artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ibon Aranberrik 'Entresaka' erakusketa zabaldu du Artium museoan

Azken hilabeteetan Madrilgo Reina Sofian izan duen atzera begirakoaren "bigarren kapitulu" modura aurkeztu du, eta erakusketa baten logikak "interpelatzeko" ere baliatu nahi izan du artistak. Irailaren 29ra arte bisitatu ahalko da.

ibon-aranberrik-entresaka-erakusketa-zabaldu-du-artium-museoan
Ibon Aranberriren 'Entresaka' erakusketako irudi bat, Gasteizko Artium museoan. Arg/ ENDIKO PORTILLO - FOKU

2 Mai 2024 | Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]

Atzera begirakoaren ohiko formatua atzekoz aurrera jarri, eta 30 urteko ibilbidearen errepaso bat aurkeztetik urrun, bere ibilbideko lanen eguneraketa bat erakutsi zuen duela hilabete batzuk Madrilgo Reina Sofian Ibon Aranberrik (Itziar, Gipuzkoa, 1969). Vista parcial izenpean, 50 bat lan jarri zituen ikusgai, formatu askotakoak —"pintura ez, beste guztiak"—, eta hasieratik iragarri zuten beste geltoki bat izango zuela hark, Gasteizko Artium museoan. Entresaka izenarekin ireki dute, bada, orain, eta, Madrilgoaren neurriak eskatu dionaren ondoren —pozik izandako harreragatik—, erakusketaren bigarren partea "askatzaileagoa" izan zaiola aitortu du artistak.

Lan beraren "bi kapitulu" modura kokatu ditu bi erakusketak Aranberrik, baina inola ere ez "modu narratibo eta lineal" batean, "batak bestea zalantzan" jartzetik hurbilago baizik. "Bi titulu dituzte, bi proiektu dira, baina, azkenean, proposamen bat izan da. Bai Madrilen eta bai hemen, erakusketa bakoitzak hitz egiten du edukiez, baina hitz egiten du baita ere atzera begirako baten zentzuaz, bakarkako erakusketa batenaz".

Hori izan da hasieratik lanerako ikuspegi orokorra artistarentzat. Hortik harago, uneko eta tokiko "baldintzak" baliatu ditu oinarri modura, bai kanpokoak eta bai bere buruari ezarri dizkionak. "Erakusketa hau ulertzeko, uste dut inportanteagoa dela baldintzak azpimarratzea lanaren izaera edo edukia baino", nabarmendu du, eta hiru baldintza zehaztu; lehena, denbora. "25 bat urteko garapena dago guztien artean, eta ariketarik zailena beti da fitxa teknikoa jartzea; titulua, data, dimentsioak... Horrek finkatu egiten du lan bat, eta hori izan da negoziazioetako bat: nola onartu museo baten egiturak eta protokoloak, eta, aldi berean, nola jarri denboralitate hori zalantzan, eta denbora elastiko bat ezarri".

Hala, gurutzatuta doaz Organigrama (2022), Política hidráulica (2004-2010), Itzal marra (2019), Disorder (2011), Blackout (2003), I/G (Territoire) (2017-2014), Laranjak (1994), eta beste. Nahasian, eta, artistarengan ohi denez, ia beti aurrez inoiz erakutsi gabeko modu batean. Horra bigarren baldintza: nola landu bi erakusketa ezberdin lan berberekin. Aranberri: "Beste printzipio bat ezarri dugu, eta lan egin erakusketaren eskalarekin eta egiturarekin, baina ez modu klasiko edo modernista batean, zeinetan normalean erdigunean beti ezartzen den lanen literatura edo subjektibotasuna".

