artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Galdera txikiak

Zein den artistaren lekua galdetu dio irratiko esatariak artistari. Artistak galdera handi hori galdera txikitan xehetuko lukeela erantzun du.

galdera-txikiak
Esther Ferrer. Arg/ Alessandro Zambianchi

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 17 Mai 2024

Adibidez, zein den artistaren ardura edo zein den artistaren jarrera etikoa gizartearen aurrean. Azkarra iruditu zait artistaren erantzuna elkarrizketan azaldutako galdera topikoaren aurrean. Gainera, oinarrizkoak iruditu zaizkit artistak proposatutako galderak, batez ere buelta ematen diolako jatorrizko galderaren barruan dauden ardurei. Gizarteak lekua ematen dio artistari edo artistak lekua hartu behar du gizartean? Lehendabizikoan artista subjektu pasiboa da, bigarrenean artistak du ekimena.

Hala ere, ez dira erantzuteko galdera errazak. Gizartea ente abstraktu xamarra denez, ez dakigu oso ondo zein den momentu bakoitzean norberaren zeregina. Sarritan ez zaigu gizartean dugun lekuari buruz galdetzen, eta rol jakin bat betetzera gonbidatzen gaituzte (gizartekideek) ardura handirik hartu gabe, inertziaz edo ohiturari jarraituta. Artearekin eta artistarekin ere antzeko zerbait gertatzen dela iruditzen zait.

Bainaartearen munduan gaudenok ezin dugu besterik gabe onartu gizarteak emandako papera; aldiz, erabakitzeko gaitasun minimoa izan behar dugu jakiteko zein den artistaren ardura edo artistaren jarrera etikoa. Azken horrek literatura ugari sortu du, gutxienez bi mendez. Merkatuak gizartearen esparru gehienak bereganatu zituenetik, behin eta berriz esan zaigu artistak ez duela lanik egin behar saltzeko, nahiz eta gizartearen gehiengo batek hala egiten duen. Behin baino gehiagotan artistak jarrera eta objektu arraroz bete behar du gizartea, nahiz eta gehiengoak gauza arruntak eta egunerokoak egiten dituen. Askotan, artistari gure bizitza aspergarriaren denbora-pasak asmatzea eskatzen dizkiogula iruditzen zait.

Beraz, artistari gizartearen salbuespena izatea eskatzen zaio, eta, beharbada, hori da artistak nahi duena, bere jarrera etikoa, harreman ekonomiko hutsetan oinarritutako gizarte batean. Zer da, bada, erakusketa bat antolatzea? Espazio sasimarjinal bat, itxuraz, ezertarako balio ez duten gauzez betetzea baino? Hori besterik ez eta hori guztia, ariketa zaila baita norberaren proposamenak besteei helaraztea. Horregatik miresten ditut gehiegi espero ez duten artisten proiektuak, mundua eraldatzeko asmorik ez dutenak, bere xumetasunean zintzotasunez zerbait eskaintzen digutenak. Mezu handinahirik gabe lotsati zerbait ezkutatzen dutenak edo argi azaltzen ez dizkigutenak. Anbiguotasunean ikus-entzuleari lana ematen dionak. Galdera handiak erantzun beharrean, galdera txikitan xehatzen duten artelanak.


foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).