besteak beste, Euskadiko Liburutegien Legea eta Euskal Ondarearen Legea bururaino eramateko konpromisoa hartu dute —ia denek izan dituzte gogoan bi alor hauek—, eta "kulturak eta turismoak duten harreman estuan" sakontzeko asmoa ere agertu dute. Etxepare Euskal Institutuak, bestalde, "euskal kulturaren egiazko enbaxadore eta dinamizatzaile" izan behar lukeela uste dute, "eta ez abertzaletasunaren eta Euskadi Basque Country planaren zerbitzuko tresna bat".

SUMAR: Guggenheim Urdaibairi ezetza

Sumar Mugimendua, Ezker Anitza-IU eta Euskadi Berdeak taldeen arteko koalizioak hamar puntuko gobernu programa aurkeztu du, eta "Urdaibaiko biosferaren erreserba babestea" jaso du tartean —Guggenheim Urdaibairen aurka agertu dira kanpainan—.


guet-apens

Guet-Apens

Thibault Gaudry

Station V (Baiona, Lapurdi)

Du 13 Mars 2026
Au 28 Mars 2026

ra-asensi

Ra Asensi

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 10 Février 2026
Au 12 Avril 2026

ura

Ura

Isabel Muñoz

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 18 Mars 2026
Au 24 Mai 2026

katalogo-arrazoinatuak-aro-digitalean

Katalogo arrazoinatuak aro digitalean

| 21 Mars 2026

Katalogo arrazoinatua artista batek sortutako obra ezagutu guztien bilduma da. Urte gutxitan, horien digitalizazio masiboak nabarmen hobetu du haien erabilera. Hala ere, digitalizazioak erronka berriak ere ekarri ditu.

burdina-eta-azal

Burdina eta azal

12 Mars | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Silver Ships | Artista: Karlos Martinez Bordoy. | Non: Montehermoso kulturgunean, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 6ra arte.

klientelismoa

Klientelismoa

12 Mars | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Otsailaren 12an Eusko Legebiltzarrean kulturgileen egoera eztabaidatu zuen jardunaz aritu zen Ismael Manterola aurreko astean. Luze jotzen ari da bilkura horren oihartzuna, eta ez da harritzekoa: astero bada Garikoitz Mendizabalek esan zituenak ezbaian jartzen dituen beste adibide bat.

euskal-eskulturak-ez-dezan-gizon-izena-bakarrik-izan

Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

06 Mars | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Bizkaiako Batzar Nagusietan dago bilduma ikusgai, Bilbon.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).