Hirugarren baldintza, berriz, arkitektura izan da, eta guztiz bestelako izaera bat eman dio horrek azken emaitzari. Erakusketa iraunkorraren eremuak eta aldi baterakoak elkar ukitu dute oraingoan, eta, lehenengo eremuan ere badenez Aranberriren obrarik —Gaur Egun (This is CNN) (2002), Nestor Basterretxeak Eusko Legebiltzarrerako egindako Izaro eskulturaren erreplika bat—, horrek zabaldu egin du erakusketaren tokia eta haren ulerkera. Aranberri: "Bisitari batentzat ez litzateke ulergarria banaketa. Erabaki genuen onartzea bilduma iraunkorrean dauden lanak ere erakusketaren parte direla, nahiz eta ez ditugun ukitu. Hortik etorri da ideia: erakusketaren espazioa ez da erakusgelaren espazioa, baizik eta eraikinaren espazioa. Esan dezagun erakusketak zeharkatzen duela museoa; erdigune itxi gisa baino gehiago, lerro gisa funtzionatzen du".

Protokoloen mugetan

Erakusketa iraunkorretik sartuta, Basterretxeari lotutako beste lan bat topatuko du bisitariak, Lemoizko zentral nuklearren maketekin jokatzen duena, eta, lan batetik bestera, erakusketaren jarraipena argia izango da gehienetan, baina ez beti. Izan ere, biltegi, larrialdietarako irteera eta eremu batetik besterako espazioetan ere jarri du obra artistak. Fitxen funtzioa betetzen duten folio batzuek ohartarazten dute lanez, baina haien ohiko forma ere puskatu du Aranberrik: bi erakusketekin paraleloan lantzen ari diren argitalpenen orriak baliatu ditu, museoaren muga "tekniko eta taxonomikoak" tenkatuz.

Irudipena du "zorrozten" ari direla protokoloak eta arautegiak, bai oro har, bai erakusketetan. "Egoera eta muga horiek beti interesatu zaizkit lanen forma egituratzeko. Ez da soilik zerbait estetikoa; interesatzen zaidan dialektika bat da".

Lehen solairuaren azkenetan eskailera batzuk igo —argazki lan bat jarri du erdian—, eta erakusketako gune zabalena dator gero. Han daude Bartzelonako Tapies Fundaziorako eraiki zuen altzairuzko egitura bat guztiz biluztuta; Donostia 2016ren Bake-ituna proiektuaren testuinguruan, armagintza industria industria zibil bihurtu zeneko prozesua gogoan sortu zuen Makina eskua da (2016) instalazioa; eta koba bat metalezko egitura batekin itxi, saguzarrentzat zulo bat utzi eta han barrutik hartutako irudiekin osatutako Barrutik kanpora (2024) bideoa, besteren artean.

Madrilgoa ikusi duenarentzat eta ikusi ez duenarentzat, diferentea izango da Artiumeko bisita. Azkenak izaera "lausoa" hartu duela adierazi du artistak, baina intentzioz egin du. "Bakoitzaren barne irudikapenak ere hor daude", gehitu du. "Hau niretzat baso bat bezala da. Baso bat nola zeharkatzen duzu? Ez dago lerro zuzenik. Plantazioetan bai; han agertzen da basoa ez den baso bat [horma osoa hartzen duen I/G (Territoire) serigrafia lana seinalatuz]".

"Modernitatearen ezintasuna"

Bi erakusketak Reina Sofiaren eta Artiumen artean ekoitzi dituzte, eta Azpeitiko (Gipuzkoa) Dinamoa Sormen Gunearen laguntza ere izan du azkenak. Beatriz Herraez zuzendariak oroitu duenez, pandemia sasoian hasi ziren proiektuari forma ematen, eta, ordutik hona, berak eta orduan Reina Sofiako zuzendari zen Manuel Borja-Villelek egin dituzte komisario lanak. Bien arteko loturak Aranberriren lan egiteko moduarekin bat egiten duela azpimarratu du bietako azkenak aurkezpenean: "Hau ez da erakusketa ibiltari bat, ezpada zabalduz doan erakusketa bat. Eta hori bat dator Ibonen lanarekin, aldiro delako berdina eta aldiro diferentea. Hein batean, beti hasten da modernitatearekin zerikusia duten elementuekin —espazioaren ideia bat, denborarena, dispositiboarena—, baina buelta ematen die, eta desplazatze horrek bihurtzen du bere obra hain esanguratsu".

