artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artistak eskoletara eramateko programa bat jarri du abian Nafarroako Gobernuak, Iruñeko 1972ko Topaketen akorduan

Hamalau ikastetxe eta sei artista ari dira programan parte hartzen. Urrian eginen diren Iruñeko Topaketen karietara abiarazi dute, antolatzaileen esanetan, 1972koen asmo berarekin: "Esperimentazioa eta kritikotasuna lantzea".

artistak-eskoletara-eramateko-programa-bat-jarri-du-abian-nafarroako-gobernuak-iruneko-1972ko-topaketen-akorduan
Topaketen Eskola egitasmoaren aurkezpena egin dute gaur Iruñean, Baluarten. IÑIGO URIZ / FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 17 Mai 2024

Nafarroako Gobernuak 2022an antolatu zuen Iruñeko 1972ko Arte Topaketak gogoratzeko lehen programa, eta aurten egingo dute bigarrena, urriaren 3tik 13ra. Egun horietarako prestatu dituzte ekintza nagusiak, baina jada hasiak dira zenbait egitasmotan lanean: Topaketen Eskola izeneko proiektua jarri dute abian, Baluarte fundazioarekin elkarlanean. Haren barrenean, sei artista tailerrak ematen ari dira apiriletik Nafarroako hamalau ikastetxetan: Marina Lameiro, Xabier Erkizia, Peru Galbete, Idoia Zabaleta, Ghislaine Verano eta Naiara Gorostidi, zehazki.

Eskolaren bitartez, 1972ko topaketen aire bertsua helarazi nahi dute ikasgeletara, Nafarroako Kultura zuzendariIñaki Apeztegiaren hitzetan. "Esperimentazioa, pentsamendua eta diziplinartekotasuna uztartzeko espazioak sortuko dira", adierazi du egitasmoaren aurkezpenean, eta erantsi du jarduera horiek nabarmen lagunduko dutela "sormenaren bitartez partaideen pentsamendu kritikoa bultzatzen". Nafarroako hainbat zonatako eta hizkuntza eredu diferenteetako ikastetxeak ari dira proiektuan parte hartzen, eta tailerrak euskaraz edo gaztelaniaz dira, kasuan-kasuan.

Iruñeko Topaketen komisario Ramon Andresek ere hartu du hitza aurkezpenean, eta hark azpimarratu du tailerrak "biziki interesgarriak" direla, batez ere"ikasleak beste lengoaia batzuetara hurbilaraziko dituztelako, eta kontzientzia sakonago bat lantzera bultzatu". Andresek ohartarazpena egin du horren gainean: "Garatuko duten kontzientzia hori sekula ez da izanen gainerako eskoletan jasotakoaren ordezko, baina bai osagarri". Emandako informazioaren arabera, ikasleek honelako gaiak landuko dituzte, artistek gidatuta: norberaren alderdi fisikoaren eta teknologiaren arteko konexioa, biodibertsitatea, norberaren gorputzaren eta okupatzen den tokiaren kontzientzia, eta mugimendua eta gelditasuna, adibidez.

Egitasmoa apiriletik da martxan, etairailera arte segitu gogo dute. Izan ere, eskoletan egindakoak publikoari zabaltzeko, erakusketa batean bilduko dituzte sormen prozesuei buruzko xehetasunak eta emaitzak. Asmoa da Iruñeko Kondestablearen jauregian paratzea bilduma, hain justu ere urrian topaketak eginen direnerako.

Librea eta esperimentala

Ikasleekin orain arte izandako enkontruez mintzatu dira Peru Galbete eta Marina Lameiro, artista partaideetako bi. Hurrenez hurren, Harria, papera eta oroitzapena (taldeko erretratu bat) eta Ilusioa geure eskuetan tailerrak gidatzen ari dira. Galbeteri buruz, Apeztegiak esplikatu du batik bat ahotsarekin eta musikarekin aritzen dela, modu aski esperimentalean. Halere, gogorarazi du irudiaren esparruan ere egina duela bidea –are, Ikuspuntu Jaialdian ere paratu dute haren lan bat–, eta, hain zuzen, irudiari loturiko proiektu bat garatzea proposatu zioten Topaketen Eskolan parte hartzeko, eta Galbetekonartu.

"Ikasleei proposatu diet norberak ekar dezala objektu pertsonal bat oroitzapenen batekin lotua dagoena. Asmoa da hortik tiraka bideo kolektibo bat eraikitzea guztion artean", azaldu du artistak. Bestalde, aitortu du ikasleei proposatutakoa "oso zabala" dela, baina nahita dela halakoxea. "Askatasuna eman nahi diet ariketa nahi duten modura egiteko. Justuki, ziurgabetasuna delako alderdirik interesgarrienetako bat: ikustea ea zer gertatzen den, eta batez ere ikustea zer bide egiten den emaitza lortu arte". Dioenez, helmugara iritsi arteko "elkarrizketen" lekuko izatea iruditzen zaio pauso politenetako bat. "Aberasgarria da niretzat ere; asko ikasten da halakoetatik".

Lameiro zinemagilea eta ekoizlea da, batik bat. Atzerriko askotariko festibaletan hartudituzte haren lanetako batzuk, baita Ikuspuntun ere. Zinemara loturiko tailerrak ematen ari da ikasgeletan, hortaz. "Ez hainbeste ikusle gisara, baizik eta zinemagile gisara; nahi dut ikustea zer egin dezaketen eskuekin". Ikasleak teknologia batzuk aurrenekoz deskubritzeko parada izaten dute harekin. "Guztiz arrotz zaizkien tresnak ikusten ari dira. Normala: haien adinean ni ere ez nintzen sekula aritua 16 milimetroko kamera batekin, ezta super-8 batekin ere", kontatu du Lameirok, pozarren. Aldi berean, beste lezio bat ere irakatsi nahi lieke. "Ulertarazi nahi nieke eguneroko gauzetan ere badagoela zinema. Film bat egiteko ez dela zertan eduki gatazka handi bat, ez eta zerbait literarioa ere; libreago eta modu esperimentalagoan aritzea nahi dut".


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 18 Septembre 2026
Au 06 Décembre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).