artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerako Larruak eta Izurrak erakusketak jarduera egitarau zabala eskainiko du

Maiatzean zehar, performancea eta arte eszenikoak lantzen dituzten artisten eta kolektiboen arteko jarduerak izango ditu erakusketak.

tabakalerako-larruak-eta-izurrak-erakusketak-jarduera-egitarau-zabala-eskainiko-du
LArruak eta Izurrak Tripak-en aktibazioa. Arg/ Tabakalera

| 2 Mai 2024

Joan den otsailean ateak ireki zituenetik, Larruak eta izurrak erakusketak eskultura garaikideari buruzko ikuspegi bat eskaintzen du bertako sortzaile belaunaldi berri baten eskutik: June Crespo, Nora Aurrekoetxea, Sahatsa Jauregi eta Kimia Kamvari. Euren lanak Yael Davids, Iman Issa eta Lucia Koch nazioarteko artistekin batera daude ikusgai. Gainera, erakusketak performancea eta arte eszenikoak lantzen dituzten artisten eta kolektiboen arteko topaketak proposatzen ditu.

Horrela, Laura Vallés Vílchezek komisariatutako erakusketak modu aktiboan gonbidatzen du publikoa ikusgai dauden artelanak behatze hutsetik harago joatera eta Tabakalerako erakusketa-areto nagusian bertan egiten diren zenbait jardueratan parte hartzera.

Datozen egunetako jarduerak

Lehenengo jarduera aipagarria Sahatsa Jauregi artistaren eta Tripak konpainiaren Azpitik doaz pieza aktibatzea izango da. Andrea Berbois, Maite Mugerza, Marina Suarez eta Natalia Suarezek osatutako taldeak pieza metaliko handia aktibatzeko performance bat egingo du maiatzaren 3an eta 31n, 19:00etan. Artistak eta kolektiboak izaera makinikoko eskultura-sistema bat sortu dute. Sistema horrek erreminten, berunaren, egitura protesikoen, armen eta gerren irudiak sortzen ditu. Erakusketa-aretoan bertan ikusi ahal izango da. Sarrera librea.

Bigarren proposamena June Crespo artistaren Core-rako erabilera eskuliburua lanaren aktibatzea da, maiatzaren 4an eta ekainaren 1ean, 19:00etan. Kasu honetan, Crespok berak, Beatriz Setien, Maia Villot eta Antonio Menchen koreografo eta artistekin batera, eskultura-sorkuntzaren atzean dagoen prozesu somatikoa aztertuko dute eta piezari geruza gehigarriak erantsiko dizkiote.

Maiatzaren 23an Ana Arsuaga Verde Pratoren txanda izango da, Arte-makina arte garaikidera hurbiltzeko ikastaroan parte hartuko du berak. Verde Pratok Larruak eta izurrak erakusketarekin lotutako saioa eskainiko du artearen inguruan ideia eta eztabaida berriak sortzeko. Saioa euskaraz izango da erakusketa-aretoan 18:00etan hasita.

Olatz Otalora ikertzaile, irakasle eta artistak hartuko du lekukoa maiatzaren 31n, 18:00etan, "Interpretazioaren alde" irakurketa eskaintzeko. Bertan, Tabakalerako erakusketan artisten eta ikusleen artean dagoen harremanari buruzko analisia aurkeztuko du.

Tabakalerako zineak ere Larruak eta izurrak-ekin lotutako bi proiekzio hartuko ditu. Maiatzaren 9an, 19:00etan, June Crespok eta Maddi Barber zinemagileak erakusketan ikusgai dagoen Core obraren inguruan biek egindako film labur bat aurkeztuko dute. Maiatzaren 16an (19:00) Chantal Akermanen "Un jour, Pina a demandé" proiektatuko da.

Feldenkrais saioek, maiatzeko astearteetan 18:00etan, eta maiatzaren 8an eta 22an egingo diren bisita solasaldiek (18:00 ES/19:00 EUS) emango diete amaiera Tabakalerak proposatutako jarduerei.


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 18 Septembre 2026
Au 06 Décembre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).