Aranberriren beste elementu erakargarri bat erenabarmendu du Borja-Villelek: abiapuntuan "ezintasun" bat paratzea. "Modernitatearen ezintasun eurozentrista horrek sinetsarazi zigun espazioa bat eta bakarra zela, dispositiboak unibertsalak zirela, denbora progresiboa zela... Eta Ibonengan denbora kiribila da; denbora bat zeinetan iragana etorkizuna izan daitekeen, oraina beste nonbaitikus daitekeen. Ondo ikusten da hori erakusketa honetan". Denborarekin nola, hala gertatzen da espazioarekin ere, komisarioaren ustez: "Nik Organigrama lau lekutan ikusi dut, eta lauretan erabat diferentea da obra. Hori ez da soilik artistaren baliabide bat. Kontrakoa: denboraren, espazioaren eta bisitariak horietan duen esanahiaren inguruko azterketa bat da".

Ustez "unibertsalak" diren elementuak toki konkretu batean kokatzen dituela ere goraipatu dio artistari: "Bisitariak posizio bat hartzera behartzen ditu, eta posizio hori politikoa da nahitaez. Horri esker lortzen du bere obra, muturreraino analitikoa izanda ere, hunkigarria izatea".

entresaka

Entresaka

Ibon Aranberri

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 26 Avril 2024
Au 29 Septembre 2024


birtopaketa

Birtopaketa

Jon Benet - Jonbismo

CBA IrekiArt aretoa (Irun, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2025
Au 29 Novembre 2025

latires

Latires

Nisa Goiburu

Cristina Enea fundazioa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Octobre 2025
Au 08 Décembre 2025

appelez-le-x

Appelez-le X

Iván Floro

SC Gallery (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Octobre 2025
Au 20 Novembre 2025

pintamonas

Pintamonas

Zaragüeta

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 10 Octobre 2025
Au 22 Février 2026

topaketen-dardara-artistikoa-iraunaraztea

Topaketen dardara artistikoa iraunaraztea

16 Nov. | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]

Iazko Iruñeko Topaketetan plazaratutako gogoeta artistikoetan inspiratutako sei obra jarri dituzte ikusgai Baluarten, gune hori pentsamendurako eta sorkuntzarako "erresonantzia kaxa" bihurtzeko asmoz. Erakusketa azaroaren 29ra arte izanen da ikusgai.

erakusketa-integratzailea

Erakusketa integratzailea

14 Nov. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Gutxien espero duzun erakusketak generoaren parekidetasun aldetik egokia izateagatik harritzen zaitu. Ezusteko polita izan nuen Bartzelonako Miró Fundazioan ikusgai dagoen Miró eta Estatu Batuak erakusketa bisitatzerakoan.

ez-dakizuna-egitea-ez-dakizunarekin

Ez dakizuna egitea, ez dakizunarekin

14 Nov. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Azken bost urteetan sortutako eskulturak bildu ditu Angel Bados artistak Bilboko Carreras Mugica galerian. Jorge Oteizaren oihartzuna eta Europako artea ez ezik, arabiar kultura ere izan du sorkuntzarako solaskide.

firenzek-fra-angelicoren-birbalorazioa-proposatzen-du

Firenzek Fra Angelicoren birbalorazioa proposatzen du

12 Nov. | Olivier Tosseriren artikulutik itzulia [JdA]

Italiako azken hirurogeita hamar urteetan egin den lehen atzera begirako erakusketak baieztatzen du fraide margolariari Berpizkundeko iraultza artistikoan egotzitako rola.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).