artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Esperimentazioaren alde

'Herri bat behar da mendi bat altxatzeko' | Artista: Maria Jerez. | Noiz arte. Abuztuaren 25era arte. | Non. Donostiako Tabakaleran.

esperimentazioaren-alde
Maria Jerezen 'Herri bat behar da mendi bat altxatzeko' erakusketa, Donostiako Tabakaleran. Arg/ JAGOBA MANTEROLA - FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 9 Mai 2024

Situ-akzioak Tabakalerak orain dela pare bat urte martxan jarritako programa da. Urtean erakusketa bat egiten da hari lotuta, eta bereziki haurrei begira sortutako espazio bat sortzea du xede. Lehen proposamena Emma Kunz zendutako artistari loturikoa izan zen; bigarrena, berriz, Priszcila Fernandes artistaren eskutik burutu zen; eta hirugarrena —une honetan martxan dagoena—Maria Jerez artistak bideratutakoa da: Herri bat behar da mendi bat altxatzeko izenburua duena.

Askotan, badirudi erakusketa aretoak ez direla haurrentzat taxututako espazioak. Badirudi haurren energia eta mugitu beharrak erakusketa aretoetako gelditasunarekin talka egiten duela. Badirudi, erakusketa konbentzionalak haien ulermen-gaitasunerako konplexuegiak direla, eta soilik ariketa intelektualak bideratzeko eginak daudela espazioak. Uste hauen guztien aurrean, badirudi, beraz, haurrek artera inguratzeko bestelako tresnak eta espazioak beharrezko dituztela, haien neurri eta ezaugarrietara egokituak. Eta ulertzen duthori dela Situ-akzioak programaren helburua; espazio berri eta ezberdin horiek sortzearena.

Horretarako, kasu honetan, artista Gipuzkoako hiriburuko zenbait eskoletako haurrekin aritu da zuzeneko elkarlanean. Eta haurrak sortze-prozesuaren partaide izanik, haien neurri eta beharren araberako espazio bat sortzeaz gain, ustez arrotz egiten zaien gune bat —erakusketa aretoa— haiena egiteko modua ere izan da proiektua. Izan ere, Jerez, ekintzaile eta bidaide izan bada ere, Herrerako eta Karmengo Amako ikastetxeetako haurrak ko-egile behintzat izan dira; eta sortutako emaitza haiena ere bada. Eta nola ez dute bada haur horiek beraien nahien arabera eta beraiek ere sortu duten lekura joan nahiko? Erakusketa jendez gainezka zegoen; familiez gainezka. Aretoak gehienez 50 pertsonentzako edukiera duela adierazten duen karteltxo bat pasa genuen bi familien atzetik, ia ilaran. Eta atea gurutzatzen ari ginela, lehen oihu eta algarak entzun genituen; saltoak eta korrikak. Zapatak kendu behar ziren moketa beltzaren gainean ibiltzeko, eta oinutsik jarraitu genuen.

Badira erakusketa tradizionalak gogorarazten dituzten zenbait elementu, hala nola sarrerako testua. Baina hau areto barnean ginen guztietatik guk bakarrik irakurri genuelakoan nago. Espazio guztia instalazio handi batek hartzen du, kolore ezberdinetako oihal dirdiratsuz egindako bolumen eta irudiekin, Jerezen estetikarekin jarraituz. Sumendiak, mendikateak, koral-muinoak, sator-zuloak, estalaktitak, haitzuloak…irudikatzen dituzte, eta guztiak ukitu, mugitu eta erabili daitezke, paisaiak ere elkar-harremantze, erabiltze eta bizitzeen eraginez eraldatzen diren moduan; eta, ondorioz, paisaia berriak sortzen dira; eta, ondorioz, espazio berri horiekin ditugun harremantze, erabiltze eta bizitzeko moduak ere aldatu egiten dira. Baina aretoa betetzen zuten haur guztietatik zenbat ari ziren ekintza horren irudikapenean kontziente parte hartzen? Izan ere, zenbaitetan zail egiten zen haur parke baten eta espazio haren erabileraren arteko ezberdintasunak topatzea. Eta saio gidatuak larunbat eta igandeetan eguerdiko hamabietan soilik dira.

Bestalde, espaziora haurrik gabe sartu ginen bakarrak ere gu izan ginen bertan egon ginen denbora luzean; horrek ere zer pentsatu eman zidan. Bazirudien instalazioan barneratzeko eta estalaktitei tira egiteko baimenik ez genuela; lekuz kanpo ginela. Heltzen garenean esperimentaziorako izan ditzakegun aukera guztiak galarazten zaizkigula dirudi; baina, zergatik? Akaso horretarako behar diren dohainak galdu egiten al ditugu, bada, bidean?

Erakusketa tradizionalen armairutik atera eta esperimentalagoak diren erakusketa-prozesuak eta erakusketetan barneratzeko moduak bultzatzen ditu Situ-akzioak programak; oraingoan, María Jerezen proposamenak. Eta ekimen ausarta da inondik ere, ez dira eta instituzio asko norantza honetan halako programa iraunkorrak burutzen dituztenak. Are gehiago, erakusketa tradizionalen inguruko zalantza, gogoeta eta hausnarketak bultatzeko programa interesgarria izan daitekeelakoan nago; ez soilik haurrei begira, baizik eta baita publiko orokorrari begira ere. Azken horretarako, ordea, are ausartagoa izan behar delakoan nago.


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

maider-aldasoro

Maider Aldasoro

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 22 Novembre 2026

calima-express

Calima Express

Juf

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 19 Septembre 2026

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).